Bernard Gazteluzar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bernard Gazteluzar
Bizitza
Jaiotza Ziburu1619ko martxoaren 12a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Paue1701eko apirilaren 15a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak poeta, monjea eta idazlea
Mugimendua Sarako Eskola
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia
Literaturaren Zubitegiko fitxa 541

Bernard Gazteluzar (Ziburu, Lapurdi, 1619ko martxoaren 12a - Paue, Frantzia, 1701eko apirilaren 15a) euskal idazlea eta jesuita izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesusen Lagundian sartu zen 1640an eta Pauen zuten etxean bizi izan zen hil zen arte. Harena da Eguia catholicac, salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac (1686) zortzi partetan banaturiko olerki bilduma erlijiozkoa, mende honetako testu gailenetarikoa:

« Se trata de un poeta fino y delicado y también de un experto innovador en materia de metro, que marcha, quizá sin saberlo, por el mismo camino que Oihenart. Sus versos, a pesar de su finalidad didáctica y popular, son cultos por su variada versificación y por su ropaje mitológico, aunque el jesuíta no introduzca éste más que para desecharlo »

Luis Mitxelena 1960, 82. or.


Patri Urkizurentzat mende horretako poetarik finenetakoa da:

« Beste ziburutarrak bezala marinelen kanten oroitzapenean idazten zizkigun bere bertsoak, eta hauek ez dira inolaz ere guttiestekoak, ez balin bada ere orrialde guztietan berdin gora hegaldatzen, eta ez badu beti distira beraz argitzen ere. Honen lana epaitzerakoan ere ez da baztertu behar, aitzitik oso kontutan eduki behar dugu norentzat ari zen bertsotan.

Beste askoren artean Frantses Xabierren azken orduei eskainitakoak benetan miresgarritzat ditugu (…). Beste gogoeta eder anitz ere baditu jende-moeta askotaz: erretor, apez, ezkongai, kargudun, aitoren seme, ehiztari, soldado, mediku, irakasle, marinel, aberats, erromes, laborari, artzain, langile, espos, guraso, gazte, xaharrez… (…) Dena den, Gazteluzarren poesiarik hoberena ez da aurkitzen itzulpenetan, ustekabeko gai ohargarrietan baizik, eta Lafittek dioenez Axular bezain miresgarria dugu, non ez den gorago ezarri behar, hain baitu euskara laino, bero eta jori. Hitz guttiz esateko, XVII. mendeko poetarik finena"

»

—Patri Urkizu, 1991, XX. or.


Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]