Hego-mendebaldea (Kamerun)

Koordenatuak: 4°09′00″N 9°14′17″E / 4.15°N 9.2381°E / 4.15; 9.2381
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hego-mendebaldea
 Kamerun
Administrazioa
Estatu burujabe Kamerun
ISO 3166-2CM-SW
HiriburuaBuea
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak4°09′00″N 9°14′17″E / 4.15°N 9.2381°E / 4.15; 9.2381
Azalera25.410 km²
MugakideakIpar-mendebaldea (Kamerun), Mendebaldea (Kamerun) eta Kostaldea (Kamerun)
Demografia
Biztanleria1.419.269 (2007)
Dentsitatea55,85 bizt/km²

Hego-mendebaldea (frantsesez: Région du Sud-Ouest; ingelesez: Southwest Region) Kamerungo Errepublikako 10 eskualdeetako bat da. 25.410 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.553.300 biztanle zituen 2015ean.[1] Buea da hiriburua.

Hego-mendebaldea eta Ipar-mendebaldea dira herrialdeko bi eskualde ingeles hiztunak, eta mugimendu independentista indartsua daukate. 2017an independentzia aldarrikatu zuten: Ambazonia estatua. Egoera are gehiago gaiztotu zen orduz geroztik. Hainbat gobernuz kanpoko erakunderen arabera, milaka zibil hil dira talde armatuen eta armadaren arteko borroken ondorioz.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cameroon. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-3-1).
  2. Kamerun ipar-mendebaldeko eskola batean 81 ikasle bahitu dituzte. Berria, 2018ko azaroak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-1).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia
Kamerun
Artikulu hau Kamerungo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.