Termopiletako gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Termopiletako gudua
Thermopylae ancient coastline large.jpg
Battle of Thermopylae and movements to Salamis and Plataea map-es.svg
Goialdean: Termopiletako gudalekua gaur egun.
Behealdean: Termopiletako guduaren kokapen mapa.
Data K. a. 480. urteko abuztuaren 7a edo irailaren 8-10
Lekua Termopilak, Grezia
Emaitza Persiar garaipen erabakigarria
Gudulariak
Greziar Estatu Hiriak Persiar Inperioa
Buruzagiak
Leonidas I.a, Espartako erregea †
Demofilo Tespiaskoa
Xerxes I.a, Pertsiako enperadorea
Mardonio
Hidarnes
Indarrak
Denera: 300 espartar, 700 tespiatar eta greziar aliatuak.
5.200+ (Herodoto)
7.400 (Diodoro Siculo)
11.200 (Pausanias)
Denera: 150.000 eta 400.000 bitartean.
~2.080.000 (Herodoto)
~80.000 (Ctesias)
Gaur egungo kalkuluen arabera: ~200.000
Galerak
1000tik 4000ra (Herodoto) ~20.000 (Herodoto)

Termopiletako gudua (antzinako grezieraz: Θερμοπύλαι) Bigarren Mediar Gerran zehar Esparta buru zuten Greziar Estatu Hiriak eta Xerxes I.a enperadorearen Persiar Inperioaren arteko gudua izan zen[1].

Gudua Termopiletan (euskaraz Ate Beroak - θερμός,-ή,-όν 'bero' eta Πύλη,ης 'ate' hitzen lotunea; bertan zeuden erreka beroak zirela eta) k. a. 480ko abuztu edo irailean egin zuten eta hiru egun iraun zuen, Artemisioko gudua egiten ari ziren bitartean.

Persiarrek Lehenengo Mediar Gerran Maratongo guduan Atenasek menderatuak izan ondoren, erantzun berantiar hau prestatu zuten. Xerxes I.ak armada izugarria prestatu zuen Grezia osoa konkistatzeko eta armada honi aurre egiteko Temistokles jeneral atenastarrak akemenestar armada Termopiletan eta Artemisioko itsasarteetan blokeatzea proposatu zuen.

K. a. 480ko udan 7.000 laguneko armadak iparralderantz jo zuen Artemisioko pasabidea blokeatzeko asmotan. Persiar armada, egungo adituen arabera 300.000 lagunek osatua, abuztuaren bukaeran edo irailaren hasieran heldu zen Termopiletara. Greziarrek zazpi egunez, horietako hiru guduarenak, geldiarazi zituzten akemenestarrak, erretagoardia guztiz suntsitua izan arte. Bi egunez, Leonidas I.a Espartako erregeak zuzendutako armadatxo batek eutsi zion pasabidearen jabetzari, bertakoa zen Efialtes Tesaliako greziarrak saldu eta erretagoardiara ailegatzeko bide txiki bat erakutsi zuen arte. Lerroak laster galduko zituztela jakinda, Leonidasek armadaren gehiengo zatiari atzera egiteko agindua eman eta 300 espartar, 700 tespiatar, 400 tebastar eta, ziur asko, beste ehunka soldadurekin batera bertan eustea erabaki zuen, guztiok guduan hil arte.

Artemision zegoen armada aliatuak Termopiletan gertatutakoaren berri izatean, bere estrategiak bai Termopilei bai Artemisiori eustea behar zuenez, Salaminarantz atzera egitea erabaki zuen. Persiarrek Beozia zeharkatu eta hustu berria zen Atenas okupatu zuten. Hala ere, persiar itsas-armada menderatzeko asmotan, greziarrek Salaminako guduan etsaia eraso eta menderatu zuen urtearen bukaeran. Europan harrapaturik izatearen beldur, Xerxek armadaren zati nagusiari Asiara atzera egiteko agindua eman zion, Mardonio jeneralak Grezia konkistatzeko aginduarekin utzirik. Hurrengo urtean, aliatuek Plateako guduan erabateko garaipena lortu zuten[2].

Bai antzinako bai egungo historialariek greziarrek beren aberria defenditzean azaldutako jarrera abertzaletasun ikurtzat hartu dute. Era berean, greziarrek zoritxar gaindiezin baten aurka bere entrenamendua, ekipamendua eta lurzoruaren ezaguera erabiltzea ausardiaren adibidetzat hartu da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Bradford, Ernle (2004), Thermopylae: The Battle for the West, Da Capo Press, ISBN 0306813602 .
  2.   Matthews, Rupert (2006), The Battle of Thermopylae: A Campaign in Context, Stroud: Tempus Publishing, ISBN 1862273251 .
  3.   Strachey, Edward (1871eko otsaila), «The Soldiers's Duty», The Contemporary Review (Strahan & Co): 480–485 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Termopiletako gudua Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 38°48′0″N 22°32′0″E / 38.80000°N 22.53333°E / 38.80000; 22.53333


Historia
Grezia
Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.