Sirusho: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
48. lerroa: 48. lerroa:
* 2006 - "Heranum em"
* 2006 - "Heranum em"
* 2007 - "Hima"
* 2007 - "Hima"
* 2007 - "Arjani e" (feat. Sofi Mkheyan)
* 2007 - "Arjani e" (feat. Sofi Mkhejan)
* 2007 - "Mez Vochinch Chi Bajani"
* 2007 - "Mez Vochinch Chi Bajani"
* 2008 - "[[Qélé, Qélé]]"
* 2008 - "[[Qélé, Qélé]]"

00:01, 16 maiatza 2014ko berrikusketa


Sirusho
Sirusho 2008. urtean
Sirusho 2008. urtean
Datuak
JaioterriaErevan, Armeniako SES, SESB
(gaur egun, Txantiloi:ARM)
Jaiotza data1987ko urtarrilaren 7a (37 urte)
Musika motaPopa, folk musika
TresnakAhotsa, pianoa
Urteak1995 — gaur egun
Webguneawww.sirusho.am

Siranux Harutiunian[1] (armenieraz, Սիրանուշ Հարությունյան; Erevan, Armeniako SES, SESB, 1987ko urtarrilaren 7a), Sirusho (Սիրուշո; euskal grafiaz, Siruxo) ezizenaz ezagunagoa, armeniar abeslari, musikagile eta pianista da.

Biografia eta ibilbide musikala

Siranux Harutiunian 1987ko urtarrilaren 7an jaio zen Erevan hirian. Gurasoak Armeniako artista entzutetsuak dira: Siuzan Margarian, ama, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen abeslaria da, eta Hratxia Harutiunian aita, aldiz, armeniar aktore eta zuzendari ezaguna [2][3].

Umetatik erakutsi zuen Sirushok musikarako talentu berezia; hala nola, zazpi urte zituela hasi zen musika propioa idazten, armenieraz eta ingelesez; zortzi urterekin, berriz, lehen aldiz oholtza gainera igo eta jendaurrean abestu zuen; hurrengo urtean, bederatzi urte baino ez zituela, berak konposatutako abesti bati esker talentu berrientzako sari bat irabazi zuen; eta hamar urterekin, azkenik, herrialdean sona handia duen hogeita bi urte azpiko gazte abeslarientzako txapelketa bat irabazi zuen. Urte guzti horietan liruratutako zaleen bultzadaz, lehen albuma hamahiru urte baino ez zituela kaleratu zuen, 2000. urtean; izenburua, Sirusho [2][4].

Lehenbiziko albumari esker, Armeniako abeslari ospetsuenak biltzen dituzten kontzertuetan agertzen hasi zen, eta armeniar musikagileek begiz jo zuten unea izan zen. Herrialdean ez ezik, nazioartean ere arrakasta lortu zuen. Hain zuzen, armeniar herriaren diaspora zabalean bira luzea egin zuen, besteak beste, Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan, Kanadan eta AEBn, Grezian, Libanon, Sirian eta Egipton, eta Errusia, Turkia eta Georgia bizilagunetan [4].

Soul eta pop musikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, Gusan Xeram autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen Sheram (euskal grafiaz, Xeram) izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" ("Xorora") abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen [2].

Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanian abeslaria auto istripu batean hil egin zen. Vardanyan herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Mez Votxnitx Txi Bazhani"; euskaraz, "Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen Hima hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak [5][2].

Sirusho Eurovision txapelketan.

Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta R&B musika, Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, duduk, dhol eta zurna tresnekin. Gainera, Sofi Mkhejan pop abeslariarekin eginiko "Arjani e" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean [6].

Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion Armeniako Telebista Publikoak: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea Eurovision Abesti Txapelketan, hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "Qélé, Qélé" ("Kele, Kele"; euskaraz, "Goazen, Goazen") [7].

[8]

Diskografia

Albumak

  • Sirusho (2000)
  • Sheram (2005)
  • Hima (2007)
  • Havatum Em (2010)

Singleak

  • 2005 - "Shorora"
  • 2005 - "Sery mer"
  • 2006 - "Mayrik"
  • 2006 - "Heranum em"
  • 2007 - "Hima"
  • 2007 - "Arjani e" (feat. Sofi Mkhejan)
  • 2007 - "Mez Vochinch Chi Bajani"
  • 2008 - "Qélé, Qélé"
  • 2009 - "Erotas"
  • 2009 - "Time to Pray" (feat. Boaz Mauda eta Jelena Tomasevic)
  • 2010 - "Havatum Em"
  • 2011 - "I Like It"
  • 2012 - "PreGomesh"
  • 2013 - "See" (feat. Sakis Rouvas)
  • 2014 - "Antarber Ashkharh"

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirusho


Aurrekoa
Hayko 2007an
Anytime You Need abestiarekin
Armenia 2008ko Eurovision Abesti Txapelketan

Qélé, Qélé abestiarekin
Ondorengoa
Inga & Anush 2009an
Jan Jan abestiarekin