Edukira joan

Max Weber

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Max Weber

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaximilian Carl Emil Weber
JaiotzaErfurt1864ko apirilaren 21a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Weimarko Errepublika
 Alemaniar Inperioa
Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa
 Alemania
Talde etnikoaalemaniarra
HeriotzaMunich1920ko ekainaren 14a (56 urte)
Hobiratze lekuaBergfriedhof (en) Itzuli 
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Espainiako gripea
Familia
AitaMax Weber
AmaHelene Sarah Julie Fallenstein
Ezkontidea(k)Marianne Weber  (1893ko irailaren 20a -  1920ko ekainaren 14a)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
LeinuaWeber family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Kaiserin-Augusta-Gymnasium
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Göttingengo Unibertsitatea
Estrasburgoko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaLevin Goldschmidt
Rudolf von Gneist
August Meitzen (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
errusiera
ingelesa
italiera
latina
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jardueraklegelaria, ekonomialaria, soziologoa, filosofoa, antropologoa, abokatua, unibertsitateko irakaslea, musikologoa, politikaria eta historialaria
Lateralitateaeskuina
Lantokia(k)Friburgo
Munich
Heidelberg eta Viena
Enplegatzailea(k)Municheko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Vienako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaPan-German League (en) Itzuli
German Sociological Association (en) Itzuli
Zientzien Bavariar Akademia
Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea
Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea
Burschenschaft Allemannia zu Heidelberg (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaagnostizismoa
Alderdi politikoa National-Social Association (en) Itzuli
Alemaniako Herri Alderdi Progresista
Alemaniako Alderdi Demokratikoa

Rottentomatoes: celebrity/max_weber
Find a Grave: 9333864 Edit the value on Wikidata

Maximilian Weber (Erfurt, Alemania, 1864ko apirilaren 21a - Munich, 1920ko ekainaren 14a) soziologo eta ekonomialari alemaniarra izan zen, soziologia moderno antipositibistaren sortzailetzat hartzen dena. Marx-en ideia batzuk (hala nola historiari buruzko ikuspegi materialista eta klase arteko borrokaren garrantzia) zorrotz kritikatu zituen.

Soziologiaren aita pontetako bat izan arren, Karl Marx, Auguste Comte eta Émile Durkheimekin batera[1], Weberrek ez zuen inoiz bere burua soziologotzat ikusi, historialaritzat baizik[2];​ haren ustez, soziologia eta historia bi enpresa konbergenteak ziren. Hala ere, 1920an, bere bizitzaren amaieran, Robert Liefmann ekonomialariari gutun batean idatzi zion: «Azkenean soziologo bihurtu banaiz (halakoa baita ofizialki nire lanbidea), oraindik bizirik dagoen kontzeptu kolektiboen mamua exorzizatzeko da, batez ere»[3].

Bere lanik garrantzitsuenak erlijioaren soziologiarekin eta gobernuarekin lotzen dira, baina ekonomiaren arloan ere asko idatzi zuen. Bere obrarik ezagunena Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua da, non puritanismo protestantearen eta kapitalismoaren sorreraren arteko harremana aztertu baitzuen. Weber-ek klase sozialei buruzko ikuspegi pluralista defendatu zuen. Ikuspegi horren oinarrian, bereizketa garrantzitsu bat dago, jabetzako klaseen eta lorpen (erdiespen) klaseen artekoa hain zuzen. Jakina, gizarte kapitalista batean, jabetzak garrantzia handia du klase posizioa definitzeko, Marx-ek erakutsi zuenez. Baina jabetzarik ez dutenen artean, desberdintasun nabarmenak daude, pertsona horiek merkatuan eskain ditzaketen zerbitzuei begira (kualifikazioak eta horiek monopolizatzeko ahalmena). Kapitalismo modernoan, hezkuntza-sisteman lortutako kualifikazioek garrantzia handia hartzen dute. Ekonomia eta gizartea bilduma, 1921etik 1922ra, hil ondoren, argitaratua, bere ideia eta kontzeptuen batuketa osoena eta sistematikoena da.

