Erdialdea (Kamerun)
Itxura
| Erdialdea | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| ISO 3166-2 | CM-CE |
| Hiriburua | Jaunde |
| Zatiketa | ikusi
|
| Geografia | |
| Koordenatuak | 3°51′41″N 11°31′13″E / 3.8614°N 11.5203°E |
| Azalera | 68.953 km² |
| Mugakideak | Adamawa (Kamerungo probintzia), Ekialdea (Kamerun), Hegoaldea (Kamerun), Kostaldea (Kamerun) eta Mendebaldea (Kamerun) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 2.797.212 (2007) |
| Dentsitatea | 40,57 bizt/km² |
Erdialdea (frantsesez: Région du Centre) Kamerungo 10 eskualdeetako bat da. 68.953 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 4.159.500 biztanle zituen 2015ean.[1] Jaunde da hiriburua. Bertako etnia nagusiak Bassa, Ewondo eta Vute dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Adamawa eskualdea du, ekialdean Ekialdeko eskualdea, hegoaldean Hegoaldeko eskualdea, eta mendebaldean Kostaldea eta Mendebaldea eskualdeak.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaunde eta eskualdeko beste herri batzuk industria-gune garrantzitsuak dira, batez ere zurgintzari dagokionez. Nekazaritza da jarduera ekonomiko garrantzitsua, kakaoa batez ere. Hiriburutik eta plantazio eremuetatik kanpo, biztanle gehienak nekazari txikiak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Kamerungo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |