Bernagoitia
Bernagoitia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Zornotza |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°10′54″N 2°41′32″W / 43.18167°N 2.69222°W |
Garaiera | 350 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 87 (2022) |
Bernagoitia Zornotzako (Bizkaia) hego-ekialdean dagoen auzoa da, herrigunetik 7.5 km-ra eta Durangorako bidean kokaturik eta Eubatik auzo honetara iristen delarik.
Aramozko mendilerroaren magalean kokatuta dago, ohiko abiapuntua izanda Gaintzorrotz (780m), Belatxikieta (661m) eta Bernagoitiaburu (774m) tontorretara igotzeko.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 113 biztanle ditu.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euba iparraldean, Arriandi ekialdean, Orozketa (Iurreta) hego-ekialdean eta Aramozko mendigunea hego-mendebaldean mugakide ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XV. mendean Done Mikelen eliza eraiki zuten auzo honetan, Juan de Zaragoza lehen apaiza izanik 1492. urtetik 1504. urtera arte. 1559an berreraikia izan zen. Ziortzako Diego de Irusta Abatak, 1544an, Pedro Ruiz de Avendaño jauntxoari eman zion patronazgoa eta honek, bere seme, Prudencio de Avendaño y Gamboari 1567ko martxoaren 15ean egindako eskritura baten bidez.
Elizak sorte txarra izan zuen suarekin eta 1928. urtean berreraiki beharra izan zen. Eraikin berrian, orduan zeuden estilo arkitektonikoei jarraitu beharrean, eliza zaharraren irudia mantentzeko ahaleginak egin zituzten.
Hildakoen lurperatzea eliza barruan egiteari utzi zioten 1899an hilerri berria egin zenean.
Bizkaiko Foru Aldundiak, XX. mendeko lehen urteetan, auzo-eskola bat eraiki zuen eta sakristauaren etxean eskolako ikasketak emateari utzi zioten. Gaur egun, eraikin hau txoko bezala erabiltzen da auzokideen artean. Auzo honek frontoia eta bolatoki bat ere baditu.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
125 | 125 | 124 | 121 | 115 | 111 | 108 | 113 |
Baserriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arantzadi
- Artetxebarri
- Aurreko
- Betsuen
- Etxebarri
- Barrenengoa
- Elizondo
- Goienengoa
- Goikoetxe
- Hormaondo
- Marielarra
- Matzorri
- Mekola
- Osteko
- Zabala
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zornotzako auzoak | ||
---|---|---|
Aldana · Arazotza · Astepe · Autzagana · Berna · Bernagoitia · Boroa · Dudea · Elgezabal · Etxano · Euba · Larrea (Larra) · Leginetxe · Montorra · Oromiño |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |