Serbiako Banku Nazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{erakunde infotaula}} '''Serbiako Banku Nazionala''' ({{lang-sr|Народна банка Србије}}, ''Narodna banka Srbije'') Serbiako Errepublikako banku zentrala...»
 
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:


[[2003]]ko otsailean [[Jugoslaviako Errepublika Federala]] desegin eta [[Serbia eta Montenegro]] herrialdea sortu zen. Horregatik, [[2003]]ko [[uztailaren 19]]az geroztik '''''Serbiako Banku Nazionala''''' izena du. [[2006]]an [[Serbia eta Montenegro]] bereizi baziren ere, erakundeak [[Serbiako Errepublika]]n jarraitu du.
[[2003]]ko otsailean [[Jugoslaviako Errepublika Federala]] desegin eta [[Serbia eta Montenegro]] herrialdea sortu zen. Horregatik, [[2003]]ko [[uztailaren 19]]az geroztik '''''Serbiako Banku Nazionala''''' izena du. [[2006]]an [[Serbia eta Montenegro]] bereizi baziren ere, erakundeak [[Serbiako Errepublika]]n jarraitu du.

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

00:04, 8 urtarrila 2021ko berrikusketa

Serbiako Banku Nazionala
Datuak
MotaBanku zentrala
HerrialdeaSerbia
Agintea
LehendakariaJorgovanka Tabaković
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1884ko uztailaren 2a
Ordezkatzen duNational Bank of Yugoslavia (en) Itzuli
webgune ofiziala

Serbiako Banku Nazionala (serbieraz: Народна банка Србије, Narodna banka Srbije) Serbiako Errepublikako banku zentrala da. 1884ko uztailaren 2an sortu zen. Egoitza nagusia Belgrad hiriburuan du.

Serbiako Banku Nazionalak honako erantzukizunak ditu: herrialdeko moneta-politika adostea, diru-paperen eta txanponen jaulkitzea, prezio-egonkortasuna babestea eta herrialdeko finantza-sistemaren egonkortasuna bermatzea.

Historia

1884ko uztailaren 2an sortu zen Serbiako Erresuman, Serbiako Erresumako Banku Nazional Pribilegiatua (serbieraz: Привилегована народна банка Краљевине Србије, Privilegovana narodna banka Kraljevine Srbije) izena zuela. Bankua Belgikako Banku Zentralaren irudi eta antzera eratu zen.

1918. urtearen amaieran Serbiako Erresumak eta Esloveniarren, Kroaziarren eta Serbiarren Estatuak bat egin zuten, Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma izeneko herrialdea eratuz. Ondorioz, 1920ko urtarrilaren 20an bankuak Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresumako Banku Nazionala (serbieraz: Народна банка Краљевине Срба, Хрвата и Словенаца, Narodna banka Srba, Hrvata i Slovenaca) izena hartu zuen. 1929an herrialdeari izena aldatu eta Jugoslaviako Erresuma jarri ziotenez, 1929ko urriaren 3an Jugoslaviako Erresumako Banku Nazionala (serbieraz: Народна банка Краљевине Југославије, Narodna banka Kraljevine Jugoslavije) izatera pasa zen.

1945ean, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Jugoslaviako Erresuma zena Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista bihurtu zen. 1946ko irailean bankuak Jugoslaviako Banku Nazionala (serbieraz: Народна банка Југославије, Narodna banka Jugoslavije) izena hartu zuen. 1992an Errepublika Federal Sozialista hainbat estatu txikiagotan desegin zen, horien artean, Jugoslaviako Errepublika Federala. Bankuak Jugoslaviako Errepublika Federalean jarraitu zuen bere izena mantenduz.

2003ko otsailean Jugoslaviako Errepublika Federala desegin eta Serbia eta Montenegro herrialdea sortu zen. Horregatik, 2003ko uztailaren 19az geroztik Serbiako Banku Nazionala izena du. 2006an Serbia eta Montenegro bereizi baziren ere, erakundeak Serbiako Errepublikan jarraitu du.

Kanpo estekak