Su: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
bi atal gehitu ditut: jokaera kimikoa / arriskuak
4. lerroa: 4. lerroa:
[[Fitxategi:Fire02.jpg|thumb|300px|Sua]]
[[Fitxategi:Fire02.jpg|thumb|300px|Sua]]


'''Sua''' [[erregai]] baten [[erredox erreakzio|oxidazio]]-prozesu azkarra da, non [[bero]]a, sugarrak eta [[gas]]ak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. Prozesu exotermikoa da, hau da, beroa ematen du beti. Argia ere eman ohi du.
'''Sua''' [[erregai]] baten [[erredox erreakzio|oxidazio]]-prozesu azkarra da, non [[bero]]a, sugarrak eta [[gas]]ak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. [[Erreakzio exotermikoa|Prozesu exotermikoa]] da, hau da, beroa ematen du beti. [[Argi|Argia]] ere eman ohi du. Hain zuzen, bi funtzio horiekin erabili du sua historikoki gizakiak: argitzea eta berotzea. Hala ere, beste helburu batzuetarako ere erabili du denbora igaro ahala: materialak transformatzeko, sukaldatzeko, desinfektatzeko, sasiak garbitzeko...


== Historia ==
== Historia ==
13. lerroa: 13. lerroa:


Europan 1800ean asmatu zen metalezko pistoi su-emailea. 1827an [[John Walker]] ingeles kimikariak pospoloa asmatu zuen, [[fosforo sulfato]]a erabilita. Sua pizteko teknikak arras erraztu diren arte (pizgailuak, pospoloak eta abar), sua, piztu baino gehiago, gorde egin izan da; hala, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] baserrietan adibidez, beheko sua itzal ez zedin, gauez brasak bildu eta ''lotan'' uzten zen, errautsez estalita, hurrengo egunean berriro bizitzeko.
Europan 1800ean asmatu zen metalezko pistoi su-emailea. 1827an [[John Walker]] ingeles kimikariak pospoloa asmatu zuen, [[fosforo sulfato]]a erabilita. Sua pizteko teknikak arras erraztu diren arte (pizgailuak, pospoloak eta abar), sua, piztu baino gehiago, gorde egin izan da; hala, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] baserrietan adibidez, beheko sua itzal ez zedin, gauez brasak bildu eta ''lotan'' uzten zen, errautsez estalita, hurrengo egunean berriro bizitzeko.

== Jokaera fisiko-kimikoa ==
Kimikaren ikuspuntutik, sua [[Oxidazio|oxidazio erreakzio]] bortitz eta azkarra da, [[energia]] askatzen duena ([[Erreakzio exotermikoa|exotermikoa]] da). Energia hori [[bero]] eta [[argi]] moduan askatzen du, gizakiok ikus eta senti dezakeguna. Erretze prozesuan hainbat gas eta partikula ere askatzen dira. Suak oxigenoa kontsumitzen duenez, eta askatzen diren partikula asko organismoarentzat kaltegarri direnez, ez da batere komenigarria suaten [[Ke|kea]] arnastea, edo sua ingurune itxietan piztea.

Suak inguruko airea berotzen du eta jakina, erretze prozesuak askaturiko gasak ere bero izaten dira. Aire beroak dentsitate txikiagoa duenez, gorantz jotzen du [[konbekzio]] korronteak direla eta (beti ere [[Grabitate|grabitatearen]] eraginpeko eremuan gertatzen baldin bada). Konbekzio korronte horiek ematen diote forma eta mugimendua suaren garrei.

== Arriskuak ==
Suaren izaera dela eta, arriskutsua gerta dakioke gizakiari edo inguruneari. Arriskurik argiena [[Erredura|erredurena]] da, noski. Kea ere kaltegarri da eta [[Intoxikazio|intoxikazioa]], [[Asfixia|itolarria]] eta heriotza ekar ditzake.

