Jump to content

«Arkeobakterio»: berrikuspenen arteko aldeak

Era berean, ezagutzen diren arkeobakterio asko ezin izan dira laborategian kultibatu, ez da orain arte mikrobio hauen [[Kultura purua|kultura puru]]rik lortu. Beren [[azido nukleiko]]en analisiaren bidez antzeman dira arkeobakterio gehienak.
 
[[Fitxategi:Colourful Thermophilic Archaebacteria Stain in Midway Geyser Basin.jpg|thumb|left|250px|ArkeobakterioakArkeobakterio batzuk ingurugiro oso latzetan bizi daitezke]]
 
Ekologiaren aldetik hainbat arkeobakterio batzuk muturreko habitatetan bizi dira; habitat oso latzak dira, gainontzeko bizidunek onartzen ez dituztenak: ur beroaren iturrietan (80º C-ko tenperaturetan), itsaso edo laku oso gazietan (gatzaren kontzentrazioa: %10-ekoa), ingurugiro oso [[anaerobio]]etan (zingira eta paduren hondoetan), gas sulfhidriko ugari duten tokietan (habitat hiper-azidoetan), etab.
 
Arkeobakterio [[extremofilo]]ak hiru taldetan sailka daitezke bizi diren ingurugiroaren arabera: ''[[archaea metanogenoak|metanogenoak]]'' (habitat oso anaerobioetan daude, eta gas [[metano]]a sortzen dute CO<sub>2</sub> erreduzitzerakoan), ''[[halofilo]]''ak (gatz kontzentrazio altuak duten ingurugiroetan hazten dira) eta ''[[archaea termoazidofiloak|termoazidofiloak]]'' (tenperatura eta azidotasun handiko habitatetan egoten dira, [[azido sulfuriko]] duten iturri termaletan, adibidez).
11.157

edits