Tamil: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Tamil women 1.JPG|thumb|right|350px|Tamil ezagun batzuen argazkiak.]]
[[Fitxategi:Tamil women 1.JPG|thumb|350px|Tamil ezagun batzuen argazkiak.]]


'''Tamil''' [[India]] aldeko [[etnia]] baten izena da, [[tamilera]] hizkuntza egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurte baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta [[Sri Lanka]]ko ipar-ekialdekoak dira.
'''Tamil''' [[India]] aldeko [[etnia]] baten izena da, [[tamilera]] hizkuntza egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurte baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta [[Sri Lanka]]ko ipar-ekialdekoak dira.

15:14, 9 ekaina 2017ko berrikusketa

Tamil ezagun batzuen argazkiak.

Tamil India aldeko etnia baten izena da, tamilera hizkuntza egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurte baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta Sri Lankako ipar-ekialdekoak dira.

Erlijioz hinduistak dira gehienak eta badira haien artean jainistak, musulmanak eta kristauak. Tamil herria izan da sanskritodun herrien aurka borrokatu den dravida herri indartsuena. Antzinatean zibilizazio indartsu bat eratu zuten eta merkataritza harremanak izan zituzten antzinako greziar eta erromatarrekin. Chera, Txola, Pandya eta Pallava dinastiek gobernatu zuten luzaroan tamilen lurraldean eta, XIV. mendea baino lehen, Vijayanagar dinastia nagusitu aurretik, aurreramendu handiko kultura garatu zuten. Itsasketari trebeak izan ziren, eta Indiako kultura eraman zuten Asiako hego-ekialdeko lurretara. Sri Lanka-ko tamilak bi talde berezitan daude banatuta: Zeilango tamilak uharteko iparraldean bizi dira aspaldidanik eta Indiako tamilak XIX-XX. mendeetan eraman zituzten britainiarrek garai hartako Madras herrialdetik, te sailetan lan egiteko. Zeilango tamilek gerrilla indartsu bat eratu dute XX. mendeko azken laurdenean Sri Lanka-ko zingaldarren aurka, Tamil erepublika burujabe baten alde.

Geografia

Gaur egun 77 milioi bat tamil bizi dira munduan zehar. Hauek dira komunitaterik handienak:

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tamil Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera

Erreferentziak