Eurovision Abesti Txapelketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eurovision Abesti Txapelketa edo Eurovision (ingelesez Eurovision Song Contest, frantsesez Concours Eurovision de la Chanson) 1956an hasita urtero, azkenaldian maiatzero, ospatzen den Europa mailako kanta txapelketa da. Bertan Europa osoko herrialde ugarik hartzen dute parte beraien telebista publikoen bitartez. Hauek Europako Irrati-difusio Batasunaren partaide dira, eta erakunde honen bidez antolatzen da txapelketa. Europa osorako pentsaturiko telebista saio bakarrenetarikoa da kirol txapelketez gain. Europaz gain munduko beste zenbait lekutan ere telebistaz ematen da, Australian bereziki jarraipen nabarmena duelarik. Internet bidez ere jarraitu daiteke.

Garaileak urtez-urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Ospakizun hiria Herrialde irabazlea Abestia Abeslea/Taldea
1956 Suitza Lugano Suitza Suitza Refrain Lys Assia
1957 Alemania Frankfurt Herbehereak Herbehereak Net als toen Corry Brokken
1958 Herbehereak Hilversum Frantzia Frantzia Dors mon amour André Claveau
1959 Frantzia Cannes Herbehereak Herbehereak Een beetje Teddy Scholten
1960 Erresuma Batua Londres Frantzia Frantzia Tom Pillibi Jacqueline Boyer
1961 Frantzia Cannes Luxenburgo Luxenburgo Nous les amoureux Jean-Claude Pascal
1962 Luxenburgo Luxenburgo Frantzia Frantzia Un premier amour Isabelle Aubret
1963 Erresuma Batua Londres Danimarka Danimarka Dansevise Grethe & Jørgen Ingmann
1964 Danimarka Kopenhage Italia Italia Non ho l'età Gigliola Cinquetti
1965 Italia Napoli Luxenburgo Luxenburgo Poupée de cire, poupée de son France Gall
1966 Luxenburgo Luxenburgo Austria Austria Merci Chérie Udo Jürgens
1967 Austria Viena Erresuma Batua Erresuma Batua Puppet On A String Sandie Shaw
1968 Erresuma Batua Londres Espainia Espainia La, la, la... Massiel
1969 Espainia Madril Erresuma Batua Erresuma Batua Boom Bang-A-Bang Lulu
Espainia Espainia Vivo cantando Salomé
Frantzia Frantzia Un jour, un enfant Frida Boccara
Herbehereak Herbehereak De troubadour Lennie Kuhr
1970 Herbehereak Amsterdam Irlandako Errepublika Irlanda All Kinds of Everything Dana
1971 Irlandako Errepublika Dublin Monako Monako Un banc, un arbre, une rue Séverine
1972 Erresuma Batua Edinburgh Luxenburgo Luxenburgo Après toi Vicky Leandros
1973 Luxenburgo Luxenburgo Luxenburgo Luxenburgo Tu te reconnaitras Anne-Marie David
1974 Erresuma Batua Brighton Suedia Suedia Waterloo ABBA
1975 Suedia Stockholm Herbehereak Herbehereak Ding-a-dong Teach-In
1976 Herbehereak Haga Erresuma Batua Erresuma Batua Save Your Kisses For Me Brotherhood of Man
1977 Erresuma Batua Londres Frantzia Frantzia L'oiseau et l'enfant Marie Myriam
1978 Frantzia Paris Israel Israel A-Ba-Ni-Bi Izhar Cohen & The Alphabeta
1979 Israel Jerusalem Israel Israel Hallelujah Gali Atari & Milk and Honey
1980 Herbehereak Haga Irlandako Errepublika Irlanda What's Another Year? Johnny Logan
1981 Irlandako Errepublika Dublin Erresuma Batua Erresuma Batua Making Your Mind Up Bucks Fizz
1982 Erresuma Batua Harrogate Alemania Alemania Ein bißchen Frieden Nicole
1983 Alemania Munich Luxenburgo Luxenburgo Si la vie est cadeau Corinne Hermes
1984 Luxenburgo Luxenburgo Suedia Suedia Diggi-Loo Diggi-Ley Herreys
1985 Suedia Göteborg Norvegia Norvegia La det swinge Bobbysocks
1986 Norvegia Bergen Belgika Belgika J'aime la vie Sandra Kim
1987 Belgika Brusela Irlandako Errepublika Irlanda Hold Me Now Johnny Logan
1988 Irlandako Errepublika Dublin Suitza Suitza Ne partez pas sans moi Céline Dion
1989 Suitza Lausanne Jugoslavia Jugoslavia Rock Me Riva
1990 Jugoslavia Zagreb Italia Italia Insieme: 1992 Toto Cutugno
1991 Italia Erroma Suedia Suedia Fångad av en stormvind Carola
1992 Suedia Malmö Irlandako Errepublika Irlanda Why Me? Linda Martin
1993 Irlandako Errepublika Millstreet Irlandako Errepublika Irlanda In Your Eyes Niamh Kavanagh
1994 Irlandako Errepublika Dublin Irlandako Errepublika Irlanda Rock 'n' Roll Kids Paul Harrington & Charlie McGettigan
1995 Irlandako Errepublika Dublin Norvegia Norvegia Nocturne Secret Garden
1996 Norvegia Oslo Irlandako Errepublika Irlanda The Voice Eimear Quinn
1997 Irlandako Errepublika Dublin Erresuma Batua Erresuma Batua Love Shine A Light Katrina & The Waves
1998 Erresuma Batua Birmingham Israel Israel Diva Dana International
1999 Israel Jerusalem Suedia Suedia Take Me To Your Heaven Charlotte Nilsson
2000 Suedia Stockholm Danimarka Danimarka Fly On The Wings Of Love Olsen Brothers
2001 Danimarka Kopenhage Estonia Estonia Everybody Tanel Padar, Dave Benton & 2XL
2002 Estonia Tallinn Letonia Letonia I Wanna Marie N
2003 Letonia Riga Turkia Turkia Every Way That I Can Sertab Erener
2004 Turkia Istanbul Ukraina Ukraina Wild Dances Ruslana
2005 Ukraina Kiev Grezia Grezia My Number One Helena Paparizou
2006 Grezia Atenas Finlandia Finlandia Hard Rock Hallelujah Lordi
2007 Finlandia Helsinki Serbia Serbia Molitva Marija Šerifović
2008 Serbia Belgrad Errusia Errusia Believe Dima Bilan
2009 Errusia Mosku Norvegia Norvegia Fairytale Alexander Rybak
2010 Norvegia Oslo Alemania Alemania Satellite Lena Meyer-Landrut
2011 Alemania Düsseldorf Azerbaijan Azerbaijan Running Scared Ell & Nikki
2012 Azerbaijan Baku Suedia Suedia Euphoria Loreen
2013 Suedia Malmö Danimarka Danimarka Only Teardrops Emmelie de Forest
2014 Danimarka Kopenhage