Soziologiarentzat, beste funtsezko obra bat Zientzia lanbide gisa. Politika lanbide gisa da. Bertan, arrazionaltasun karismatikoen garrantzia azpimarratu zuen, eta estatua biolentziaren monopolioa duen erakunde gisa definitu.

Weberrek argudiatu zuen erlijioa izan zela mendebaldeko eta ekialdeko kulturen garapenean eragin zuten alderdi garrantzitsuenetako bat. Bere beste lan ospetsu batean, Politika bokazio gisa (1919), Weberrek honela definitu zuen estatua: indarkeria legitimoaren eta hertsatzeko bitartekoen monopolioa duen entitatea definizio hori funtsezkoa izan zen mendebaldeko zientzia politiko modernoaren azterketan[4][5][6].

Bizitza eta ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Weber Erfurten, Turingian (Alemania) jaio zen. Aita, Max Weber, funtzionario protestante eta politikaria zuen, eta bere ama, Helene Fallestein, kalbinista zen. Politikan murgilduta hazi zen, eta oso argia zela erakutsi zuen. 14 urterekin, Homero, Virgilio, Zizeron eta Tito Livio-ren inguruko erreferentzia asko sartu zituen berak idatzitako eskutitzetan. Horrez gain, unibertsitatean sartu baino lehen, Goethe, Spinoza, Kant eta Schopenhauer-en inguruan zuen ezagutza oso zabala zela aipatu beharra dago.

1882an, Heidelbergeko Unibertsitatean sartu zen zuzenbideko ikasle gisa. Ikasketa hauetaz aparte, ekonomia eta Erdi Aroko historia ikasi zituen. Gainera, gai teologikoen inguruan asko irakurri zuen.

Estrasburgon, armada alemaniarraren barruan ibili zen. Baina, 1884ko udazkenean, bere gurasoen etxera bueltatu zen Berlingo Unibertsitatean ikasteko. Han zegoela, Goettingengo Unibertsitatean zegoela eta entrenamendu militarrak eginak zituela probestuz, 1886an, Referendar azterketak gainditu zituen, eta, modu horretan, abokatu lanetan ibiltzeko aukera izan zuen.

1880ko hamarkadaren amaieran, historia ikasketetan sakondu zuen. 1889an, historia legalari buruzko doktoretza tesia, Erdi Aroko negozio-erakundeen historia, idatzita jaso zuen legeetan doktoretza.

1893an, Marianne Schnitger izeneko lehengusina batekin ezkondu zen, eta, 1894an, Freiburg-era joan ziren. Han zegoela, bertako unibertsitateko ekonomia irakasle junior izendatu zuten. Geroago, 1897an, postu bera hartu zuen Heidelbergeko unibertsitatean. Urte pare bat geroago, 1900ean, hilabete batzuk sendategi batean eman zituen, eta, handik atera ondoren, Italiara abiatu zen bere emaztearekin batera, 1902. urtera arte.

1898. eta 1902. urteen bitartean, ez zuen saiakerarik publikatu, eta, azkenean, 1903. urteko udazkenean, bertan behera utzi zuen irakasle lana. Urte horretan, Archiv für Sozialwissenschaft und Sozialpolitik-eko argitaratzaile postua hartu zuen, eta, 1904ean, Arteen eta Zientzien kongresuan hartu zuen parte. 1905ean, ’Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua’ saiakera publikatu zuen, bere lanik ospetsuena bihurtuko zena. Aipatzekoa da, lan hori izan zela bizirik zegoela publikatu zen bakarra. Hala ere, irakasle pribatu bezala lan egiten jarraitu zuen 1907an jasotako herentzia bati esker[7].

1912an, ezkerreko alderdi politiko bat sortzeko hainbat saio egin zituen, zeinak sozial-demokraten eta liberalen konbinaketa ahalbidetuko zuen. Dena den, bere saioak ez zuten funtzionatu, eta alderdiak porrot egin zuen, liberalek sozial-demokraten idealen aurrean sumatzen zuten beldurra zela medio.