Gizabanakoei eginiko zuzeneko kalteez gain, kontrolik gabeko suak, [[Sute|suteak]] alegia, kalte ekologiko zein ekonomiko handiak eragin ditzake.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

00:16, 26 apirila 2019ko berrikusketa

"Sua" hitzak hona birzuzentzen du. Beste esanahietarako ikus: Sua (argipena).
Sua

Sua erregai baten oxidazio-prozesu azkarra da, non beroa, sugarrak eta gasak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. Prozesu exotermikoa da, hau da, beroa ematen du beti. Argia ere eman ohi du. Hain zuzen, bi funtzio horiekin erabili du sua historikoki gizakiak: argitzea eta berotzea. Hala ere, beste helburu batzuetarako ere erabili du denbora igaro ahala: materialak transformatzeko, sukaldatzeko, desinfektatzeko, sasiak garbitzeko...

Historia

Ezinbesteko tresna eta aurrerabidea izan da gizakiarentzat. 1981ean paleoantropologoek aurkitu zutenez, Keniako gizakiak bazekien sua erabiltzen orain dela 1.420.000 urte inguru. Erabilera ugari izan zituen suak antzinako garaietan (argia emateko, janariak prestatzeko, abereak uxatzeko edo ehizatzeko, sasiak erretzeko eta abarretarako). Neolitoko biztanleek, adibidez, lurrak sasiz garbitzeko erabili zuten sua, eta lursailak zabaltzeko; errautsa, berriz, ongarri gisa erabiltzen zuten.

Sua pizteko teknikari dagokionez, ez da gauza segurua noiz ikasi zuen gizonak sua pizten, era horretara izadian aurkitutako sua gorde beharrari ihes egiteko. Silex harria eta pirita harria elkarren kontra joz, edo zulo batean esku artean hartutako makila sartu eta igurtzita txinparta sortuz, pizten zen sua ia mundu osoan. Asiako hego-ekialdean, Indonesian eta Filipinetan, sua pizteko tresna berezi bat asmatu eta erabili zen; banbu-zuhaitzaren hodi txiki batean airea hertsatuz, beroa eta sua sortzen zuten. Horietako teknika batzuk haurren jokoetan gorde dira herrialde askotan.

Europan 1800ean asmatu zen metalezko pistoi su-emailea. 1827an John Walker ingeles kimikariak pospoloa asmatu zuen, fosforo sulfatoa erabilita. Sua pizteko teknikak arras erraztu diren arte (pizgailuak, pospoloak eta abar), sua, piztu baino gehiago, gorde egin izan da; hala, Euskal Herriko baserrietan adibidez, beheko sua itzal ez zedin, gauez brasak bildu eta lotan uzten zen, errautsez estalita, hurrengo egunean berriro bizitzeko.

Jokaera fisiko-kimikoa

Kimikaren ikuspuntutik, sua oxidazio erreakzio bortitz eta azkarra da, energia askatzen duena (exotermikoa da). Energia hori bero eta argi moduan askatzen du, gizakiok ikus eta senti dezakeguna. Erretze prozesuan hainbat gas eta partikula ere askatzen dira. Suak oxigenoa kontsumitzen duenez, eta askatzen diren partikula asko organismoarentzat kaltegarri direnez, ez da batere komenigarria suaten kea arnastea, edo sua ingurune itxietan piztea.

Suak inguruko airea berotzen du eta jakina, erretze prozesuak askaturiko gasak ere bero izaten dira. Aire beroak dentsitate txikiagoa duenez, gorantz jotzen du konbekzio korronteak direla eta (beti ere grabitatearen eraginpeko eremuan gertatzen baldin bada). Konbekzio korronte horiek ematen diote forma eta mugimendua suaren garrei.

Arriskuak

Suaren izaera dela eta, arriskutsua gerta dakioke gizakiari edo inguruneari. Arriskurik argiena erredurena da, noski. Kea ere kaltegarri da eta intoxikazioa, itolarria eta heriotza ekar ditzake.

Gizabanakoei eginiko zuzeneko kalteez gain, kontrolik gabeko suak, suteak alegia, kalte ekologiko zein ekonomiko handiak eragin ditzake.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Su Aldatu lotura Wikidatan
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.