Gerra Soziala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa: 8. lerroa:


== Guduak ==
== Guduak ==
Pizenarrek, lukaniarrek, marsiarrek, [[Samnita|samnitek]] eta apuliarrek parte hartzen dute, hauei, etruriar eta [[Umbriar|umbriarrak]] batzen direlarik, ''Italia'' izeneko errepublika batean independente bezala aldarrikatuz, [[Korfinium]] hiriburu bezala zutela, [[Erroma]]tik ekialdera, senatu batekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzean datoz, [[K.a. 90]]ean, senatuak, armadaren agintea [[Luzio Kornelio Sila|Silari]] ematen dion arte, baina Mario politikara itzultzen da eta agintea berreskuratzen du.
[[Pizenoar|Pizenoarrek]], [[Lukania|lukaniarrek]], marsiarrek, [[Samnita|samnitek]] eta apuliarrek parte hartzen dute, hauei, [[etruriar]] eta [[Umbriar|umbriarrak]] batzen direlarik, ''Italia'' izeneko errepublika batean independente bezala aldarrikatuz, [[Korfinium]]<nowiki/>en hiriburu ezarrizzutela, [[Erroma]]tik ekialdera, senatu batekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzean datoz, [[K.a. 90]]ean, senatuak, armadaren agintea [[Luzio Kornelio Sila|Silari]] eman zioten, baina Mario politikara itzuli eta agintea berreskuratu zuen.


Azkenik, gerra, Silak Aeserniako banda samnitak suntsitzen dituenean amaitzen da.
Silak Aeserniako banda samnitak suntsitzen dituenean amaitzen da gerra.


== Ondorioak ==
== Ondorioak ==

11:05, 6 ekaina 2020ko berrikusketa

Itailako mapa. K. a. II eta I. mendeak
Erromaren boterearen zabalkunde prozesua Italiar penintsulan

Gizarte Gerra (K.a. 91-K.a. 88) edo, zuzenago esanda Aliatuen Gerra (Bellum Sociale)[1], Erromako Errepublika eta Italiako bere aliatuen arteko gerra bat izan zen, erromatar hiritartasunaren emateagatik.

Gerraren aurrekariak

Gaio Mario Erromatik kanpo egon zen denboran (K.a. 99-K.a. 90), bakea egon zen, non, zirudienez, Senatuak kontrolatzen zuen boterea. Baina, K.a. 95ean Lex Licinia Mucia argitaratu zen, erromatar hiritartasuna iruzurrekin lortu zuten aliatuen aurka zuzendua eta horrek ezinegon indartsua eragiten du haien artean.

K.a. 92an tribuno aukeratzen duten Marko Livio Drusok liskarrak eragiten dituzten neurri demagogiko batzuk prestatzen ditu: lege frumentario berri bat eta zilarrezko sestertzioaren debaluazioa. Aliatuekin ezkutuko adostasun bat ere aurkezten du, hiritartasun eskubidea aginduz, lurren banaketa berri baten gastuen ardura hartzearen truke. Ofizialki senatuak gaitzetsia, bere etxean hiltzen dute, gerra pizten duena.

Guduak

Pizenoarrek, lukaniarrek, marsiarrek, samnitek eta apuliarrek parte hartzen dute, hauei, etruriar eta umbriarrak batzen direlarik, Italia izeneko errepublika batean independente bezala aldarrikatuz, Korfiniumen hiriburu ezarrizzutela, Erromatik ekialdera, senatu batekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzean datoz, K.a. 90ean, senatuak, armadaren agintea Silari eman zioten, baina Mario politikara itzuli eta agintea berreskuratu zuen.

Silak Aeserniako banda samnitak suntsitzen dituenean amaitzen da gerra.

Ondorioak

Aliatuek, garaituak izan arren, euren xedea lortzen dute, urte horien igaroan, italikoei erromatar hiritartasuna emango zieten hiru lege onartu baitziren.

1 Juliar legea K.a. 90ean. Erromak hiritartasuna ematen die leial mantendu ziren eta hala eskatu zuten hiri italikoei, eta jeneralak, hala merezi zuten erromatar jatorrikoak ez ziren soldaduei ematera ahalbidetu zituen.

2 Plautia-Papiria legea K.a. 89an. Erromak italiko orori ematen zion hiritartasuna, baita altxatutakoei ere, bi hilabeteko epean pretorioaren erregistroetan izena ematen bazuen

3 Ponpeiar legea K.a. 89an, eskubide latindarra, oraindik eskubide hau ez zuten Galia Zisalpinako hiriei emanez. Onura, batez ere, Po ibaiaren iparraldera zeuden hiriek jaso zuten.

Erreferentziak

  1. HEREDIA CHIMENO, Carlos. 2018. "Reflexiones sobre el acercamiento historiográfico al Bellum Sociale (91‐87 a.C.)". Revista Universitaria de Historia Militar. 7. lib., 14. zk. 228-240 or. ISSN: 2254-6111