Lehenbiziko Mundu Gerra bitartean, Weber Heidelbergeko armadako ospitaleen zuzendaria izan zen 1915 eta 1916an; gerra ostean, Belgika eta Polonian, alemaniarren kontrola mantentzen saiatzen ziren taldeetan parte hartu zuen. Orduantxe aldatu zuen Weberrek gerra eta alemaniar inperioaren hedakuntzaren inguruan zuen ikuspegia. 1918an, Heidelbergeko soldadu eta langile-kontseiluko partaide izan zen. Alemaniako iraultza komunista baten beldur zen, ondorioz, konstituzioan 48. artikulua sartzearen alde zegoen. Geroago, Adolf Hitler artikulu horretaz baliatu zen diktadore moduan aritu ahal izateko.

Max Weber 1917an.

1918tik aurrera, Weberrek irakaskuntzari ekin zion berriro, lehenik Vienako Unibertsitatean, eta, gero, 1919an, Municheko Unibertsitatean. Munichen, Alemaniako unibertsitate batean sortutako lehen soziologia institutuko zuzendaria izan zen, nahiz eta bere bizitzan, ez zuen inoiz soziologia katedra bat bete.

Max Weber bere heriotza ohean.

Max Weber Munichen hil zen 1920ko ekainaren 14an. Azpimarratzekoa da gaur egun ospetsuak diren lan asko hil ondoren bildu, berrikusi eta argitaratu zirela. Soziologiaren argiek, hala nola Talcott Parsons eta Charles Wright Mills-ek, Weberren lanen interpretazio esanguratsuak egin zituzten.

Weber eta Alemaniako politika (Gobernatzeko erak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1890ean Weberrek Parlamentua eta gobernua Alemania berreraiki batean izeneko prentsa artikuluak idatzi zituen. Artikulu horiek erreforma demokratikoak eskatzen zituzten 1871ko Alemaniar Inperioaren Konstituzioan.

Weberrek argudiatu zuen Alemaniaren arazo politikoak, funtsean, lidergo arazo baten ondorio zirela. Otto von Bismarckek bere botereari eusten zion konstituzio bat sortu zuen, baina beste buruzagi boteretsu bat ezgaitzen zuen hura ordezkatzeko. 1919ko urtarrilean, Alemaniako Alderdi Demokratikoko kide fundatzailea zen Weber[4][8].

Sozialdemokraziaren eta nazionalsozialismoaren neurri sozializatzaileetan duen erabilera paradoxikoa dela eta, Max Weberren liberalismoak Alemaniako politikari egindako ekarpenak eztabaidagai dira oraindik ere.

Weberrek politika utzi zuen eskuinarekin 1919an eta 1920an izandako gatazkengatik, lankide eta ikasle askok mespretxatu baitzuten, 1918ko eta 1919ko Alemaniako iraultzan zentro-ezkerraren alde hartutako jarreragatik. Izan ere, eskuineko ikasle batzuk bere etxe aurrean protestak egitera iritsi ziren.

Weberrek demokraziaren alde egiten zuen, lider indartsuak aukeratzeko tresna gisa; demokrazia lidergo karismatiko gisa ikusten zuen, non «demagogiak masen gainetik ezartzen baitzuen bere nahia». Arrazoi horregatik, Europako ezkerra oso kritikoa da Weberrekin «Adolf Hitlerren lidergo posiziorako esparru intelektuala prestatu zuelako», nahita ez bada ere[9].

Weberren antikomunismo irmoak eta alemaniar inperialismo politika erasokor baten aldeko etengabeko aldarrikapenak alemaniar marxista gehienen kritika ekarri zion. Weberrek are gehiago desilusionatu zuen ezkerra bere ikasleetako batek, Carl Schmitt-ek (1888-1985), «Estatu totala» kontzeptua garatu zuenean. Weberren gutun pertsonalek eta profesionalek nahigabe nabarmena erakusten dute garai haietako antisemitismoagatik, eta, beraz, estatu-korporatibismoaren izaera antiliberala eta alderdi bakarreko totalitarismoa kontuan hartuta, zalantzazkoa litzateke Weberrek nazien alde egiteko uste osoa izango zukeenik, aipatutako Schmitt, Oswald Spengler eta Werner Sombart-ek egin zuten moduan.

