Lekuona (enpresa): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Lehengoratua 2017 wikitestu editorearekin
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Manual revert 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa: 1. lerroa:
{{erakunde infotaula
{{erakunde infotaula
| irudia = [[Fitxategi:Lekuona_okindegia_(ikurra_aurrealdean).jpg|200px]]
| irudia = File:Lekuona_okindegia_(ikurra_aurrealdean).jpg
| irudiaren testua = Lekuona okindegia, aurrekaldea 2007an
| irudiaren testua = Lekuona okindegia, aurrekaldea 2007an
| konpainia_mota = Famili enpresa
| konpainia_mota = Famili enpresa

18:56, 26 ekaina 2021ko berrikusketa

Lekuona (enpresa)
File:Lekuona_okindegia_(ikurra_aurrealdean).jpg
Datuak
Motaenpresa
Agintea
Egoitza nagusi (1963–2007)
  • Urantzu Kalea, 7, 20100 Errenteria, Gipuzkoa
  • Lekuona
Historia
Sorrera1858
SorlekuaErrenteria

Lekuona ogigintzaren arloko Errenteriako enpresa historiko bat da, 1858an sortua Errenterian, bere egoitza nagusia Oiartzun ibaiaren ertzean zuena, herrigunearen parean.

Historia

Hasieran, familia negozio bat izan zen, Balbina Etxeberria errenteriarrak eta Leonardo Lekuona Andoainen jaiotako arotzak eratua eta bost belaunaldiz sendian jarraipena izan zuena. Lehenengo egoitza Erdiko Kalea, 6 zenbakian zegoen kokatuta; hala ere, gero, negozioa industrializatu ahala, kokaleku ezberdin gehiago izan zituen, hala nola, Kapitan-enea kaleko 24 zenbakian eta gero Oiartzunen, salmenta Erdiko kalean zegoen eraikinean mantentzen zen bitartean. Leoncio Lekuona negozioaren buru gisa jarri zen 1902 urtean, baina gazte hil zen eta zazpi seme-alaba utzi zituen, oraindik txikiegi zirenak. Hori dela ta, hamalau urtez bere arreba Antonia eta koinatua, Garmendia, hitzartu zuten jarraipena Kapitan-enea kaleko egoitzan. Koskortzean, Leoncioren semeak, Genaro Lekuonak, berreskuratu zuen lantegia. Tokiko kontsumorako lan egiten zuen familia-enpresa bat zen, eta antzeko ezaugarriak zituzten beste lau enpresekin lehiatzen zen Errenterian: Albisu, Villarreal, Aduriz (lehenago Etxeberria) eta Garmendia. Banaketa zaldi batek eramandako gurdi batean egiten zen eta 1933 urtetik aurrera furgoneta batekin. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Genaro Lekuona bere furgonetarekin intendentzia lanetan parte hartu zuen, ogia hornitzen Durangon, bere bi arrebek, Balbina eta Pilar, Errenteriako okindegian jarraitzen zuten bitartean, hornidura arazo askori aurre egiten. Ondoren, Genaro atxilotu egin zuten, eta lan behartuak egin behar izan zituen 18. langile-batailoian, Guadalajaran, eta amaitutakoan soldadutza egin. Gerraostearen ondoren lehengaien hornikuntza-arazoak gainditu ondoren, izan zen leherketa demografikoaren ondorioz ogi eskari handiagoa zegoen eta aurrerapen teknologikoetara egokitu beharra zegoen. Hori dela eta, enpresa eraikin berri egoki batean birkokatu behar izan zen. Horrela, 1963 urtean eraikin nagusia ibaiaz bestaldean altxa zen, fabrika bat eraikiz, Galletas Olibet lantegia zegoen orubearen zati batean[1]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mitxelena, Antton. (2008). «Lekuona desde 1858» Oarso 2008 (Errenteriako Udala): 22-28..

Kanpo estekak