The Social Construction of Reality: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
32. lerroa: 32. lerroa:




{{aipua|Ezagutza teorikoa gizarte baten ezagutzaren zati txiki bat baino ez izateaz gain, ez da zatirik garrantzitsuena ere... Antolakuntza instituzionalaren inguruko oinarrizko ezagutza... mundu sozialaz "denek dakitenaren" batura da; esaeren, moralaren, atsotitzen jakituria printzen, balioen eta sinesmenen, mitoen eta abarren batura.<ref>Berger, P. L. eta T. Luckmann (1966), ''The Social Construction of Reality: A Treatise in the Sociology of Knowledge'', Garden City, NY: Anchor Books. 65. or.</ref>.| P.L. Berger eta T. Luckmann}}
{{aipua|Ezagutza teorikoa, gizarte baten ezagutzaren zati txiki bat baino ez izateaz gain, ez da zatirik garrantzitsuena ere... Antolakuntza instituzionalaren inguruko oinarrizko ezagutza... mundu sozialaz "denek dakitenaren" batura da; esaeren, moralaren, atsotitzen jakituria printzen, balioen eta sinesmenen, mitoen eta abarren batura.<ref>Berger, P. L. eta T. Luckmann (1966), ''The Social Construction of Reality: A Treatise in the Sociology of Knowledge'', Garden City, NY: Anchor Books. 65. or.</ref>.| P.L. Berger eta T. Luckmann}}


===Alor semantikoak===
===Alor semantikoak===

20:30, 30 urtarrila 2015ko berrikusketa

The Social Construction of Reality. A treatise in the sociology of knowledge
Datuak
IdazleaPeter L. Berger eta Thomas Luckmann (1966)
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaThe Social Construction of Reality: A treatise in the sociology of knowledge
ArgitaletxeaRandom House
HerrialdeaAEB
Orrialdeak240
ISBN0-385-05898-5
OCLC3154402

Errealitatearen eraikitze soziala: ezagutzaren soziologia baterako tratatua (ingelesez: The Social Construction of Reality: A treatise in the sociology of knowledge), gaur egungo soziologiaren inguruko lan teoriko garrantzitsuenetakoa eta eragin handikoa izan da[1]. Peter L. Berger-ek eta Thomas Luckmann-ek idatzi zuten 1966an. Ezagutzaren soziologiarako oinarri teoriko bat proposatzen dute, eta horretarako, Alfred Schütz-en fenomenologia abiapuntu hartuko dute.

Lan honek eraikitze soziala terminoa txertatzen du gizarte zientzietan eta konstruktibismo sozialaren sustatzailea izan zen. Errealitatearen eraikitze sozialaren ideia nagusia zera da: gizarte-sistema baten barruan elkarrekintzan ari diren pertsonek eta taldeek sortu dezakete, denboran zehar, elkarren arteko ekintzen inguruko kontzeptuak edo irudikapen mentalak; kontzeptu horiek egonkor eta ohiko bihurtu daitezke aktoreek beren elkar harremanean sortzen den elkarren arteko rolen jokoan. Rol horiek gizarteko beste kideentzat eskuragarri bihurtzen direnean, aktoreen arteko elkarrekintza hori instituzionalizatua dagoela esan ohi da. Instituzionalizazio prozesu honetan, zentzua gizartean bertan txertatzen da. Errealitatea denaren inguruko jendearen ezagutza eta kontzepzioa (eta sinismena) gizartearen fabrika instituzionalean txertatzen da. Beraz, aktoreen elkarrekintzaren bitartez egitura instituzionalizatuak sortzeko gaitasuna onartzen denez, errealitatea sozialki eraikia dela esan ohi da.

Liburuaren oinarrizko kontzeptuak

Ezagutzaren biltegi soziala

Aurreko teoriek (Max Scheler, Karl Mannheim, Werner Stark, Karl Marx, Max Weber, etab.) ezagutza zientifikoa eta teorikoa azpimarratzen duten bereziki, baina hori ezagutza sozialaren zati murritza baino ez da talde txiki bati bakarrik dagokiona. Usadioak, interpretazio komunak, instituzioak, partekatutako errutinak, ohituak, nor-den-nor eta nork-egiten-duen-zer prozesu sozialetan eta lanaren banaketan, gizarte baten ezagutzaren zati askoz handiagoa da.


« Ezagutza teorikoa, gizarte baten ezagutzaren zati txiki bat baino ez izateaz gain, ez da zatirik garrantzitsuena ere... Antolakuntza instituzionalaren inguruko oinarrizko ezagutza... mundu sozialaz "denek dakitenaren" batura da; esaeren, moralaren, atsotitzen jakituria printzen, balioen eta sinesmenen, mitoen eta abarren batura.[2]. »
P.L. Berger eta T. Luckmann

Alor semantikoak

Hizkuntza eta ikurrak

Eguneroko errealitate soziala

Erreferentziak

  1. Nazioarteko Soziologia Elkarteak XX. mendeko 5. lanik garrantzitsuena dela aipatzen du Books of the Century
  2. Berger, P. L. eta T. Luckmann (1966), The Social Construction of Reality: A Treatise in the Sociology of Knowledge, Garden City, NY: Anchor Books. 65. or.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «The Social Construction of Reality» artikulutik itzulia izan da, 2015-01-30 data duen (Oharra: hemen jatorrizko artikuluaren bertsioaren kodea jarri behar da, ikus itzazu txantiloiaren orriko argibideak) bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.