Estatu Batuetan Weberren politikak ez dira hain ezagunak. Haren apologistek diotenez, Weberrek politikaren (definizioz ebaluatzailea) eta zientziaren (balio-neutrala) artean egiten zuen bereizketak babestu egiten zituen bere teoria soziologikoak bere uste pertsonalen realpolitik latzetik.

Historialari eta soziologo emankorrenetako bat izan arren, Weberren lanak kokatzen zaila izaten jarraitzen du gaur egun, bere zabaltasuna, zeharkakotasuna eta konplexutasuna direla eta. Bere obran, bat egiten dute saiakera txikiek, korrespondentziak, partzialki dokumentatutako hitzaldiek, gogoeta eta pentsamendu txikiek, baita bere ikasleen liburu eta ohar koadernoek ere. Weberrek hainbat eremutan aplikatu zuen ikerketa soziologikoa: politika, zuzenbidea, ekonomia, musika eta erlijioa. Karl Marx, Alexis de Tocqueville, Vilfredo Pareto, Ferdinand Tönnies eta Émile Durkheimekin batera, Weber soziologia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Paretok eta Durkheimek tradizio positibistan lan egin zuten Auguste Comteren postulatuei jarraituz; Weberrek, berriz, tradizio antipositibista, idealista eta hermeneutiko batean sortu, eta lan egin zuen, Werner Sombart bere lagun eta ordurako alemaniar soziologiaren ordezkari ezagunaren moduan. Lan horiek gizarte-zientzietako iraultza antipositibista hasi zuten, eta hark markatu zuen zientzia horien eta natura-zientzien arteko desberdintasuna, batez ere gizakien gizarte-ekintzen ondorioz. Weberren lehen lanak industria-soziologiarekin lotuta zeuden, baina ezagunagoak dira erlijioaren soziologiari eta gobernuaren soziologiari buruzko bere azken lanak.

Erlijioaren soziologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soziologiako ikerketak aplikatu zituen hainbat eremutan: politikan, zuzenbidean, ekonomian, musikan eta erlijioan.

Soziologia modernoaren sortzaileetako bat daukagu Weber. Comteri jarraituz, Weberrek sortu, eta lan egin zuen tradizio antipositibistan, idealistan eta hermeneutikan. Weberren lehenengo lanak industria soziologiarekin erlazionatuta daude; baina ezagunenak bere hurrengo lanak izan dira, eta horiek erlijio soziologia eta gobernuko soziologiari buruz hitz egiten dute:

Hiru ideia garrantzitsu zituen. Hala nola ekonomian, ideia erlijiosoak zuten efektua; ideia erlijiosoak eta estratifikazio sozialaren erlazioa, eta mendebaldeko zibilizazioaren ezaugarriak.
Bere helburua mendebaldeko eta ekialdeko kulturen arteko garapenaren ezberdintasunen arrazoiak aurkitzea zen.
Weberrek honela definitzen du kapitalismoaren espiritua:
Ekonomiaren lorpenak izateko bilaketan laguntzen duten ideiak eta ohiturak. Kapitalismoaren espiritua definitu ondoren, Weberrek argudiatzen du arrazoi asko daudela erreformaren ideia erlijiosoetan bere jatorriak bilatzeko.
Aipatzekoa da, autorearen aburuz, protestantismo mota batzuk mesede egiten zutela ekonomiaren garapenean eta ohiko eginbeharretan.
  • “Txinako erlijioa, Konfuzianismoa eta taoismoa da Weberren bigarren lana; bertan, erlijioari buruzko soziologiaz hitz egiten du. Weber Txinako gizartearen aspektu garrantzitsuenetan oinarritzen da, mendebaldeko Europakoetatik urruntzen direnak.
  • Erlijioa Indian, hinduismoaren eta budismoaren soziologia da Weberren hirugarren lanik garrantzitsuena. Lan horretan, hitz egiten du Indiako gizartearen egituraz, hinduismoaren doktrina ortodoxoez eta budismoaren doktrina heterodoxoez, erlijio popularraren eraginen eraldaketaz… etab. Indiako gizartearen sistema sozialak kasta kontzeptuan du oinarria. Horren bidez, erlijioa eta gizartea taldeetan lotzen ditu. Barruan, lau talde berezituz: brahminak (sazerdoteak), kshatrivak (gerlariak), vaisvak (merkatariak) eta Shudrak (langileak).
Beste aldetik, hinduen sinesmen erlijiosoak aztertzen ditu; aszetismoaren eta mundu hinduaren ikuspegitik. Gainera, bi galderen inguruan hausnartu zuen. Batetik, erlijioak zer-nolako garrantzia izan zuen munduan influentzia eta egunerokoan. Eta, bestetik, zein izan zen horrek ekarri zuen ondorioa joera ekonomikoetan.
Bukatzeko, esaten duena hauxe da: sinesmenek, bizitzaren zentzua esperientzia mistiko baten modura interpretatzen dutela eta mundua bi multzotan bana dezakegula: ongi haziak daudenak eta gaizki heziak daudenak.
Lehenengo taldearen jokabidea profeta edo jakintsu batera bideratuta dago. Bigarrena, berriz, eguneroko bizitzaren menpe daudenak eta sinesmen magikoetan sinesten dutenak daude.
  • Antzinako judaismoa da erlijioaren inguruko bere laugarren lan garrantzitsuena, eta, horretan, ekialdeko eta mendebaldeko erlijioen arteko ezberdintasunen sorreraren ezaugarriak azaltzen ditu.
Lan horretan aztertzen duena da juduen historia eta Jahveh-ren arteko erlazio, hau da, kanpotar gurtzen influentzia, erlijiozko extasi motak desberdinak eta sazerdoteen borroka extasiaren kontra eta idoloen gurtzea. Gainera, aspektu sozialak eta profezia biblikoak ere ikertzen ditu, hala nola profeten orientazio sozialak eta horien etika eta teozidadea.

