Destrina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Destrina
Konposizioakarbono, oxigeno eta hidrogeno
Motaalpha-D-glucan (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9004-53-9
Gmelin23652
ZVG25540
EC zenbakia232-675-4
ECHA100.029.693
CosIng75529
MeSHD003912
Human Metabolome DatabaseHMDB0006857
KEGGC00721

Destrina almidoiaren edota glukogenoaren hidrolisian agertzen den oligosakaridoa da. Polisakaridoaren formularen berdina dute baina kate laburragoak dira.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Destrinaren formula enpirikoa da. Glukosak (maltosak edo isomaltosak) elkarren artean lotzen dira α(1→4) lotura O-glikosidikoaren bidez[1]. Hainbat bakteriok destrinak ziklatu egiten dituzte sei-zortzi glukosatako eraztunak osatuz. Ziklodestrina izenarekin ezagutzen dira.

Destrinak uretan disolbagarriak dira, baina solido egoeran egon ohi dira, eta kolore zuri horixka izaten dute. Analitikoki, iodoaren bitartez detekta daiteke, honek kolore gorrixka bat hartzen duelako.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industrian erabiltzen den destrina patataren almidoitik ateratzen da. Oso erabilia da, toxititaterik ez daitute eta prezioa ere baxua baita. Erabilera ugari ditu:

  • Uretan disolbagarriak diren itsasgarriak[2]: almidoia azido klorhidrikoarekin (HCl) nahastuz hau hidrolisatu eta sustantzia kolorgabe eta zaporegabe bat sortzen da, oso itsagarria dena. Gutun-azalen eta zigiluen lekeda egiten da horrela.
  • Elikagaien industrian loditzaile gisa erabiltzen da zopa, saltsa, gozoki eta haurrentzako janaritan. Kaloria baxuko elikagaiak ekoizteko gantzen ordezko gisa ere erabiltzen da.
  • Sendagauien aglutinatzailea da.
  • Industria piroteknikoan koloredu suak eta zenbait leherkari sortzeko erabiltzen da.
  • Ehungintzan kotoizko ehunak sortzen dira.

Deribatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklodestrina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ziklodestrina»

Ziklodestrinak kimika analitikoan erabiltzen dira. Substantzia hidrofoboak eta hidrofiloak banantzen dituzte eta farmazian hainbat botikaren formulazioa lortzeko eraginkorrak dira.

Maltodestrina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Maltodestrina»

Maltodestrina izeneko oligosakarido hau landare mota askoren almidoitik abiatuta ekoiztu daiteke. Europan gehien bat garagarretik eta garitik ateratzen da, Estatu Batuetan artoa erabiltzen da batez ere. Azken hau zeliakoentzako egokia da, garitik edo garagarretik ateratako maltodestrinak gluten arrastoak izan baititzake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alistair M. Stephen, Glyn O. Phillips, Peter A. Williams. (2006). Food polysaccharides and their applications 2nd edition. CRC Press, Taylor & Francis Group, 92-99 or. ISBN 0-8247-5922-2..
  2. Radley, Jack Augustus. (1976). Industrial uses of starch and its derivatives. Applied Science Publishers Ltd ISBN 0-85334-691-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]