Scott Walker (musikaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Scott Walker (musikaria)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNoel Scott Engel
JaiotzaHamilton (Ohio)1943ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua  (1970 -
HeriotzaLondres2019ko martxoaren 22a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, disko-ekoizlea, abeslaria, musikagilea, gitarra-jotzailea eta musikaria
Genero artistikoapop musika
rock
experimental music (en) Itzuli
countrya
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
Diskoetxea4AD (en) Itzuli
Challenge
Drag City (en) Itzuli
Philips

4ad.com…
IMDB: nm0908199 Rottentomatoes: celebrity/scott_walker_5 Allmovie: p440122
Spotify: 04tBaW21jyUfeP5iqiKBVq iTunes: 13432236 Last fm: Scott+Walker Musicbrainz: 99524243-dc2e-4bf3-82c0-72395391d21f Songkick: 380664 Discogs: 31750 Allmusic: mn0000253142 Deezer: 7526 Edit the value on Wikidata

Noel Scott Engel (Hamilton, Ohio, 1943ko urtarrilaren 9a - Londres, 2019ko martxoaren 22a), Scott Walker izen artistikoz ezaguna, britainiar kantautorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin John Maus ezagutu zuen, eta, hainbat proiektutan elkarrekin aritu ostean, 1965ean Gary Leeds ezagutu, eta The Walker Brothers sortu zuten. Ez ziren senideak, baina John, Gary eta Scott Walker izango ziren aurrerantzean. Urte haietan Londres pop musikaren epizentroa zenez, hara jo zuten, eta berehala bilakatuko ziren garai hartako talde inportanteenetako bat. Bacharach-David konpositore bikotearen Make It Easy On Yourself grabatu zuten, eta, jarraian, My Ship is Comin' In, taldearen musika melodramatiko eta atormentatua definitu zuen balada. 1967ra bitartean, hiru LP grabatu zituzten, eta hirurek arrakasta izugarria lortu zuten.[1]

Une batean, baina, dena lehertu zen. Ezinikusiak azaleratu ziren, eta, fanen jazarpenari aurre egiteko garai hartan, The Beatles bezain mediatikoa zen taldea—, Scott Walkerrek monasterio batean hartu zuen aterpe. Handik atera zenerako —eta bere buruaz beste egiteko hainbat saiakeraren ondoren—, bere ibilbidea beste norabide batean zegoen. Konbentzioei aurre eginez, eta Jacques Brel gida espiritual gisa hartuta, 1967 eta 1969. urteen artean lau disko argitaratu zituen (Scott, Scott 2, Scott 3 eta Scott 4), crooner kontzeptua birdefinitu zutenak, eta gerora hainbat kantarirentzat (David Bowie, Neil Hannon, Nick Cave) erreferentzia bilakatu zirenak. Hor azaltzen dira Brelen egokitzapenak (Amsterdam, Jackie, If You Go AwayNe me quitte pas-en moldaketa—), baina baita Tim Hardinen eta Burt Bacharachen kantuak ere. Scott 4-ko pieza guztiak Walkerrenak berarenak dira: Boy Child, Rhymes of Goodbye, Duchess... Lau disko horiek definitzen dute Walkerren lana beste ezerk baino hobeto. Dramatikoak, konponketa dotorekoak, intimistak, eta, guztiaren gainetik, ahots sakon eta sarkor bat aurkezten dutenak.[1]

Scott 4-ren ondoren, nolabaiteko desertua iritsi zitzaion Walkerri. Segitu zuen grabatzen (Til The Band Comes In, 1970; Any Day Now, 1973; Stretch, 1973), baina lehen tetralogian lortutako emaitzak ukitu gabe. Beste konpositore batzuen materiala landu arren, lan horiek ez zuten horrenbesteko minik egiten, eta apenas izan zuten oihartzunik.[1]

Anaiekin berriro elkartu ondoren —1978ra arte ibili ziren elkarrekin—, 1984an Climate of Hunter diskoa kaleratu zuen, iraganean bezain ausart, eta garai berrietara egokituta. Tilt-ekin (1995) eman zuen kantariak bere ibilbidearen azken hogei urteetako lanaren neurria. Lan iluna, katartikoa, amesgaiztoaren traza hartzen duena. Esperimentala bezain lirikoa. The Drift (2006), Bish Bosch (2012) eta Sunn O))) drone-metal taldearekin landutako Soused (2014) diskoetan, sakondu egin zuen ilunpeetan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Lizarralde, Mikel. (2019-03-26). «Ahots bat ekaitzaren erdigunean» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.