Politikaren eta gobernuaren soziologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Weberren saiakerarik garrantzitsuena Politik als Beruf (Politika bokazio gisa) izan zen[erreferentzia behar]. Bertan, mendebaldeko gizarteak honela definitu zuen estatua: monopolioa, indar fisikoaren gainetik exijitzen duen entitatea da. Politika da estatuak duen esku-hartzea indarraren banaketa erlatiboa egiteko.

Soziologia modernoaren fundatzaileetako bat izateaz gain, ekonomia arloan ere garrantzia izan zuen. Ekonomisten ikuspuntutik, Weber Alemaniako ekonomia eskola gazteenaren ordezkari izan zen. Gai horretan, bere ekarpen baloratuenak Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua lana da. Saiakera bat da, non erlijioen eta horien jarraitzaileen aberastasun erlatiboen inguruan mintzatzen den.

Weberren beste ekarpen bat da ekonomian metodologian egindako lana: Verstehen eta antipositibismoaren teoriak.

Max Weberren oroitzapenezko plaka, Mannheim.

Paretok eta Durkheimek Comteren ideiei jarraitu zieten positibismoaren ideien inguruan lan eginez; Weberrek, berriz, idealismoaren edo tradizio hermeneutikoaren barruan egin zuen lan. Gizarte-errealitatearen azterketa-prozesua ulertzeko, gakoa da soziologiak gizarte-ekintzaren ulermen interpretatzailea (edo verstehen) izan behar duela.

Erakundeen lanaren zati handi bat burokraziari buruzko lanetik dator. Ekintza soziala ekintza arrazionaletik eratorria da. Protestantismoaren harremanaz eta kapitalismoaren garapenaz dituen ideiak izugarri polemikoak dira. Gizartearen garapenari buruz Marxekin izandako elkarrizketa balitz bezala ikusi dute askok.

Arrazoiketa abstraktu hutsaren erabileraren aurka egin zuen, ikerketa enpiriko eta sarritan historikoa hobetsiz beti. Bere metodologiak bere ikerketa modelatzen du, eta bien konbinazioak bere orientazio teorikoa oinarritzen du.

Bere anaia Alfred Weber, beste soziologo nabarmen bat izan zen.

