Mineraloide
Mineraloide bat, mineral baten antza duen baina azken honen baldintzak betetzen ez dituen elementua da.
Mineral bat honela definitzen da:
- Konposatu natural homogenoa da,
- Jatorri ez-organikoa du,
- Kristal-egitura du,
- Osaera kimiko (formula) ezaguna du,
- Ezaugarri fisiko-kimiko definituak ditu.
Mineraloide bat, beraz, baldintza hauetako bat gutxienez betetzen ez duen elementu bat da.
Ohiko mineraloideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Anbarra, egitura ez-kristalinoa, organikoa
- Arbeltxa, izaera ez-kristalinoa, organikoa (ikatz oso trinkoa)
- Ebonita, egitura ez-kristalinoa
- Limonita, oxido nahastura
- Lapis lazuli, mineral nahastura
- Obsidiana, beira bolkanikoa, egitura ez-kristalinoa, beira eta kuartzo nahastura
- Opaloa, ez-kristalinoa, mineral nahastura
- Perla, organikoki ekoiztutako karbonatoa
- Petrolioa, likidoa, organikoa
- Pirobitumena, fosildutako petrolio amorfoa, ez-kristalinoa, organikoa
- Tektita, silikato meteoritikoa
- Zilarbizia, likidoa