Patata-zomorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patata-zomorro
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaChrysomelidae
LeinuaChrysomelini
GeneroaLeptinotarsa
Espeziea Leptinotarsa decemlineata
Say, 1824
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaSolanaceaea eta Tomatea

Patata-zomorroa edo patata-kokoa (Leptinotarsa decemlineata) Chrysomelidae familiako koleopteroa da. Coloradon (Ipar Amerikan) jatorria duen intsektu hau mundu osora hedatu da eta patataren izurri nagusienetariko bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10-12 mm luzea da, burua beltz gorrixka, bularraldea laranja kolorekoa eta orban beltzekoa eta elitroak (hegal gogorrak) kolorez horiak dira eta marra beltzak ditu, elitro bakoitzeko bost marra beltz.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklo holometaboloa du, hau da, metamorfosian zehar lau fase bereziten dira. Emeak 800 arrautza inguru jartzen ditu. Arrautzak horixka-laranjak dira, 1'5mm-ko diametroa dutenak. 30 arrautzatako multzoak jartzen ditu hostoen azpialdean. 4-15 egunetara beldar gorrixka jaiotzen da puntu marroizko bi lerrok zeharkatzen dute aurretik atzera. 8 mm-ko luzera hartzera iristen da eta denborak aurrera egin ahala kolorea argitu egiten zaio.

Lur barnen sartzen da pupa sortzeko eta ondoren intsektu heldua sortzen da. Baldintza egokiak dituen urteetan hiru belaunaldi edo gehiago izan ditzake.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patataren hostoa, lorea nahiz zurtoina janez elikatzen dira intsektua eta bere harrak, eta kalte handiak egiten dituzte patata sailetan.

Historia eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1824an aurkitu zuen Thomas Sayk Mendi Harritsuetan. Patatarekin zuen harremana 1859an ikusi zen Omahako patata sailetan egindako kalteetan. 1871ean Charles Valentine Riley entomologo estatubatuarrak europarrak ohartarazi zituen patata-zomorroak eragin ditzakeen kalteen inguruan. 1875ean Europa mendebaldeko hainbat herrialdek neurriakj hartu bazituzten ere 1877an Liverpoolen aurkitu zuten. Bigarren Mundu Gerran sovietarrek Alemania hartu zutenean patata sailen erdiak patata-zomorro izurria zutela ikusi zuten. Ekialdeko Alemaniako gobernuak estatubatuarrak salatu zituen hegazkinetatik jaurti zituztelakoan. Gaur egun Siberian zehar Ozeano Bareraino iritsi da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]