Edukira joan

Su (zerga)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sua (gaztelaniaz: foguera; frantsesez: feu fiscal) Erdi Aroan eraikin baten jabeak bere jaunari ordaindu behar zion zerga izan zen[1]. Hasieran, zerga bat ezartzeko modua besterik ez zen baina gero administrazioak erabili zuen familia bat ordezkatzeko, eta beraz erroldak egiteko. Denboraren poderioz suen kopurua erregeek erabili zuten eskualde bati zergak ezartzeko[2][3].

Zerga-sistema hau Iberiar Penintsula eta mendebaldeko Europako hainbat lurraldetan izan zen indarrean, baita Euskal Herri osoan erabilia ere. Suen zenbaketa biztanle kopuruaren estimazioak egiteko baliatzen zen eta da.

Manex Goihenetxeren esanetan, su banak, batez beste, 5,5 laguneko familia ordezkatzen zuen[4]. Beste batezbesteko batzuk zuhurragoak izan dira. Euskal Herriaren mugetan, Erdi Aroko Ortheze herriaren azterketan, Yves Darrigrand autoreak biztanle kopurua kalkulatzeko 4ko koefizientea baliatu du su bakoitzeko.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Enciclopedia universal ilustrada europeo-americana 25. liburukia
  2. Beautier, Robert-Henri. (1959). «Feux, population et structure sociale au milieu du XVe siècle: l'exemple de Carpentras» Annales. Économies, sociétés, civilisations (14): 255–268..
  3. Rigaudière, Albert. Gouverner la ville au Moyen Âge. in: Historiques. Anthropos ISBN 2717824065..
  4. Goienetxe, Manex. (2001). Histoire générale du Pays basque. 3 Elkarlanean, 284 or. ISBN 2 9131 5634 7..
  5. Darrigrand, Yves. Orthez medieval. Des Moncade a Febus. Editions Gascogne, 142 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.