Mineraloide

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mineraloide bat, mineral baten antza duen baina azken honen baldintzak betetzen ez dituen elementua da.

Mineral bat honela definitzen da:

  • Konposatu natural homogenoa da,
  • Jatorri ez-organikoa du,
  • Kristal-egitura du,
  • Osaera kimiko (formula) ezaguna du,
  • Ezaugarri fisiko-kimiko definituak ditu.

Mineraloide bat, beraz, baldintza hauetako bat gutxienez betetzen ez duen elementu bat da.

Ohiko mineraloideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anbarra, egitura ez-kristalinoa, organikoa
  • Arbeltxa, izaera ez-kristalinoa, organikoa (ikatz oso trinkoa)
  • Ebonita, egitura ez-kristalinoa
  • Limonita, oxido nahastura
  • Lapis lazuli, mineral nahastura
  • Obsidiana, beira bolkanikoa, egitura ez-kristalinoa, beira eta kuartzo nahastura
  • Opaloa, ez-kristalinoa, mineral nahastura
  • Perla, organikoki ekoiztutako karbonatoa
  • Petrolioa, likidoa, organikoa
  • Pirobitumena, fosildutako petrolio amorfoa, ez-kristalinoa, organikoa
  • Tektita, silikato meteoritikoa
  • Zilarbizia, likidoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]