Santo Domingo de la Calzada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Santo Domingo de la Calzada
 Errioxa
Santo Domingo de la Calzada.jpg

Santo Domingo de la Calzadako armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Errioxa
Probintzia  Errioxa
Eskualdea Santo Domingo de la Calzada
Izen ofiziala Santo Domingo de la Calzada
Alkatea Agustin Garcia Metola Logotipo del PSOE.svg
Postakodea 26250
INE kodea 26138
Kokapena
Koordenatuak 42° 26′ 31″ N, 2° 57′ 09″ W / 42.441944444444°N,2.9525°W / 42.441944444444; -2.9525Koordenatuak: 42° 26′ 31″ N, 2° 57′ 09″ W / 42.441944444444°N,2.9525°W / 42.441944444444; -2.9525
Santo Domingo de la Calzada hemen kokatua: Espainia
Santo Domingo de la Calzada
Santo Domingo de la Calzada
Santo Domingo de la Calzada (Espainia)
Santo Domingo de la Calzada hemen kokatua: Errioxa
Santo Domingo de la Calzada
Santo Domingo de la Calzada
Santo Domingo de la Calzada (Errioxa)
Demografia
Biztanleria 6.401 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -119
% 50,62 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,38
Eremua 40,09 km2
Dentsitatea 651,98 bizt/km²
Garaiera 638 m
Distantzia 47,1 km Logroñora
Datu gehigarriak
http://www.santodomingodelacalzada.org/

Santo Domingo de la Calzada Errioxako (Espainia) udalerria da, 2005ean 6.245 biztanle zituena. Izena Domingo de la Calzada eremutarretik datorkio. Oja ibaiak zeharkatzen du.

Udalerri hau izendatzeko euskaraz Ozkabarte izena ere erabili izan den arren, Euskaltzaindiak ez du ontzat ematen.[1]

Laborantza (garia, garagarra, patata, mahatsa) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Erdi Aroko harresien hondakinak, XII. mendeko katedrala (XVIII. mendeko dorre barrokoa), XVI. mendeko San Frantzisko komentua eta XVII. mendeko bernardatarren komentua.

Ospetsua da oiloaren miraria, erreta izan ondoren kokoriko egin zuena (antzeko mirari bat Portugalgo Barcelosko Oilarra da, aldaera gutxirekin).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domingo de la Calzada santuak monasterio bat sortu zuen leku horretan 1044. urtean, Donejakue Bidearen erromesen topagune izan zena. Alfontso VI.ak aginduta, zubi bat eraiki zuten Glera ibaiaren gainean eta zubiaren inguruan ospitaleak eta ostatuak sortu ziren. XIII. mendean jaso zuen hiri-gutuna, eta apezpikuen hiri eta Errioxako hiriburu bihurtu zen. 1367. urtean hiria gotortzen hasi ziren Petri I.aren aginduz.

XIV. eta XV. mendeen artean, harresia eraiki zen eta hegoaldean La Puebla, Merkatuaren auzoa (katedralaren atzean) eta Pinar kalea agertu ziren. Handitze honek gaur egungo alderdi zaharra eratu zuen.

XVI. mendean, hiria garatu zen 3.000 biztale lortu arte. Errebal berriak agertu ziren, hala nola, San Roke (Pinar kaleko ekialdeko atearen ondoan) eta San Frantzisko, izen bereko komentuaren ondokoa.

XVII. mendean hiriak, Espainian moduan, krisialdia jasan ondoren, XVIII.ean hirigintza-loraldia izan zuen: Plaza Nagusia eraberritu zen, udaletxea eta korregidore-etxea barne; Espolón eta La Carrera izeneko pasealekuak eraiki ziren. Dorre exentua gartzelaren orubean altxatu zen, azken hau korrejidore-etxera aldatuz.

XIX. mendean, Logroño probintzia sortu zenean, Santo Domingo eskualdeko burua eta barruti judiziala bilakatu zen eta Errioxa Garaiko hiri garrantzitsuenetariko bat ere. Mendearen amaieran, 4.000 biztanle izan zituen eta zonaldeko zerbitzu-gune bilakatu zen.

1973an, Espainiako Kultura Ministerioak alderdi zaharra historiko-artistiko gunea aldarrikatu zuen.

Gaur egun, Santo Domingo de la Calzadak 7.000 biztale inguru ditu, zonaldeko zerbitzu-gune nagusia da, administrazioan, turismoan, industrian eta merkataritzan etorkizun handia izanik.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturria: INE, 1857-2011

Calzadatar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz)  , http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0149.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-02-23 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santo Domingo de la Calzada Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Errioxako Autonomia Erkidegoa
Artikulu hau Errioxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.