Kazetari: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
13. lerroa: 13. lerroa:
* '''[[Elkarrizketa]]tzaileak'''. Elkarrizketa generoan espezializatzen diren kazetariak.
* '''[[Elkarrizketa]]tzaileak'''. Elkarrizketa generoan espezializatzen diren kazetariak.
* '''[[Iritzi artikulu|Iritzi emaile]]'''ak. Informazioari iritzia gehitzen dioten kazetariak.
* '''[[Iritzi artikulu|Iritzi emaile]]'''ak. Informazioari iritzia gehitzen dioten kazetariak.

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Lanbideak]]
[[Kategoria:Lanbideak]]

14:03, 14 abendua 2019ko berrikusketa

Telebistako kazetari bat, mikrofonoarekin kamera aurrean

Kazetari bat profesionalki kazetaritza egiten duen pertsona bat da. Kazetariak prentsa idatzian, fotokazetaritza, irratian, telebistan edo komunikabide digitaletan egin dezakete lan. Euren lanaren ardatza publikoari interesgarri egin ahal zaizkion gaiak aurkitu eta ikertzea da, bertan egon daitezkeen iritzi ezberdinak hartu, sintetizatu, informazioaren hierarkia egin eta argitaratzea da. Horretarako kazetariak iturriak behar ditu. Kazetariek euren artikuluak edo piezak egiten dituzte, idatziz, ahoz edo grafikoki.

Kazetaritzaren deontologian, egia, zehaztasuna eta informazioaren bilaketa justua aipatzen dira. Kazetari onaren xedea bere garaiko eta bere inguruko gizartearentzat ahalik eta informazio garrantzitsu, (interes handiko), ahalik eta zehatzen eta ahalik eta denborarik laburrenean. Informazioa lortzea, baina, ofizioaren zati bat besterik ez da. Informazio hori ahalik eta modurik eraginkorrenean transmititzea, hedatzea, da xedea.

Web 2.0ren garapenarekin kazetariaren figuran aldaketa garrantzitsuak izan dira, edozein herritarrek bere edukiak partekatzeko aukerak handiagoak direlako eta argitaratzeko dauden bideak askotarikoak direlako.

Kazetari motak

  • Ikerketa kazetariak. Lortzeko zaila den informazioa lortzen ibiltzen direnak.
  • Aurkezleak. Beste batzuek batutako informazioa plazaratzen dutenak.
  • Gerra kazetariak gatazka armatuak dauden tokietara joaten diren kazetariak informazioa iturrietatik hurbil jasotzeko.
  • Kirol kazetariak. Kirolei buruz informatzen duten kazetariak.
  • Elkarrizketatzaileak. Elkarrizketa generoan espezializatzen diren kazetariak.
  • Iritzi emaileak. Informazioari iritzia gehitzen dioten kazetariak.

Kanpo estekak