Lur Errekondo
Lur Errekondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Usurbil, 1995eko otsailaren 16a (29 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Xabier Mikel Errekondo |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskubaloi jokalaria eta harri-jasotzailea |
Lur Errekondo Sola (Usurbil, Gipuzkoa, 1995eko otsailaren 16a) harri-jasotzailea, telebistako aurkezlea eta eskubaloi jokalari ohia da. Eskubaloian Bera Bera taldean jokatu zuen bost urtez. Euskal Telebistan, Naufragoak eta El conquistador del Caribe saioak aurkeztu ditu.
Bizitza
Xabier Mikel Errekondo eskubaloi jokalari ohi eta politikariaren alaba da. 2016/2017 denboraldian hasita ohorezko mailako Bera Bera taldean jokatu zuen, eta Donostiako talde horrekin Euskadiko Kopa eta Espainiako Superkopa irabazi zituen. Bide horretan, ordea, lesioak izan zituen, eta horien ondorioz 2021ean eskubaloia uztea erabaki zuen.[1]
Harria jasotzen probatzeko aukera izan zuen Izetaren eskolan eta ordutik hainbat txapelketatan hartu du parte. Debuta 2022ko urtarrilaren 23an egin zuen Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan eta Azpeitiko finalerako sailkatu zen. Ondoren Zarauzko Bi Harri txapelketan ere aritu zen, eta hirugarren egin zuen.[2] 2022an Gipuzkoako harri jasotzaile txapelketa irabazi zuen.[3]
EITBn Naufragoak telesaioa aurkeztu zuen, Iñigo Vicensekin batera, 2022ko irailetik abendura[4][5] eta 2023an ETB 2n El conquistador del Caribe saioaren VI. edizioa aurkeztu zuen Julian Iantzirekin batera.[6]
Kirol-ibilbidea
Eskubaloian
Taldeak
Urteak | Taldea | Liga |
---|---|---|
2016-2021 | Bera Bera | Emakumezkoen Espainiako eskubaloi ligaren ohorezko maila |
Palmaresa
- Espainiako Superkopa: 2016-17.
- Euskadiko Kopa: 2017.
Harri-jasotzean
- Gipuzkoako txapelketa (1): 2022
Erreferentziak
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-05-13). «Lur Errekondo, eskubaloitik harria jasotzera jauzi egin duen kirolaria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ «Zelai III.a eta Urra nagusi aurten ere Bi Harri Txapelketan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ «Lur Errekondok irabazi du emakumeen Gipuzkoako lehendabiziko Harri jasotze Txapelketa - Aia orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
- ↑ «Irailaren 27an estreinatuko da 'Naufragoak'» El Diario Vasco 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
- ↑ «Lur eta Iñigo: Hasiera-hasieratik oso eroso eta gustura egon gara elkarrekin; kimika egon da» EITB 2022-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
- ↑ «Badator abenturarik muturrekoena: "El Conquistador del Caribe"!» EITB 2023-01-05 (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Harria du helduleku 2022.01.28