Atseginen baratzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Atseginen baratzea
Jheronimus Bosch 023.jpg
Jatorria
Egilea Jeronimo Bosch
Urtea 1490
Mugimendua Primitibo flandestarra
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 389 zentimetro
Altuera 220 zentimetro
Genero artistikoa margolaritza erlijiosoa
Deskribapena
Oinarritua Hasiera
Iconclass 71A352, 11T1 eta 11N361
Kokapena
Lekua Pradoko Museoa
Bilduma Pradoko Museoa
Inbentarioa P02823

Atseginen baratzea[1] Jeronimo Bosch margolariak eginiko triptikoa da, gaur egun Madrilgo El Prado museoan dagoena. Margolariaren lanik ezagunena eta asmo handikoena da.

Erdiko panela karratua da (220 × 195 cm) eta alboetako panelak angeluzuzenak (220 × 97.5 cm). Alboetako panelak erdikoaren gainean toles daitezke, lana erabat itxiz. Ezkerreko panelean Jainkoa Adam eta Evarekin batera agertzen da, erdikoan gizaki biluzi andana sexua egiten, eta eskuinekoan infernuratutakoen tormentuak.

Gehienetan, bizitzaren tentazioen arriskuez ohartarazten duen margolan didaktikoa dela irizten diote arte historialariek eta adituek. Hala ere, sinbolismoen ugaritasunak, batez ere erdiko panelekoak, bidea utzi du interpretazio gehiago egiteko mendeetan zehar, paradisu galduaren panorama izan zitekeelakoan.

Ez dakigu ziur noizkoa den, uste da 1480-1510 bitartean egina dela, Nassauko Enrike III.ak aginduta.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolana itxita

Margolana itxita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi alboetako panelak erdikoaren gainean itxita daudenean kanpoaldeko margolana ikus daiteke (220 x 195 cm). Irudi honek Lurraren sorrerari egiten dio erreferentzia, ziurrenik sorreraren hirugarren egunari.

Kanpoaldeko margolan honetan ez da oraindik gizaki edo animaliarik agertzen, landare eta mineralak ikus daitezke soilik, eta dena inguratzen duen itsasoa ere bai.

Barruko hiru paneletan ikus daitezkeen margoekin alderatuta, kanpokoak askoz ere kolore gutxiago du, gris tonoetan egina dago batez ere, Eguzki eta Ilargirik gabeko mundu bati dagokion moduan. Koloreen erabilera ezberdin honen bidez barrukoak eta kanpokoak irudikatzen duenaren arteko kontrastea nabarmenagoa da.

Goiko aldean, ezkerretara, Jainkoaren irudi txiki bat ere agertzen da.

Margolana irekita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolana irekita dagoenean hiru atal bereiz ditzakegu: Paradisua, Infernua eta Delizien lorategia.

Atseginen baratzea. Margolana irekita.

Ezker panela: Paradisua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerreko panelean Paradisuaren irudikatzea ikus dezakegu, Adam eta Eva Jainkoaren eskutik (Jesusen bidez irudikatua kasu honetan) ezagutzen diren momentua. Eskuinean ikusten den palmondoak ongiaren eta gaitzaren zuhaitza irudikatzen du, tentazioaren sugea kiribilduta agertzen da bertan. Lehen begiradan bake eta lasaitasunez beteriko Paradisu perfektua ikusten ari garela dirudien arren, hobeto begiratuz gero, perfekzio hori apurtzen duten hainbat seinale ikusiko ditugu: animalien arteko borrokak, adibidez. Deabrua bera ezkutuan agertzen da panel honetan, urmaelean edo arroketako formetan antzeman daiteke.

Eskuin panela: Infernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuineko panelak infernua irudikatzen du. Goiko aldean infernua modu klasikoan irudikatzen da: kea, sua, tortura... Erdiko aldean Erdi Aroko torturetan ohikoa zen praktika ikusten dugu, hau da, hotza eta beroaren nahasketa. Beheko zatian musika instrumentu ugari agertzen dira, horregatik Infernu musikala bezala ezagutzen da zati hau; instrumentuek sarritan sexuarekin lotutako elementu bezala erabiltzen dira. Sinbolismoz beteriko hainbat figura agertzen dira.

Erdiko panela: Delizien lorategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko panelean Paradisu faltsua agertzen zaigu, humanitateak bekatuan aurrean amore eman du eta galbiderantz doa. Gorputz biluzi ugari agertzen dira eta mota guztietako sexu harremanak ikus ditzakegu, baita animalia eta landareen artekoak ere.

Beheko zatian fruitu handiak jaten dituzten talde edo bikoteak ikus ditzakegu; fruituek sexuari eta lizunkeriari egiten diete erreferentzia. Hemen pertsonak giltzapetzen dituzten estrutura bitxiak ere ikus ditzakegu; bekatuan eta lizunkerian betirako harrapatuta geratu direla irudikatzen digu honek. Lakuak ere ez dira garbiak, bekatu guztiak bertatik sortzen baitira. Lakuaren inguruan persona biluzi asko animalien gainean agertzen dira lizunkeria irudikatuz.

Deigarria da zenbait animalia eta landareren tamaina, batzuetan gizakiak baino handiagoak direlako. Alderantzizko munduaren ideiaren erakusgarri da hau. Honekin batera, beste ezaugarri nabarmen bat da ez direla gizon eta emakumeak elkarren artean ondo bereizten, baliteke modu honetan egileak esan nahi izatea humanitate osoa zegoela bekatuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atseginen baratzea Aldatu lotura Wikidatan