Edukira joan

Club de Remo Mecos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Mecos
Sorrera 1980
Herria Galizia O Grove, Pontevedra
Lehendakaria Galizia Juan Ramón Outeda
Entrenatzailea Galizia Francisco González
Patroia(k) Galizia Ángela Fernandez Cambados
Galizia Félix Duarte Otero
Kolorea(k)           urdina
Trainerua      Mequiña
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
2 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
2 Galiziako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023: Liga 8.a (Galiziako A Liga)
2024 Galiziako A Liga
Webgunea www.facebook.com
Mecosen trainerua, 2018an.
Mecosen egoitza.

Club de Remo Mecos Galiziako Pontevedrako probintzian kokaturik dagoen O Groveko arraun taldeetako bat da, TKE Ligan aritu den bakarra. Herriko beste taldea Amegrove Club de Remo da.

Elastiko zuria eta urdin argia. Trainerua, Mequiña, zuria da berez baina Donibaneko Arraunlariak taldeari hartutakoa ere erabili izan du eta hau arroxa da.

Klubaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. urtean sortu zuten herriko arraun zale batzuek. 1995. urtean Kontxako Banderan parte hartzeko eskaria egin zuen. Antolatazaileek araudia eskutan ez zioten parte hartzen utzi eta jadanik Euskal Herrira etorriak zeudenez Erandioko Banderan parte hartu eta irabazi egin zuten, trainerutan Euskal Herrian estropada bat irabazi zuen lehen klub galiziarra izan zelarik. Honek jauzi kualitatibo bat eman zion klubari eta hurrengo urtetan emaitza onak lortzen hasi zen. Horrela, bi urte beranduago Espainiako txapelketan hirugarren izatera iritsi zen. 2000. urtean postua errepikatu eta 2002.an bigarren gelditu zen Astilleroren atzetik. Aipatu behar da 2000. urtean Galiziako txapelketa ere eskuratu zuela.

2003. urtea oso ona izan zen klubarentzat, izan ere sortu berria zen TKE Ligan bigarren postua eskuratu baitzuen eta Kontxako Banderan parte hartu baitzuen, oraingoan hirugarren postua lortuz. Urte honetan Hondarribia eta Astilleroko banderak irabazi zituen ligan. Ordutik aurrera liga nagusian egon da 2007.an mailaz jeitsi zen arte. Orain Galiziako Traineruen Ligan ari da nahiko emaitza txukunekin, 2009.an adibidez laugarren postuan sailkatu zen.

2012an Galiziako Ligak bi maila eratu zituen eta Mecos-ek B Ligan egin behar izan zuen arraun. 2015ean jokaturiko bandera guztiak irabazi zituenez B Ligako txapelduna izan zen eta mailaz igo zen. Hurrengo urteetan hobetu egin du eta 2017, 2018 eta 2019an hirugarrena izan da.

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 2003.
  • Sailkatua (1): 2003.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2003
  • Hirugarrena (0)
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 2
  • Parte hartzeak (5): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007
  • Galiziako A Liga (0): hirugarrena 2017, 2018 eta 2019an.
  • Galiziako B Liga (2): 2012, 2015.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2002.
  • Hirugarrena (3): 1997, 2000 eta 2004.
  • Txapelduna (2): 2000 eta 2004.
  • Bigarrena (2): 1997 eta 2005.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziatik kanpora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Liga Kontxa Espainia
2003 TKE Liga, 2.a 3.a
2004 TKE Liga, 7.a 3.a
2005 TKE Liga, 8.a 6.a
2006 TKE Liga, 9.a 7.a
2007 TKE Liga, 11.a
2008 Galiziako Liga, 6.a
2009 Galiziako Liga, 4.a 8.a
2010 Galiziako Liga, 6.a
2011 Galiziako Liga, 7.a
2012 Galiziako B maila, 1.a
2013 Galiziako A maila, 8.a
2014 Galiziako B maila, 4.a
2015 Galiziako B maila, 1.a
2016 Galiziako A maila, 7.a
2017 Galiziako A maila, 3.a
2018 Galiziako A maila, 3.a
2019 Galiziako A maila, 3.a 7.a
2020 Galiziako A maila, 6.a
2021 Galiziako A maila, 4.a
2022 Galiziako A maila, 7.a
2023 Galiziako A maila, 8.a

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Club de Remo Mecos-Coruxo
Entrenatzailea Galizia Iván Treinta González
Galizia Jesús Vidal Silva
Patroia(k) Galizia Laura Romero
Galizia Estela Fieiro
Kolorea(k)                zuria, urdin iluna eta berdea
Trainerua      Mequiña
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
2 Galiziako Liga
1 Espainiako Txapelketa
2 Galiziako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023: Liga ez

Mecoseko traineruak 2009an egin zuen debuta Galiziako ligan eta bigarren postua eskuratu zuen Rias Baixasen atzetik. Txapeldunak agertu ez ziren bandera bat eskuratzea ere lortu zuen, Oleirosko Marcha das mulleres. Kontxako Banderarako sailkapen estropadan ere aritu zen baina 7. postuan gelditu zen. Tania Barreiros zen patroia eta Nautico de Vigo eta Bueu taldeetako arraunlariak ere bazituen tostetan. Hurrengo hiru urteetan ez zuen trainerurik uretaratu.

2013an ez zen traineru galiziarrik aritu emakumezkoen arraun denboraldian baina trainerillen arteko liga bat osatu zuten eta jokoan izan ziren bost estropadak irabaziz Mecosek liga nagusitasun osoz eskuratu zuen. Garaipen honekin animatuta Mecosek Kontxako Banderarako trainerua bultzatu eta Bandera jokatzeko sailkatu zen eta laugarren egin zuen. Traineruan Mecos eta Tirango bosna arraunlarik, Chapela eta Cabo de Cruzeko hirunak eta Amegroveko batek galiziako selekzioa osatu zuten.

2015ean trainerua osatzea lortu du eta Galiziako Ligan hartu zuen parte Club de Remo San Martiño izenarekin eta bigarren postuan gelditu zen. Kontxako sailkapenera etortzekoa zen baina lau arraunlarik ez zuten lanean baimenik lortu eta ezin izan zuen trainerua osatu.

2017an Espainiako batel eta trainerilla txapelketatan podiuma egin zuen CR Náutico de Riveirarekin elkartu eta trainerua uretaratu zuen berriz. Maila bikaina erakutsi zuen eta Ligako estropada guztiak irabaziz txapelduna izan zen. 2018ko denboraldirako Náutico de Riveirak bere traineru propioa atera zuen eta beraz Mecos ez zen uretan izan.

2019an berriz ere atera zuen trainerua, Coruxorekin batera. Samertolameuko arraunlari batzuk ere baditu. Galiziako ligan nagusi da eta Espainiako txapelketa irabazi du, baina ez du Kontxako Banderara sailkatzerik lortu.

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 2017.
  • Laugarrena (1): 2013.
  • Txapelduna (0)
  • Galiziako Liga (2): 2017, 2019.
  • Galiziako trainerilla liga (1): 2013.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Liga Kontxa Galiziako txap. Espainiako txap. Oharrak
2009 Galiziako Liga, 2.a Mecos
2010-12 -
2013 - 4.a Mecos
2014 -
2015 Galiziako Liga, 2.a 3.a Mecos
2016 -
2017 Galiziako Liga, 1.a 3.a 1.a Mecos-Riveira
2018 -
2019 Galiziako Liga, 1.a 1.a Txapelduna Mecos-Coruxo
2020 -
  • Teresa Herrera Bandera (1): 2017.
  • Marcha das mulleres (1): 2009.
  • Oleirosko Bandera (2): 2017, 2019.
  • O Groveko Bandera (1): 2017.
  • Vilaxoango Bandera (1): 2017.
  • Redondelako Bandera (2): 2017, 2019.
  • Ferrolgo Bandera (1): 2017.
  • Mera-Virxe do Carme (1): 2019.
  • Boiroko Bandera (1): 2019.
  • Vigoko Bandera (1): 2019.
  • Fandicosta Bandera - Moaña (1): 2019.
  • Reganosa Bandera (1): 2019.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]