Persona (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Persona (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1966
Jatorrizko izenburua Persona
Jatorrizko hizkuntza suediera
Jatorrizko herrialdea Suedia
Ezaugarriak
Genero artistikoa art film Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena 84 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ingmar Bergman
Gidoigilea(k) Ingmar Bergman
Antzezlea(k)
Bibi Andersson
Liv Ullmann
Gunnar Björnstrand
Margaretha Krook



[[Kategoria:Margaretha Krook Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Ingmar Bergman
Konpainia ekoizlea SF Studios Itzuli
[[Kategoria:SF Studios Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Ulla Ryghe Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Lars Johan Werle Itzuli
Argazki-zuzendaria Sven Nykvist
Jantzi-diseinatzailea Max Goldstein Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Suedia
Kanpo loturak

Persona 1966ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariak zuzendutako film dramatiko bat da. Bibi Andersson, Liv Ullmann, Gunnar Björnstrand eta Margaretha Krook aktoreek antzeztu zuten.

Suediar zuzendariaren film ausartenetakoa da, zinemagintzako Nouvelle Vague frantziar eta Free Cinema anglosaxoi mugimendu berritzaileen elementu abangoardista asko sartzen baiditu. Latinezko Persona izenburuak jatorriz aktoreek antzeztokian janzten duten mozorroaren aipamena da.

Maiz inoizko film onenen zerrendetan sailkatua agertu ohi da, Bergmanen maisulantzat hartzen da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Elisabet Vogler (Liv Ullmann) antzerkiko aktore ezaguna Elektra antzezlana antzezten ari dela ahotsik gabe geldituko da. Ospitalean sartu eta inongo gaixotasunik izan ez arren hitzik egin ezinik jarraitzen du. Bere mututasunetik ateratzeko, Alma (Bibi Andersson) erizainarekin batera udaldiak igarotzen dituen etxean bizitzen jarriko da.

Han bi emakumeen harremana ia sinbiosi batean bilakatuko da. Almak Elisabeten isiltasuna berak bizitako kontakizunekin ordezkatuko du, hauetan aktoreari bere barne-barneko sekretuak kontatuko dizkio. Elisabeten senarraren agerpenak (Gunnar Björnstrand) bi emakumeen artean ezarri den lotura estua gauzatuko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pantailan minutu bat baino gehiago agertzen diren aktore bakarrak Bibi Andersson eta Liv Ullmann izan, Elisabet Voglerrek (Ullmannen pertsonaia) film osoan hamalau hitz bakarrik esaten ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]