Lanen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1889 Zur Geschichte der Handelsgesellschaften im Mittelalter, Stuttgart 1889. Habilitationsschrift in Handelsrecht, GASW 312–443, daraus das 3. Kapitel Die Familien- und Arbeitsgemeinschaften separat veröffentlicht: Entwickelung des Solidarhaftprinzips und des Sondervermögens der offenen Handelsgesellschaft aus den Haushalts- und Gewerbegemeinschaften in den italienischen Städten, Stuttgart 1889, Inauguraldissertation
  • 1891 Die römische Agrargeschichte in ihrer Bedeutung für das Staats- und Privatrecht, Stuttgart 1891. Habilitationsschrift in Römischem Recht, Reprint Amsterdam 1962
  • 1891–1892 Die Verhältnisse der Landarbeiter im ostelbischen Deutschland. Die Verhältnisse der Landarbeiter in Deutschland, geschildert auf Grund der vom Verein für Socialpolitik veranstalteten Erhebungen Band 3, Leipzig 1892
  • 1895 Freiburger Antrittsvorlesung Der Nationalstaat und die Volkswirtschaftspolitik. Akademische Verlagsbuchhandlung J.C.B Mohr, Freiburg i. Br. und Leipzig 1895, GPS 1–25
  • 1896 Die sozialen Gründe des Untergangs der antiken Kultur, in: Die Wahrheit, Bd. 3, H. 63, Fr. Frommanns Verlag, Stuttgart 1896, S. 57–77, GASW 289–311
  • 1904 Veröffentlichung von
    • Die 'Objektivität' sozialwissenschaftlicher und sozialpolitischer Erkenntnis, in: Archiv für Sozialwissenschaft und Sozialpolitik 19 (1904), 22–87, GAW 146–214
    • Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua, (1904), Euskaratuta: GAIAK ARGITALDARIA. Itzulpenaren arduraduna: Josal Pérez Fernández. 1996
  • 1909 Agrarverhältnisse im Altertum [3. Fassung], in: Handwörterbuch der Staatswissenschaften Band 1, Jena 1909 3. Auflage, 52–188, GASW 1–288
  • 1915–1919 Die Wirtschaftsethik der Weltreligionen erscheint in Form von 11 Einzelaufsätzen GARS I 237–573, II–III
  • 1918 Veröffentlichung der gesammelten Aufsatzreihe Parlament und Regierung im neugeordneten Deutschland. Zur politischen Kritik des Beamtentums und Parteiwesens (GPS 306–443), mit der Weber eine Fundamentalkritik an dem deutschen Beamtentum und dessen althergebrachten Traditionen übt
  • 1919 Erscheinen der Vortragsverschriftlichungen
  • 1920–1921 Gesammelte Aufsätze zur Religionssoziologie erscheinen in drei Bänden, enthalten neue und überarbeitete bereits erschienene Schriften
  • Nach seinem Tode:
    • 1921–1924 Fortsetzung der Aufsatzsammlung:
      • 1921 Gesammelte Politische Schriften, München 1921, 5. Auflage Tübingen 1988 ISBN 3-8252-1491-5 GPS
      • 1922 Gesammelte Aufsätze zur Wissenschaftslehre, Tübingen 1922, 7. Auflage 1988 ISBN 3-8252-1492-3 GAW
      • 1924 Gesammelte Aufsätze zur Sozial- und Wirtschaftsgeschichte, Tübingen 1924, 2. Auflage 1988 ISBN 3-8252-1493-1 GASW
      • 1924 Gesammelte Aufsätze zur Soziologie und Sozialpolitik, Tübingen 1924, 2. Auflage 1988 ISBN 3-8252-1494-X GASS
    • 1921 Die rationalen und soziologischen Grundlagen der Musik, München 1921. Dann in Wirtschaft und Gesellschaft von der 2. Auflage 1925 bis zur 4. Auflage 1956 enthalten. Erneute Separatveröffentlichung: Tübingen 1972. ISBN 3-16-533351-3
    • 1922 erscheint sein kompiliertes Hauptwerk Wirtschaft und Gesellschaft, Tübingen 1921/22, 5. Auflage 1972 ISBN 3-16-533631-8 (diverse Nachdrucke, zuletzt Studienausgaben 1980 ISBN 3-16-538521-1 und 2002 ISBN 3-16-147749-9) Der Textkorpus erfuhr im Verlaufe seiner Auflagengeschichte mehrere Umschichtungen und Zusätze, die zur 5. Auflage teilweise wieder getilgt wurden. Im Rahmen der Max-Weber-Gesamtausgabe (siehe unten) wird gegenwärtig eine kritische Revision des Textes unternommen. Wiedergaben der Erstauflage: (Online Text, unvollständig und stellenweise fehlerhaft) - Faksimile - vollständige Wiedergabe aller 840 Seiten (Online-Text)- auch als PDF (mit Volltextsuche) downloadbar, Umfang jedoch ca. 80MB.
    • 1922 Die drei reinen Typen der legitimen Herrschaft, in: Preußische Jahrbücher 187 (1922), 1–12, GAW 475–488 (ab 3. Aufl. 1968)
    • 1923 Wirtschaftsgeschichte. Abriß der universalen Sozial- und Wirtschaftsgeschichte, Berlin 1923, 5. Auflage 1991. ISBN 3-428-07215-4 (von Sigmund Hellmann und Melchior Palyi kompiliertes Werk aus Webers Notizen und den Mitschriften seiner Studenten zu seiner letzten vollständig gehaltenen Vorlesung 1919/1920)

