Esteban Garibai: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
|||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
}} |
}} |
||
'''Esteban Garibai Zamalloa''' ([[Arrasate]], [[Gipuzkoa]], [[1533]]ko [[martxoaren 9]]a - [[Madril]], [[1599]]) historialaria eta errege kronikaria izan zen. Lehendabiziko [[ |
'''Esteban Garibai Zamalloa''' ([[Arrasate]], [[Gipuzkoa]], [[1533]]ko [[martxoaren 9]]a - [[Madril]], [[1599]]) historialaria eta errege kronikaria izan zen. Lehendabiziko [[euskoiberismo|euskoiberistatzat]] du [[Julio Caro Baroja]]k.<ref>Caro Baroja, Julio (1982) ''Sobre la lengua vasca y el vascoiberismo'', Donostia, ISBN 84-7148-052-2.</ref> |
||
== Bizitza == |
== Bizitza == |
||
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
Historialari gisa, [[Espainia]]ko lehen historia unibertsala idatzi zuen, 40 liburukitan banatua, 32 urte zituela ''(Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España).'' Flandesen argitaratu zuen obra hura, 1571. urtean. |
Historialari gisa, [[Espainia]]ko lehen historia unibertsala idatzi zuen, 40 liburukitan banatua, 32 urte zituela ''(Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España).'' Flandesen argitaratu zuen obra hura, 1571. urtean. |
||
Diru estutasun batzuen ondoren, [[Filipe II.a Espainiakoa]]k harrera egin zion [[Escorial]] |
Diru estutasun batzuen ondoren, [[Filipe II.a Espainiakoa]]k harrera egin zion [[El Escorial|Escorialen]], eta erregeren liburuzain izendatu zuen 1575ean. 1585. urtean [[Madril]]a joan zen, eta historia eta genealogia lanak egin zituen han (''Ilustraciones Genealógicas de los Catholicos Reyes de las Españas, y de los Christianissimos de Francia, y de los Emperadores de Constantinopla, hasta el Catholico Rey nuestro señor don Philipe el II, y sus sereníssimos hijos, ''1586). Espainiako erregearen kronikari izendatu zuten 1592an. Garibaik ospe handia izan zuen bere garaian, baina ez zuten aintzat hartu XVII. mende erdialdetik aurrera, fantasiara erraz jotzen zuelakoan. |
||
Idazle eta langile nekaezina zen, eta inork ez bezala ezagutzen zuen [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Erdi Aroa]]ren bukaerako historia, nahiz, garaiak agintzen zuen bezala, Gaztelako erregeen alde egiten saiatu zen etengabe. Ez da Garibaik euskaraz eginiko testurik ezagutzen, baina esaera zaharren bilduma bat egin zuen, [[Julio Urkixo]]k ''[[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria]]''n argitaratu zuena. Esaera horiek gehienbat [[bizkaiera]]zkoak dira. |
Idazle eta langile nekaezina zen, eta inork ez bezala ezagutzen zuen [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Erdi Aroa]]ren bukaerako historia, nahiz, garaiak agintzen zuen bezala, Gaztelako erregeen alde egiten saiatu zen etengabe. Ez da Garibaik euskaraz eginiko testurik ezagutzen, baina esaera zaharren bilduma bat egin zuen, [[Julio Urkixo]]k ''[[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria]]''n argitaratu zuena. Esaera horiek gehienbat [[bizkaiera]]zkoak dira. |
||
25. lerroa: | 25. lerroa: | ||
Garibai hizkuntzalari, etimologista eta filologo gisa, [[Jose Ramon Zubiaurre]]k honela agertzen du: |
Garibai hizkuntzalari, etimologista eta filologo gisa, [[Jose Ramon Zubiaurre]]k honela agertzen du: |
||
{{aipu|Garibai [[tubalismo]]aren eta [[euskokantabrismo]]aren jarraitzailea dugu. Hori dena frogatzeko [[toponimia]]z baliatu zen gure arrasatearra, eta horretan datza bere merezimendua: toponimiari emandako garrantzian. […] Lehen nahiko normala zen [[etimologia]] txarrak asmatzea, eta Garibaik horrelakorik ere aurkezten digu bere obretan. Baina [[euskal]] etimologia onak proposatu zizkigula ere esan behar da behin eta berriz. […] Filologo baten lanik premiazkoena hizkuntza baten testuak jasotzea eta ondo transmititzea izan da betidanik, batez ere testu zaharrak. Garibai, Erdi Aroko euskal testuen lehenetariko biltzailea dugu|Jose Ramon Zubiaurre, 1989, 50. orrialdea.}} |