Oharra: 1969an 4 herrialdek puntu kopuru berdina lortu zuten, eta garaian berdinketa deuseztatzeko araurik ez zegoenez, laurak garaile izendatu zituzten.

Garaipen kopurua herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak:
* Mendebaldeko Alemania
Elkarbanatutako garaipenak letra etzanaz

Arauak eta mekanika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaide kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956an ospaturiko lehen edizioan herrialde bakoitzak bi kanta aurkeztu zitzakeen, baina bigarren ediziotik hasita herrialde partaideen zenbakia hasi zen heinean, herrialde bakoitzak kanta bat bakarrik aurkeztu dezake. 1990. hamarkadatik aurrera, aldaketa politikoen ondorioz, Europa ekialdeko herrialde gehienek parte hartzeko interesa adierazi zuten, gau bakar baterako partaide kopurua handiegia izanik. Hori zela eta, partaide kopurua bakoitzak aurreko urteetan lortutako emaitzen arabera murriztea erabaki zen, emaitza txarrak lortutako herrialdeak kanpoan utziz. Hala ere, 2004 urtean parte hartu nahi zuten herrialde kopurua hain handia zen non txapelketa bi gauetan banandu behar izan zen denei lekua emateko: finalaurrekoa eta finala. Europa mendebaldeko herrialdeak sistemak ekialdeko herrialdeak laguntzen dituela kexu dira haien kopuru handiagoa dela eta, eta horregatik 2008an sistema berriz aldatzea erabaki zen, bi finalerdirekin. Finalerdi bakoitzetik hamar herrialde pasa daitezke final handira. Horrez gain, herrialde antolatzailea (normalean aurreko urteko irabazlea) eta Big 5 delako herrialdeak (Alemania, Espainia, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia) finalerako zuzenki sailkatuak daude, azken bost hauek parte hartzeko egin behar duten ekarpen ekonomiko handiagoagatik.

