Amilasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amilasa molekula baten irudia.

Amilasa almidoia eta gisako konposatuak hidrolizatzeko gauza den entzima da. Bi eratako amilasak bereizten dira, almidoiari eragiteko moduaren arabera: alfa-amilasa eta beta-amilasa. Lehenak destrina sortzen du almidoitik, eta horretatik abiatuta sortzen da maltosa. Pankreako urinean eta listuan dago. Bigarrenak, berriz, maltosa sortzen du. Azken hau garagarraren maltan dagoen azukrea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]