Club de Remo Rianxo
Club de Remo Rianxo | |
---|---|
Sorrera | 1982 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | urdina eta horia |
Trainerua | Virxe da Guadalupe |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 1 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 5.a (Galiziako A Liga) |
Webgunea | clubderemorianxo |


Club de Remo Rianxo Rianxoko arraun kluba da, gaur egun Galiziako Traineruen Ligan ari dena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970. hamarkadan izan zen Rianxoko trainerurik uretan. 1976an esate baterako bigarren postua lortu zuen Liceo Marítimo Rianxeiro izeneko taldeak Generalisimoaren Kopan.[1]
Gaur egungo elkartea 1982an eratu zen eta 1989rarte Rianxeira izeneko trainerua urtero atera zuen[2], postu on batzuk lortuaz, hala nola Conde de Fenosa Banderako laugarren postua eta Vigoko El Corte Inglés Banderako bosgarren postua.
Hiru urtean uretaratu gabe 1993an bigarren etapari eman zion hasiera eta 2000 eta 2003 artean bere ibildibeko emaitzarik onenak lortu zituen, besteak beste Galiziako Traineru Txapelketako bigarren postua (2002)[3] eta hirugarrenak (2000 eta 2003). 2002an aipatu behar da arraunlari eskasia zela eta Amegroverekin batera atera zuela trainerua eta emaitza bikainak izan zituzten, izan ere Espainiako Txapelketan laugarren postua eskuratu baitzuten[4] eta Kontxako Banderara sailkatzear ere izan ziren, 8. postuan gelditu baitziren sailkapen estropadan.[5] 2003an berriz izan zen laugarrena Espainiako txapelketan.[6]
Azken urteetan ordea maila apalean ibili da, Galiziako B ligan. 2016an Diego Portela entrenatzailea ekarri eta B liga irabazi zuen, horrela A Ligara igo zen[7]. 2017an maila mantentzea lortu zuen eta ordutik A Ligan aritu da, urtero emaitzak hobetuz. 2024an bosgarren postua lortu zuen, ordura arteko onena.[8]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sailkatua (0), 2002an 8.a sailkapen estropadan.
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galiziako Traineruen Liga (0): bosgarrena 2008an.
- Txapelduna (0):
- Laugarrena (2): 2002 eta 2003.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 2002.
- Hirugarrena (2): 2000 eta 2003.
Gainontzeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Generalisimoaren Kopa (Coruña) (0): bigarren 1976an.
- El Corte Inglés Bandera (Vigo) (0): hirugarrena 2008an.
- Conde de Fenosa Bandera (0): bigarrena 2003an.
- Coruñako Diputazioaren Bandera (4): 2000, 2002, 2003, 2004.
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dendoraldiak | ||
---|---|---|
TKE | 0 | |
LGT 1 | 15 | |
LGT 2 | 5 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Espainia |
---|---|---|
2002 | - | 4.a |
2003 | Galiziako Liga, 3.a | 4.a |
2004 | Galiziako Liga, 6.a | |
2005 | Galiziako Liga, 11.a | |
2006 | - | |
2007 | - | |
2008 | Galiziako Liga, 5.a | |
2009 | Galiziako Liga, 14.a | |
2010 | Galiziako Liga, 16.a | |
2011 | Galiziako Liga, 12.a | |
2012 | Galiziako B maila, 8.a | |
2013 | Galiziako B maila, 8.a | |
2014 | Galiziako B maila, 5.a | |
2015 | Galiziako B maila, 4.a | |
2016 | Galiziako B maila, 1.a | |
2017 | Galiziako A Liga, 9.a | |
2018 | Galiziako A Liga, 6.a | |
2019 | Galiziako A Liga, 9.a | |
2020 | Galiziako A maila, 8.a | |
2021 | Galiziako A maila, 8.a | |
2022 | Galiziako A maila, 6.a | |
2023 | Galiziako A maila, 7.a | |
2024 | Galiziako A maila, 5.a |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Club de Remo Rianxo | |
---|---|
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | urdina eta horia |
Trainerua | Virxe da Guadalupe |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 4.a (Galiziako Liga) |
Rianxok 2020 denboraldian atera zuen aurrenekoz emakumezkoen trainerua. Ligako azkenengo estropadei uko egin zien eskualdean gertaturiko COVID-19 agerraldia zela eta.
2023. urtean Espainiako Txapelketan hartu zuen parte eta bigarren postuan sailkatu zen[9]. 12 urte zituen Adrián Neo izan zuten patroi. Abuztuaren amaieran berri lazgarria izan zuten, Adrián Neo bizikleta istripu batean hil zen.[10]
Dendoraldiak | ||
---|---|---|
Euskotren | 0 | |
LGT | 6 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Galiziako txap. | Espainiako txap. |
---|---|---|---|
2020 | Galiziako Liga, 6.a | ||
2021 | Galiziako Liga, 6.a | ||
2022 | Galiziako Liga, 5.a | 4.a | |
2023 | Galiziako Liga, 3.a | 4.a | 2.a |
2024 | Galiziako Liga, 4.a | 6.a |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Copa del Generalísimo» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ «Liga LGT | C.R. Rianxo - Liga LGT» web.archive.org 2018-01-26 (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ «Bandera Xunta de Galicia» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alegría comedida con el cuarto puesto entre los remeros de Rianxo-Amegrove» La Voz de Galicia 2002-08-19 (kontsulta data: 2024-12-09).
- ↑ «Clasificatoria de La Concha» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rianxo acabó en la cuarta plaza en el Campeonato de España de Traineras» La Voz de Galicia 2003-08-25 (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El meco que extrae títulos a golpe de remo a ambos lados de la ría» La Voz de Galicia 2016-08-25 (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Así fue la temporada 2024 en el Trofeo Xunta de Galicia de traineras» La Voz de Galicia 2024-09-01 (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Koroibos. (2023-08-06). «Chapela y Ares, campeones de España» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La inolvidable sonrisa de Adrián Neo Romero ya es eterna en Rianxo» La Voz de Galicia 2023-08-24 (kontsulta data: 2024-12-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Galizieraz) Taldearen bloga
- (Galizieraz) Liga Galega de Trañeiras-en webguneko informazioa