2008an partaide kopurua inoiz baino handiagoa izan zen 43 partaiderekin. Azerbaijan eta San Marinok lehen aldiz hartu zuten parte, Austriak lehiaketa utzi egin zuen bitartean botazio sistemaren kexu. 2011an parekatuko zen 2008ko partaide kopurua, Italia, Austria, San Marino eta Hungaria bueltatu ostean.

Irabazlearen hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteetan zehar sistema ezberdinak erabili dira garailea hautatzeko. 1975. urtetik aurrera irabazlea herrialde guztien artean erabakitzen da: bakoitzak lehiakideen artean 12 puntu ematen dizkio gustukoenari, 10 puntu bigarren gustukoenari, 8 puntu hirugarrenari, 7, 6, eta horrela puntu bat eman arte hamargarren gustukoenari. Herrialdeek ezin dizkiote punturik eman bere buruari.

1997 arte puntu hauek herrialde bakoitzeko epaimahai batek ematen zituen, baina urte hartan zenbait herrialdetan ikusleen esku utzi zen puntuen banaketa telefono bidezko botoen bitartez. Gaur egun herrialde guztiek erabili behar dute telefono eta SMS bidezko botoa, baina 2009tik hasita, telefono bidezko botoari musika munduan lanean ari den epaimahai baten botoa gehitzen zaio, honek puntuen %50ean eragina duelarik.

Arau orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ordezkapen bakoitzeko gehienez 6 pertsona egon daitezke eszenatokian.
  • Partaide guztiek gutxienez 16 urte beteta izan behar dituzte txapelketari dagokion urteko abenduak 31an.
  • Herrialde bakoitzeko ordezkariek ez daukate zertan lekukoak izan behar, edozein nazionalitate eduki dezaketelarik.
  • Abestiek gehienez 3 minutu iraun dezakete.
  • Abestietako ahots guztiak zuzenean kantatu behar dira.
  • Aurkeztutako kantak ezin dira argitaratu txapelketaz aurreko irailak 1 baino lehen.
  • Abestiek ezin dituzte mezu politiko edo iraingarriak jaso olerkietan.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean ez zegoen araurik herrialde bakoitzak zein hizkuntzatan abestu behar zuen esaten zuenik, baina Suediak 1965ean ingelesez kantatu zuenez, herrialde bakoitza bere hizkuntza ofizial batean abestera behartu zen. 1973-1976 urte bitartean arau hau ez zen indarrean egon, eta 1999tik aurrera ere ez. Horrela, azken urteotan ordezkapen gehienek ingelesez abesten dute, beste batzuek hizkuntza ezberdinak nahasten dituzten bitartean.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketak kritika ugari jasotzen ditu bai musikaren kalitate ikuspuntutik eta bai politikak sailkapenean omen duen eraginagatik.

Musikari dagokionez, abesti partaide gehienak pop erraz eta itsaskorrenetik ateratzen ez direla leporatzen zaio lehiaketari, izan ere herrialde oso ezberdinetako ikusleen oniritzia lortzea dute helburu. Askotan hala nola deigarritasuna lortzeko musikarekin zerikusirik ez duten antzezpenak edo trikimailu ikusgarriak erabiltzea ere egotzi zaie partaideei.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eurovision Abesti Txapelketa Aldatu lotura Wikidatan