Filosofoen bizitzak
Filosofoen bizitzak edo Filosofo argien bizitzak[1] (grezieraz, φιλóσοφoι Βίοι) greziar eta erromatar kulturetako antzinako filosofoei buruz, Tales Miletokoarekin (K. a. c.624-c.546) hasi eta II. mendeko Sexto Enpiriko arte, Diogenes Laerzio doxografo eta biografoak idatzitako bilduma bat da, grekeraz jatorrian, liburuki sorta moduan antolatua. Bertan, filosofoen jatorriari eta bizitzari buruzko datuak [2] eta anekdotak biltzen dira. Dagokien eskola filosofikoa [3], pentsaera eta bibliografia zabala [4] ere aipatzen ditu, filosofo bakoitzaren nortasuna eta pentsaera uztartuz horrela. Filosofoei buruzko bertsoak ere ematen ditu. Lanaren estilo errazak, umoretsua batzuetan [5] , publiko zabal bati begira idatzia izan zela pentsarazten du. Historian zehar eta egun ere antzinako filosofiaren oinarrizko erreferentzia izan da, askok bere estilo kaxkarra nabarmendu badute ere [6].
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diogenes Laerziok filosofia grekoen asmakuntza dela aipatuz abiarazten du bere lana. Bi jatorri aipatzen ditu: Anaximandro buru duen joniar eskola eta Pitagoras buru duen eskola italikoa. Bi filosofo mota ere bereizten ditu: dogmatikoak eta efektikoak edo eszeptikoak. Filosofiak hiru atal dituela dio: fisika, etika eta dialektika. Diogenesek bere jarrera filosofikoa argi azaltzen ez badu ere, Platonengandik, metafisikoengandik eta estoikoengandik urrun egon eta epikurearrekin eta eszeptikoekin bat datorrela dioten iritziak daude. Liburuki dibertigarriena zinikoei buruzkoa da, bertan anekdota eta pasarte anitz biltzen duelako. Interesgarriena Epikurori buruzkoa da, Herodotori, Pitoklesi eta Menezeori Gutunak eta Esakuntza Nagusiak idazkiak ematen dituelako.[7]
I-VII liburukiak: Joniar filosofia | VIII-X liburukiak: Filosofia italikoa | ||
I. liburukia: Greziako Zazpi Jakitunak, Talesekin hasita | VIII. liburukia: Pitagoras eta pitagoratarrak | ||
II. liburukia: Sokrates, bere aurrekoekin Anaximandro, Anaxagoras, Arkelao eta jarraitzaileekin batera | Enpedokles | ||
III. liburukia: Platon | IX. liburukia: Sailkatu gabeko filosofoak eta eszeptikoak | ||
IV. liburukia: Atenasko Akademia | V. liburukia: Peripatetikoak | VI. liburukia: Zinikoak | Xenofanes |
Espeusipo | Aristoteles | Antistenes | Heraklito (ez da italiar) |
Xenokrates | Teofrasto | Diogenes Sinopekoa | Parmenides |
Polemon | Estraton Lampsakoa | Krates Tebasekoa | Melisos Samoskoa |
Krantor | Likon Troadekoa | VII. liburukia: Estoikoak | Zenon Eleakoa |
Artzesilao | Demetrios Falerokoa | Zenon Zitiokoa | Leuzipo |
Lazides Zirenekoa | Heraklides Pontiko | Kleantes | Demokrito |
Karneades | Krisipo | X. liburukia: Epikuro |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Izenburu luzeagoak ere izan ditu lanak batez ere argitalpen zaharretan.
- ↑ Adibidez, "Euklides Megarakoa zen, Istmotik gertuko hirikoa hain zuzen, edo beste batzuen arabera, Gelakoa...".
- ↑ Adibidez, "Arkelao Anaxagorasen ikasle eta Sokratesen maisu izan zen, Joniatik Atenasera filosofía naturala ekarri zuen lehena ...".
- ↑ Bertan aipaturiko idazkietatik asko galdu egin dira.
- ↑ Adibidez, "Diogenesek (zinikoa, alegia) garbia ez zen bainu batean zegoela, hau esan zuen: «Hemen bainatzen direnak, non garbitzen dira?»".
- ↑ Alfonso Reyes Ochoa mexikar idazleak ezinbestekoa bezain baliorik gabea dela aipatu du. Ikus (Gaztelaniaz) Alfonso Reyes: Obras completas, XIII: La crítica en la edad ateniense, la antigua retórica[Betiko hautsitako esteka], 42. orrialdea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Carlos Moreno Guerrero: Por qué leer a Diógenes Laercio. Revista EL CATOBLEPAS, 76, 2008ko ekAina, 15. orrialdea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Filosofoen bizitzak gazteleraz: Vidas, opiniones y sentencias de los filósofos más ilustres, José Ortíz y Sanzen itzulpena, 1887. www.cervantesvirtual.com webgunean.
- (Ingelesez) Filosofoen bizitzak ingelesez: The lives and opinions of eminnts philosophers.
- (Ingelesez) Liburukien eskuizkribuak: Diogenes Laertius: the Manuscripts of "The Lives and Opinions of Eminent Philosophers".
- (Gaztelaniaz) Fernando Báez: Diógenes Laercio o la indiscreción satisfecha.Casi Nada webmagazine. 1998ko abendua.
- (Ingelesez) Smith: Enciclopedy of Greek and Roman Biography and Mythology, "Diogenes Laertius" sarrera, I. bolumena, 1022-1023. orrialdea.