Euskarazko bibliografia:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Stanford Encyclopedia of Philosophy. Max Weber. (kontsulta data: 2017-04-04).
  2. Burke, Peter: Sociología e historia, Alianza, 1980, p. 21 (ISBN 84-206-0278-7).
  3. Cohn, Gabriel. (1998). Crítica y resignación. Fundamentos de la sociología de Max Weber.. Universidad Nacional de Quilmes.
  4. a b Kim, Sung Ho. (2007-08-24). Max Weber. Stanford Encyclopaedia of Philosophy (kontsulta data: 2010-02-17).
  5. Max Weber; Hans Heinrich Gerth; Bryan S. Turner. (1991-03-07). From Max Weber: essays in sociology. Psychology Press, 1 or. ISBN 9780415060561. (kontsulta data: 2011-03-22).
  6. Radkau, Joachim and Patrick Ca miller. (2009). Max Weber: A Biography. Trans. Patrick Ca Miller. Polity Press. (ISBN 978-0-7456-4147-8)
  7. The legacy of Max Weber. Ludwig M. Lachmann. Ludwig von Mises Institutuak argitaratua. 1970. ISBN:978-1-61016-072-8143. 143. orria
  8. Vorländer, Hans (2006) "The case of German liberalism: intellectual history, party politics and social foundations"; P. G. C. van Schie; Gerrit Voermann (Eds.) The dividing line between success and failure: a comparison of liberalism in the Netherlands and Germany in the 19th and 20th centuries. LIT Verlag Münster. p. 64. ISBN 978-3-8258-7668-5
  9. Losurdo, Domenico (1991) La comunidad, la muerte, Occidente. Buenos Aires: Losada, 2001. ISBN 950-03-8056-0
  • Anker, Guy (1972). Sociologues allemands. Avec le dictionnaire de "l'Ethique protestante et l'esprit du capitalisme" de Max Weber. Neuchâtel: A la Baconnière.
  • Bendix, Reinhard. 1960. Max Weber: an Intellectual Portrait. New York, Doubleday.
  • Bruun, Hans Henrik (2007). Science, Values, and Politics in Max Weber's Methodology. Rethinking Classical Sociology. Aldershot. p. 298. Archived from the original on 8 March 2021. Retrieved 4 September 2017.
  • Collins, R. 1986. Weberian Sociological Theory. New York: Cambridge University Press.
  • Green, Robert, ed. (1959). Problems in European Civilization, Protestantism and Capitalism: The Weber Thesis and Its Critics. Boston: Heath.
  • Haidenko, Piama (1989). "The Sociology of Max Weber". In Kon, Igor (ed.). A History of Classical Sociology. translated by H. C. Creighton. Moscow: Progress Publishers. pp. 255–311. {{ISBN|978-5-01-001102-4}}. Archived from the original (DOC, DjVu) on 14 May 2011.
  • Josephson-Storm, Jason (2017). The Myth of Disenchantment: Magic, Modernity, and the Birth of the Human Sciences. University of Chicago Press. {{ISBN|978-0-226-40336-6}}. Archived from the original on 10 June 2019. Retrieved 19 June 2018.
  • Kemple, Thomas (2014). Intellectual work and the spirit of capitalism : Weber's calling. New York: Palgrave Macmillan. {{ISBN|978-1-137-37713-5}}. Archived from the original on 28 October 2021. Retrieved 25 August 2020.
  • Kolko, Gabriel (1959). "A Critique of Max Weber's Philosophy of History". Ethics. 70 (1): 21–36. doi:10.1086/291239. JSTOR 2379612. S2CID 144916098. Archived from the original on 30 May 2013.