{{aipu|Garibai [[tubalismo]]aren eta [[euskokantabrismo]]aren jarraitzailea dugu. Hori dena frogatzeko [[toponimia]]z baliatu zen gure arrasatearra, eta horretan datza bere merezimendua: toponimiari emandako garrantzian. […] Lehen nahiko normala zen [[etimologia]] txarrak asmatzea, eta Garibaik horrelakorik ere aurkezten digu bere obretan. Baina [[euskara|euskal]] etimologia onak proposatu zizkigula ere esan behar da behin eta berriz. […] Filologo baten lanik premiazkoena hizkuntza baten testuak jasotzea eta ondo transmititzea izan da betidanik, batez ere testu zaharrak. Garibai, Erdi Aroko euskal testuen lehenetariko biltzailea dugu|Jose Ramon Zubiaurre, 1989, 50. orrialdea.}} |
||
== Idazlanak == |
== Idazlanak == |
20:46, 27 apirila 2015ko berrikusketa
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Esteban Garibai Zamalloa | |
Jaio | 1533ko martxoaren 9a | |
Arrasate (Gipuzkoa) | ||
Hil | 1599 | |
Madril (Espainia) |
Esteban Garibai Zamalloa (Arrasate, Gipuzkoa, 1533ko martxoaren 9a - Madril, 1599) historialaria eta errege kronikaria izan zen. Lehendabiziko euskoiberistatzat du Julio Caro Barojak.[1]
Bizitza
Oñatiko Unibertsitatean, Gasteizen eta Santo Domingo de la Calzadan egin zituen ikasketak. Gaztetan armadan izan zen, eta alferez titulua jaso zuen. Arrasateko alkate izan zen 1568-1569 bitarteko urteetan. Gipuzkoako egoerari buruz eginiko azterketen fruitu, Batzar Nagusien erreforma eta ontzigintzaren gainbehera aztertzen zituen hirurogei ataleko obra idatzi zuen urte haietan.
Historialari gisa, Espainiako lehen historia unibertsala idatzi zuen, 40 liburukitan banatua, 32 urte zituela (Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España). Flandesen argitaratu zuen obra hura, 1571. urtean.
Diru estutasun batzuen ondoren, Filipe II.a Espainiakoak harrera egin zion Escorialen, eta erregeren liburuzain izendatu zuen 1575ean. 1585. urtean Madrila joan zen, eta historia eta genealogia lanak egin zituen han (Ilustraciones Genealógicas de los Catholicos Reyes de las Españas, y de los Christianissimos de Francia, y de los Emperadores de Constantinopla, hasta el Catholico Rey nuestro señor don Philipe el II, y sus sereníssimos hijos, 1586). Espainiako erregearen kronikari izendatu zuten 1592an. Garibaik ospe handia izan zuen bere garaian, baina ez zuten aintzat hartu XVII. mende erdialdetik aurrera, fantasiara erraz jotzen zuelakoan.
Idazle eta langile nekaezina zen, eta inork ez bezala ezagutzen zuen Euskal Herriko Erdi Aroaren bukaerako historia, nahiz, garaiak agintzen zuen bezala, Gaztelako erregeen alde egiten saiatu zen etengabe. Ez da Garibaik euskaraz eginiko testurik ezagutzen, baina esaera zaharren bilduma bat egin zuen, Julio Urkixok Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian argitaratu zuena. Esaera horiek gehienbat bizkaierazkoak dira.
Garibai hizkuntzalari, etimologista eta filologo gisa, Jose Ramon Zubiaurrek honela agertzen du:
« | Garibai tubalismoaren eta euskokantabrismoaren jarraitzailea dugu. Hori dena frogatzeko toponimiaz baliatu zen gure arrasatearra, eta horretan datza bere merezimendua: toponimiari emandako garrantzian. […] Lehen nahiko normala zen etimologia txarrak asmatzea, eta Garibaik horrelakorik ere aurkezten digu bere obretan. Baina euskal etimologia onak proposatu zizkigula ere esan behar da behin eta berriz. […] Filologo baten lanik premiazkoena hizkuntza baten testuak jasotzea eta ondo transmititzea izan da betidanik, batez ere testu zaharrak. Garibai, Erdi Aroko euskal testuen lehenetariko biltzailea dugu | » |
Jose Ramon Zubiaurre, 1989, 50. orrialdea. |
Idazlanak
Gehien-gehienik erdaraz idatzi zuen, baina euskararen funtsezko altxorretako bat ditugu hark bildutako errefrauak.
Errefrauak
- Los Refranes de Garibay: Garibaik esaera zaharren bi bilduma aipatzen ditu bere memorietan. Bata, Espainiako Historia Akademiak argitaratu zuen 1854an; bestea, Francisque Michelek argitaratu zuen, Proverbes Basques lanaren baitan (Benito Maestrek oparitu omen zion eskuizkribua Micheli). Eskuizkribuak Madrilgo Liburutegi Nazionalean zeuden, baina galduak dira.
Esteban Garibairen omenezko toponimia
Arrasaten badira haren izena duten hainbat leku, hala nola Garibai etxea, hari egindako monumentua eta Garibai etorbidea.
Kanpo loturak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Caro Baroja, Julio (1982) Sobre la lengua vasca y el vascoiberismo, Donostia, ISBN 84-7148-052-2.