Edukira joan

«Krates Tebaskoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Atenasera joan zen, non tradizioak Diogenes Sinopekoaren ikasle bihurtu zela dioen, Krates eta Diogenesen arteko harreman zehatza zalantzazkoa da, baina itxurazko erreferentzia bat dago, bere burua "Diogenesen hirikide bat" bezala aipatzen duena, "inbidiaren trama guztiak desafiatu zituena".
 
Diogenes Laerziok, greziar [[Filosofoen bizitzak|filosofo askoren bizitza]]<nowiki/>ri buruz idatzi zuena, Kratesi buruz ere idatzi zuen. Dioenez, Krates "ateen irekitzailea" bezala ezagutzen zen, erregularki pertsonen etxeetan sartzen zelako aholkuak emateko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Life of Crates of Thebes in Diogenes Laertius|url=https://www.ancient.eu/article/742/the-life-of-crates-of-thebes-in-diogenes-laertius/|aldizkaria=Ancient History Encyclopedia|sartze-data=2020-04-27}}</ref>.
 
Fisikoki erakargarria ez zen gizona zen, baina hain izpiritu ona zuen, eta hain zen alaia beti, ezen Atenaseko jendeak etxean hartu baitzuen. Izan ere, "Ateen irekitzailea" ez ezik, "Espiritu ona" ere esaten zitzaion, eta behar zuen edonori laguntzen zion, baita une horretan bere laguntza behar zutela konturatzen ez baziren ere.
 
== Filosofia ==
Kratesek gai filosofiko ezberdinei buruz idatzi zuen, Diogenes Laerziok Platonenarekin alderatzen duen estilo batean. Zoritxarrez, idazki horiek ez ziren bizirik atera. Beste alde batetik, Kratesi esleitutako 36 epistola ziniko daude, baina hauek I. mendeko ondorengo konposizioak dira, nahiz eta bere filosofiaren zenbait alderdi agertu ez ziren Kratesen lanak.
[[Fitxategi:Ms297-folio99recto - Diogène et Crates.jpg|thumb|272x272px|Krates eta Diogenes]]
Krates ere tragedia filosofiko batzuen eta olerki batzuen egilea izan zen, eta horietako batzuen aztarnak bai iritsi dira gaur egun arte. Bere idazki filosofikoetako batzuk umorez beteak zeuden.
 
Jendeari bere otorduetan dilistak baino ezer nahiago ez izateko eskatu zion, luxua eta bitxikeria baitziren hiri batean sedizioen eta matxinaden kausa nagusiak. Badira, halaber, Kratesek Kretaren deskribapen homerikoaren parodia eginez hasten den egoera ziniko ideala deskribatuz idatzi zuen poema batetik bizirik irauten duten zenbait pasarte. Krates hiria ''Pera'' deitzen da, grezieraz Kretesen diru-zorroari erreferentzia egiten diona.