Amegrove Club de Remo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:
|-
|-
! Entrenatzailea
! Entrenatzailea
| {{ES-GA}} José Ángel Cambados
| {{ES-GA}} Diego Portela
|-
|-
! Koloreak
! Koloreak

18:27, 7 urria 2013ko berrikusketa

Amegrove Club de Remo
Herria Txantiloi:ES-GA O Grove, Galizia
Sorrera 1980
Lehendakaria Txantiloi:ES-GA Manuel Fandiño
Entrenatzailea Txantiloi:ES-GA Diego Portela
Koloreak      horia
Trainerua Pabliño
Patroiak Txantiloi:ES-GA Kevin Vieira
Txantiloi:ES-GA Daniel Canosa
Palmaresa:
Kontxako Banderak
TKE Ligak
Espainiako Txapelketak
Galiziako Txapelketak

0
0
0
0
2013ko liga: 4.a (Galiziako A Liga)
Amegroveko trainerua Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan, 2010ean.

Amegrove Club de Remo Galiziako Pontevedrako probintziako O Grove herrian dauden bi arraun klubetako bat da, bestea Club de Remo Mecos delarik. Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako azken hiru ekitaldietako txapelduna da.

Uniformea

Elastikoak eta trainerua horiak dira. Traineruaren izena Pabliño da.

Historia

1980. urtean herriko muskuilu lantegiak (Asociación de Mexilloeiros “AMEGROVE” de O Grove) bilera egin zuen herrian arraunketa bultzatu asmoz eta 1982. urtean bateletan eta trainerillatan lehiatzen hasi ziren.

Traineru mailan 1996. urteko Espainiako Traineru Txapelketako hirugarren postuarekin jauzia eman zuen Amegrovek, 1999. urtean postua errepikatu zuenean Kontxako Banderaren sailkapen estriopadara etorri ziren 10. postua lortuz. 2002an arraunlari eskasia zela eta Rianxorekin batera atera zuen trainerua eta emaitza bikainak izan zituzten elkarrekin, izan ere Espainiako Txapelketan laugarren postua eskuratu baitzuten eta Kontxako Banderara sailkatzear ere izan ziren, 8. postuan gelditu baitziren sailkapen estropadan.

2003. urtean sortu zenetik Galiziako Traineruen Ligan aritu da, 2004, 2005 eta 2006 urteetan bigarren postua lortu zuen. Aipatzekoa da 2006. urtea Espainiako Traineru Txapelketan bigarren izan baitzen eta Teresa Herrera Bandera irabazi baitzuen.

Azken urteak bikainak izan dira. 2010tik aurrerako Liga guztietan txapelduna izan da, 2011. urtean Ligako estropada guztiak irabazi zituen gainera. 2012an Chapelarekin puntuz berdinduta gelditu da baina estropada gehiago irabazi izanak eman dio garaipena. Igoera play-offa jokatzera animatu dira baina ez dute TKE Ligara igotzerik lortu. Kontxako Banderara ere etorri nahi izan zuten baina antolatzaileek ez zuten gonbidatu, izena emateko unean Ligako bigarren postuan baitzeuden.

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Sailkatua (0), 2002an 8.a sailkapen estropadan.

Ligak

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0):
  • Hirugarrena (2): 1996 eta 1999.

Galiziako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (6): 1996, 1999, 2002*, 2010, 2011 eta 2012.

Gainontzeko estropadak

Kanpo loturak