Francisco Largo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Francisco Largo
Francisco Largo Caballero 1927 (cropped).jpg
President of the Council of Ministers

1936ko irailak 4 - 1937ko maiatzak 17
José Giral - Juan Negrín
Minister of War

1936ko irailak 4 - 1937ko maiatzak 17
Juan Hernández Saravia - Indalecio Prieto
buruzagi

1932 - 1935
Remigio Cabello - Indalecio Prieto
Q44488077

urria 1931 - 1933ko irailak 12 - Carles Pi i Sunyer
Member of the Cortes republicanas

1931ko uztailak 6 - 1939ko otsailak 2
Barrutia: Q5827614
Q44487637

1931ko apirilak 14 - urria 1931
Gabriel Maura Gamazo
member of the Congress of Deputies

1918ko apirilak 17 - 1919ko maiatzak 2
Barrutia: Bartzelona
Q44749331

1916ko urtarrilak 1 - 1918ko urtarrilak 1
Barrutia: Inclusa
Hautaketa: Q44543515
Q44749331

1905 - 1909
Barrutia: Chamberí
Hautaketa: Q44664617
Bizitza
Jaiotza Madril1869ko urriaren 15a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Q26771757
Heriotza Paris1946ko martxoaren 23a (76 urte)
Hobiratze lekua Madrilgo hilerri zibila
Père Lachaise hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, sindikalista eta Q44489448
Lantokia(k) Madril
Kidetza Unión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Francisco Largo Caballero (Madril, 1869ko urriaren 15a - Paris, 1946ko martxoaren 23a) espainiar sindikalista eta politikari marxista izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikan, Lan Ministroa (1931–1933) eta Gobernuko Presidentea (1936–1937) izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztarotik mugimendu ezkertiarretan ibili zen. 1890ean UGTn sartu zen eta 1894an PSOEn[1]. 1917ko greba iraultzailean parte hartu ondoren biziarteko kartzelera zigortu zuten, baina diputatu hautatu zutenean espetxea utzi zuen. 1918an UGT sindikatuaren idazkari nagusi aukeratu zuten. Primo de Riveraren diktaduraren garaian, kolaborazio politika burutu zuen erregimenarekin. Jarrera honek UGTko beste kide askoren arbuioa ekarri zuen[2].

Espainiako Bigarren Errepublika iritsi ostean, 1931 eta 1933 artean Lan Ministroa izan zen. 1933ko hauteskundeetan eskuina nagusitu zenetik, bere jarrera erradikalizatu eta iraultza sozialista aldarrikatzen hasi zen. 1934n CEDA Alejandro Lerrouxen gobernuan sartu zenean, Asturiasko Iraultza prestatzen jardun zuen[3].

1936ko irailean, Gerra Zibila hasi eta gero, Ministroen Kontseiluko Presidente eta Gerra Ministro izendatu zuten, Giralen gobernuaren porrotaren ondoren. Jose Antonio Agirrek irail horretan Largo Caballerok egindako ahaleginari egotzi zion neurri batean 1936ko euskal autonomia-estatutua azkenean aurrera atera izana.[4] 1937ko maiatzeko egoera larriaren ondorioz (Bartzelonan istilu latzak izan ziren, komunisten, anarkisten eta POUMeko kideen artean) gobernua utzi behar izan zuen[3].

1939an Frantziara ihes egin zuen. Hurrengo urtean, Alemaniako armadak herrialdea inbaditu ondoren, Vichyko gobernuak atxilotu eta 1943an Gestaporen esku utzi zuen. Sachsenhausengo Kontzentrazio Esparruan (Brandenburgo) egon zen, 1945ean sobietar armadak askatu zuen arte. Parisen hil zen 1946ko martxoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Francisco Largo Caballero Ugt.es
  2. La Dictadura y los movimientos obreros Artehistoria.jcyl.es
  3. a b Francisco Largo Caballero Biografiasyvidas.com
  4.   Esparza Zabalegi, Jose Mari (2016), Nuestro pueblo despertará. David Jaime y la República vasco-navarra, Tafalla: Txalaparta, ISBN 978-84-16350-44-5 . 169-170. or. Jose Antonio Agirre lehendakariaren hitzak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Largo Aldatu lotura Wikidatan