Edukira joan

«Motia»: berrikuspenen arteko aldeak

8 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Historia ==
Hiriaren sorrera, agian, K.a. VIII. mendean gertatu zen, hau da, [[Kartago|Kartagoko]]ko fundazioaren mende baten ondoren. [[Fenizia|Fenizioen]] kolonia bat izan zen, gustuko zutenak antzeko tokietan merkataritzarako guneak eraikitzea. Denboraren poderioz, hiria garrantzitsua bilakatu zen. Hasieran, irla ez zen bizitzeko modukoa,baina feniziarrek haren garaiko hiri aberatsenetako bat bilakatu zuten. Urmael baten erdian egotea defentsa naturala zen, baina harresiez inguratuta zegoen. Putzuetan ura lurrundu eta gero, lortutako gatza haize-errotetan ehotzen eta findatzen zuten. Gaur egun, errotak eta gatz-putzuen (''Ettore Infersa'' izenekoak) jabeek konpondu dituzte bisitagarriak izateko.
Greziarrek, haien ohiturei eutsiz, hiriako izena kondairazko jatorri bati lotzen zuten: Motya emakume bat zen, [[Herakles]]ekin zerikusia zuena<ref> ESTEFANO BIZANTZIOKOA
</ref>. Aurkitu diren txanpoietan Motia izena, feniziar ''Mtw ''hitzetik dator, ''artilea iruteko gunea'' esan nahi duena.
 
== Arkeologia ==
Motiako aurigaren eskultura, 1979an aurkitu zena, ikusgai dago Giuseppe Whitaker museoan. Gurdi-lasterketa baten garaile horrek oso aberatsa izango zen lan hori agintzeko. Feniziar gotorlekuen barruan aurkitu zen, eraiki zirenak Dionisiok Motia inbaditu baino lehen, K.a. 397an. Horren kalitatea aztertuz, egilea greziar bat izango zen, [[Termopiletako gudua|pertsiarren porrotaren garaian]] bizi zena. Litekeena da, eskultura hau kartagotarrek, K.a. 409-405. urteen artean, greziar hiri batetik egindako arpilaketa izatea<ref>BELL, Malcolm (1995): ''The Motya Charioteer and Pindar's "Isthmian 2" , III Memoirs of the American Academy in Rome'', 40 liburukia, 1-42 or.</ref>.
 
2006ko martxoan egindako indusketek agerian utzi zuten etxe bat harresien ondoan. Lan horien arabera, Motia populatuta zegoen greziarren suntsitu ostean. Aurkitutakoaren artean agertu dira sukaldaritzarako kaikuak, feniziar estiloko edalontziak, aldareak eta iruteko tresnak.
[[L. Sprague de Camp]]<nowiki/>ek 1965ean idatzi zuen The Arrows of Hercules eleberri historikoa, non “K.a. 399ko” Motiako gudua gertakizun handiena den.
 
== Iruditegia ==
<gallery>
File:StatuenMozia.jpg|thumb|300px|<small><center>Motiako auriga (K.a. V. mendea)</small>