Viktor Kortxnoi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa: 22. lerroa:
== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
{{commonskat}}
* {{en}} [http://www.chessgames.com/player/viktor_korchnoi.html Chessgames]


[[Kategoria:Errusiako xakelariak]]
[[Kategoria:Errusiako xakelariak]]

20:40, 25 apirila 2016ko berrikusketa

Viktor Kortxnoi
Viktor Kortxnoi
Viktor Kortxnoi 1993an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Viktor Lvovitx Kortxnoi
Jaio 1931ko martxoaren 23a (93 urte)
Leningrado (Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa (SESB))

Viktor Lvovitx Kortxnoi (errusieraz: Ви́ктор Льво́вич Корчно́й) (Leningrado, 1931ko martxoaren 23a) sobietar/suitzar xake jokalaria da eta Nazioarteko Maisu Handia. Munduko xake txapelketa irabazterik lortu ez duen xakelari hoberentzat hartua da Paul Keresekin eta Akiba Rubinsteinekin batera. Gaur egun oraindik nazioarteko txapelketetan parte hartzen du eta jardunean dabilen maisu beteranoena da. Luzaz egon zen goi mailan eta munduko 100 jokalari onenen zerrendan egon zen 2007 arte (75 urte). Gaur egun Suitzan bizi da eta suitzar naziotasuna du.

1976an Sobietar Batasunetik Herbeheretara ihes egin zuen. Handik gutxira aldiz jokatu zuen munduko xake txapelketa, 1978an eta 1981ean, eta biak galdu zituen Anatoli Karpoven aurka. Kortxnoik Sobietar Batasuna berriki utzia zuenez gero, presio politikoak tarteko, Karpoven aurkako txapelketa horiek tentsio eta polemika handikoak izan ziren.

SESBeko xake txapelketa lau aldiz irabazi zuen (1961, 1962, 1964 eta 1970), Xake Olinpiadetan SESBeko xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen sei aldiz (1960, 1966, 1968, 1970, 1972 eta 1974) eta Europako taldekako xake txapelketa bost taldiz (1957, 1961, 1965, 1970 eta 1973). 2006an Munduko Senior Xake Txapelketa irabazi zuen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Kortxnoi Aldatu lotura Wikidatan