Triptiko: berrikuspenen arteko aldeak
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
== Euskal Herriko triptikoak == |
== Euskal Herriko triptikoak == |
||
* [[Zarautz]]eko [[San Joan Bataiatzailearen komentua (Zarautz)|Frantziskotarren komentuan]] [[Flandria]]tik [[1577]]an ekarritako Jesusen bizitzari |
* [[Zarautz]]eko [[San Joan Bataiatzailearen komentua (Zarautz)|Frantziskotarren komentuan]] [[Flandria]]tik [[1577]]an ekarritako Jesusen bizitzari eszenak erakusten dira: Pazko Jaiotzea (ezkerreko atea), Pazko Maiatza (erdiko taulan) eta Berpiztea (eskubikoan). [[Antonio Blocklandt]]-ek ekarri zuen. |
||
* [[Aurelio Arteta]]k gerrari buruzko ''Gerraren triptikoa'' (1937) margotu zuen.<ref>{{Cite web|url=http://www.arteshoy.com/?p=5662|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> |
* [[Aurelio Arteta]]k gerrari buruzko ''Gerraren triptikoa'' (1937) margotu zuen.<ref>{{Cite web|url=http://www.arteshoy.com/?p=5662|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> |
||
16:55, 8 maiatza 2018ko berrikusketa
Tríptikoa (grezieratik τρίπτυχο, tri- «hiru» + ptychē «tolestu», hau da, «hirutan tolestuta», margolaritzan, hiru sailetan antolatutako arte-lana da. Normalean hiru taula dute, gontzez helduta. Horren arabera, poliptiko bat dela esan dezakegu. Normalean, erdiko taula handiena da eta alboetakoak txikiagoak izaten dira. Alboetakoak isterakoan, laugarren margolan bat ager daiteke, adibidez Jeronimo Boschen Atseginen baratzea isterakoan Munduaren sorrera ikus daiteke, edo itxita gelditu behintzat. Alboetako lanek balio gutxiago izaten dute, erdikoa nagusia izanik. Dena dela, badira tamainuz hiru taula berdinak dituzten triptikoak.
Historia
Nahiz eta etimologia greziarra izan, hitza beranduago sortu zen, Erdi Aroan alegia, antzinako erromatarren idazteko tableta batetik: ixten ziren hiru taula zituen. XV. eta XVI. mendeetan Flandiar margolaritzan formatu hau oso ohikoa izan zen. Dena dela, askotan ez dira hiru taulak gorde eta asko dira, aldiz, galdu direnak; hori da Pradoko museoan dagoen Roger van der Weydenen Gurutzetik eraistearen taularen kasua: jatorriz hiru ziren.
Margolanetatik kanpo triptikoaren diseinua beste motatako lanetan ere erabili izan da: bitxietan. zintzilikarietan, eskulturetan...
Euskal Herriko triptikoak
- Zarautzeko Frantziskotarren komentuan Flandriatik 1577an ekarritako Jesusen bizitzari eszenak erakusten dira: Pazko Jaiotzea (ezkerreko atea), Pazko Maiatza (erdiko taulan) eta Berpiztea (eskubikoan). Antonio Blocklandt-ek ekarri zuen.
- Aurelio Artetak gerrari buruzko Gerraren triptikoa (1937) margotu zuen.[1]
Triptiko ospetsuak
-
Rubensen Gurutziltzatzearen triptikoa, 1610.
-
Hans Memlingen Memento mori, 1485.
-
Ferdinand Wagnerren Triptikoa, 1927.
-
Hugo van der Goesen Triptico portinari, 1476-1478.
Erreferentziak
- ↑ .