  • Korotayev, Andrey; Malkov, A.; Khaltourina, D. (2006). "Chapter 6: Reconsidering Weber: Literacy and "the Spirit of Capitalism"". Introduction to Social Macrodynamics. Moscow: URSS. {{ISBN|978-5-484-00414-0}}. Archived from the original (Google Books) on 18 October 2016.
  • Marra, Realino (1992), Dalla comunità al diritto moderno. La formazione giuridica di Max Weber. 1882–1889, Giappichelli, Torino
  • — (1995), La libertà degli ultimi uomini. Studi sul pensiero giuridico e politico di Max Weber, Giappichelli, Torino
  • — (2002), Capitalismo e anticapitalismo in Max Weber. Storia di Roma e sociologia del diritto nella genesi dell'opera weberiana, il Mulino, Bologna
  • Mitzman, Arthur (1985) [1970]. The Iron Cage: An Historical Interpretation of Max Weber. New Brunswick NJ: Transaction Books. {{ISBN|978-0-87855-984-8}}.
  • Quensel, Bernhard K. (2007). Max Webers Konstruktionslogik. Sozialökonomik zwischen Geschichte und Theorie. Nomos. {{ISBN|978-3-8329-2517-8}}. [Revisiting Weber's concept of sociology against the background of his juristic and economic provenance within the framework of "social economics"].
  • Radkau, Joachim (2009) [2005]. Max Weber: a Biography. trans. Camiller. Cambridge: Polity. {{ISBN|978-0-7456-4147-8}}. Archived from the original on 25 February 2017. Retrieved 4 October 2016. [The most important work on Weber's life and torments since the biography by Marianne Weber].
  • Rheinstein, Max; Shils, Edward (1954). Max Weber on Law in Economy and Society. Cambridge, MA: Harvard U.P. {{ISBN|978-0-674-55651-5}}. [Translation, with long introduction, of Weber's main writings on law].
  • Ritzer, George, ed. (1996). "Sociological Theory". Max Weber (4th ed.). New York: McGraw-Hill. {{ISBN|978-0-07-114660-9}}.
  • Roth, Guenther (2001), Max Webers deutsch-englische Familiengeschichte, J.C.B. Mohr (Paul Siebeck), {{ISBN|3-16-147557-7}}
  • Lawrence A. Scaff: Max Weber in America, Princeton University Press, Princeton/Oxford, England {{ISBN|978-0-691-14779-6}}
  • Stapelfeldt, Gerhard (2004). Kritik der ökonomischen Rationalität (in German).
  • Swatos, William H., ed. (1990). Time, Place, and Circumstance: Neo-Weberian Studies in Comparative Religious History. New York: Greenwood Press. {{ISBN|978-0-313-26892-2}}.
  • Swedberg, Richard (1998). Max Weber and the Idea of Economic Sociology. Princeton: Princeton University Press. {{ISBN|978-0-691-07013-1}}.
  • — (1999). "Max Weber as an Economist and as a Sociologist". American Journal of Economics and Sociology. 58 (4): 561–582. doi:10.1111/j.1536-7150.1999.tb03385.x.
  • Weber, Marianne (1988) [1926]. Max Weber: a Biography. trans. Harry Zohn. New Brunswick: Transaction Books. {{ISBN|978-0-471-92333-6}}.
  • — (1926). Max Weber. Ein Lebensbild (in German). Mohr. Archived from the original on 25 February 2017.
  • — (1975). Max Weber. Wiley. {{ISBN|978-0-471-92333-6}}. Archived from the original on 25 February 2017.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]