Oier Zearra: berrikuspenen arteko aldeak
Euskaldunaa (eztabaida) wikilariaren 5055183 berrikuspena desegin da |
|||
49. lerroa: | 49. lerroa: | ||
[[Kategoria:1977ko jaiotzak]] |
[[Kategoria:1977ko jaiotzak]] |
||
[[Kategoria:Euskal Herriko politikariak]] |
[[Kategoria:Euskal Herriko politikariak]] |
||
[[Kategoria: |
[[Kategoria:Amaiurko politikariak]] |
||
[[Kategoria:Bizkaiko irakasleak]] |
[[Kategoria:Bizkaiko irakasleak]] |
20:24, 23 abendua 2015ko berrikusketa
Zearra | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Oier Zearra Garabieta | |||
Jaiotza data: | 1977ko urtarrilaren 12a | |||
Jaioterria: | Galdakao (Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,86 m | |||
Debutatze data: | 1997ko ekainaren 22a | |||
Debutatze pilotalekua: | Astelena pilotalekua | |||
Erretiratze data: | 2011ko irailaren 10a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Kurtzea pilotalekua |
Oier Zearra Garabieta, pilota arloan Zearra deituraz ezaguna, (Galdakao, Bizkaia, 1977ko urtarrilaren 12a) esku huskako pilotari profesional ohia, Gorputz Hezkuntzako irakaslea eta politikaria da.
Esku huska, atzelari postuan jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Bigarren mailako buruz buruko txapeldun izan zen 1998an, eta Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko txapeldunorde 2008an.[1] Estreinako partida 1997ko ekainaren 22an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan; profesionaletatik erretiratzeko partida, aldiz, 2011ko irailaren 10ean, Galdakaoko Kurtzea pilotalekuan.[2][3]
Gorputz Hezkuntzako lizentzia du, eta 2010/2011 ikasturteaz geroztik, gai horretako irakaslea da Lehen Hezkuntzan.[4]
Politikari gisa, Amaiur koalizioaren Arabako zerrendan aurkeztu zen Espainiako Kongresurako, 2011ko hauteskundeetan.[5]
Kirol lorpenak
- Esku huskako bigarren mailako buruz buruko txapelduna: 1998.
- Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko txapeldunordea: 2006.
Erreferentziak
- ↑ «Oier Zearrak irailean utziko du Asegarce», Berria, 2011-05-24.
- ↑ Iraia Oiarzabal: «Jaia eta partaidetza, biak bat Galdakaon», Berria, 2011-09-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Oier Zearraren agurreko partida (2011-09-10) FRONTON TVn», YouTube webgunea. Bideoaren iraupena: 4' 12''.
- ↑ Ainhoa ALTUNA: «Oier Zearra, Pilotaria eta irakaslea: «Erretiroa gero eta gertuago ikusten dudanez, pilotari eta irakasle ere banaiz"», Berria, 2011-03-05.
- ↑ «Amaiurrek bere hautagaiak aurkeztu ditu», Amaiur koalizio politikoa, 2011-10-16.
Kanpo loturak
- Oier Zearraren fitxa, Asegarceren webgunean.
- «Arratsaldero: Oier Zearrarekin solasean», Oier Zearrari Arratsaldero telebista saioan eginiko elkarrizketa, EITB.com, 2011ko iraila. Bideoaren iraupena: 10' 50''.
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |