Persona (filma): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Film infotaula oinarria | izena = Persona | izenburu originala = Persona | izenburua euskaraz = Pertsona | urtea = 1966 | estreinaldia = 1966ko urriaren 18a | gener...»
 
46. lerroa: 46. lerroa:
* [http://www.imdb.com/title/tt0060827/ ''Persona'' filmaren IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}
* [http://www.imdb.com/title/tt0060827/ ''Persona'' filmaren IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}



{{Ingman Bergman}}


[[Kategoria:Ingmar Bergmanek zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Ingmar Bergmanek zuzendutako filmak]]

04:29, 9 iraila 2016ko berrikusketa

Persona (euskaraz Pertsona) 1966ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Bibi Andersson, Liv Ullmann, Gunnar Björnstrand eta Margaretha Krook aktoreek antzeztu zuten.

Suediar zuzendariaren film ausartenetakoa da, zinemagintzako Nouvelle Vague frantziar eta Free Cinema anglosaxoi mugimendu berritzaileen elementu abangoardista asko sartzen baiditu. Latinezko persona izenburuak jatorriz aktoreek antzeztokian jazten duten mozorroaren aipamena da.

Maiz inoizko film onenen zerrendetan sailkatua agertu ohi da, Bergmanen maisulantzat hartzen da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Elisabet Vogler (Liv Ullmann) antzerkiko aktore ezaguna Elektra antzezlana antzezten ari dela ahotsik gabe geldituko da. Ospitalean sartu eta inongo gaixotasunik izan ez arren hitzik egin ezinik jarraitzen du. Bere mututasunetik ateratzeko, Alma (Bibi Andersson) erizainarekin batera udaldiak igarotzen dituen etxean bizitzen jarriko da.

Han bi emakumeen harremana ia sinbiosi batean bilakatuko da. Almak Elisabeten isiltasuna berak bizitako kontakizunekin ordezkatuko du, hauetan aktoreari bere barne-barneko sekretuak kontatuko dizkio. Elisabeten senarraren agerpenak (Gunnar Björnstrand) bi emakumeen artean ezarri den lotura estua gauzatuko du.

Aktoreak

Pantailan minutu bat baino gehiago agertzen diren aktore bakarrak Bibi Andersson eta Liv Ullmann izan, Elisabet Voglerrek (Ullmannen pertsonaia) film osoan hamalau hitz bakarrik esaten ditu.

Kanpo loturak


Txantiloi:Ingman Bergman