Manuel Azaña: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 37 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q203708 orrian
19. lerroa: 19. lerroa:
== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
* [[Fitxategi:ltspkr.png]] Azken hitzaldia {{es}}
* [[Fitxategi:ltspkr.png]] Azken hitzaldia {{es}}
** [http://www.youtube.com/watch?v=5eYT_CTG2bI Hitzaldi osoa]
** [http://www.goear.com/listen/59afc8b/discurso-m-azana-paz-piedad-perdon-17- Lehen aldea]
** [http://www.goear.com/listen/59afc8b/discurso-m-azana-paz-piedad-perdon-17- Lehen aldea]
** [http://www.goear.com/listen/c3c741b/discurso-m-azana-paz-piedad-perdon-27-azana Bigarren aldea]
** [http://www.goear.com/listen/c3c741b/discurso-m-azana-paz-piedad-perdon-27-azana Bigarren aldea]

23:26, 11 maiatza 2013ko berrikusketa

Manuel Azaña Diaz (Alcala de Henares, Espainia, 1880ko urtarrilaren 10a - Montauban, Frantzia, 1940ko azaroaren 3a), politikari eta idazlea eta Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea 1936tik 1939ra.

XX. mendeko espainiako politikari eta hizlari garrantzitsuenetariko bat izan zen, eta era berean kazetari eta idazle ezaguna. 1926an Vida de Juan de Valera liburuagatik Espainiako literatur sari nazionala irabazi zuen.

La Velada en Benicarló liburuan, Espainiako Gerra Zibilaren inguruan, 1930eko hamarkadaren inguruko ikerketa bat egiten du.

Politikan lehen mailako kargutan aritu zen:

  • 1931ko Behin-behineko gobernuko Gerra Ministro.
  • 1931ko urriko gobernuko presidente 1933 arte.
  • 1936ko otsaileko Gobernu Presidente (Fronte Herritarra)
  • 1936ko maiatzetik 1939ko otsailera arte, Espainiako Errepublikako Presidente

Biografia

Acción Republicana taldearen sortzailea (1924), eta errepublika ekarri zuen batzorde iraultzailearen kide izan zen. Errepublikaren behin-behineko gobernuan Gerra ministroa izan zen eta armadaren eraberritzea abiarazi zuen. Hizlari ona, gobernuaren proiektuari buruzko eztabaidan nabarmendu zen, batez ere kleroaren aurkako klausulak aldezterakoan. 1933ko hauteskundeek ordura arteko politikaren gaitzespena ekarri zuten. Eskuineko gobernuaren bi urteetan esetsi egin zuten; bere alderdia berriro antolatu zuen, eta Izquierda Republicana alderdia sortu zuen. Frente Popular delakoaren ardatz zen alderdi honek 1936ko hauteskundeak irabazi zituen, eta maiatzean errepublikako lehendakari izendatu zuten. Gerra amaitutakoan Frantziara herbesteratu zen errefuxiatu politiko gisa.

Literaturgile fina izan zen, La pluma (1920) literatura aldizkariaren sortzailea eta 1923-1924 urteetan España aldizkariaren zuzendaria. Eleberri autobiografiko bat idatzi zuen: El jardín de los frailes (1926). Literatura kritikari gisa lan batzuk utzi zituen: La invención del Quijote (1934), eta Valera idazleari buruzko azterketa kritikoak. Politika elkarrizketei buruzko obra bat idatzi zuen gerra erdian: La velada de Benicarló. Georges Borrow-ren La Biblia en España itzuli zuen gaztelaniara.

Kanpo loturak


Erreferentziak