Bernhard Bang
![]() |
Artikuluaren zati edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Oharra: Euskarazko Wikipedian euskara batuan idazten da (ikus Wikipedia:Estilo gida#Euskararen erabilera eta Wikipedia:Politikak/Euskarari buruzko politika orokorra) |
Bernhard Bang | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sorø (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Danimarka |
Heriotza | Frederiksberg, 1932ko ekainaren 22a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Solbjerg Park Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Candidate of Medicine (en) ![]() Cand.med.vet. (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | albaitaria, biologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Royal Veterinary and Agricultural University (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) ![]() |
Bernhard Laurits Frederik Bang (Søro, Danimarka, 1848 ko ekainaren 7a - Kopenhage, Danimarka, 1932 ko ekainaren 22an), Danimarkako albaitaririk garrantzitsuenetariko bat izan zan. Kopenhage Albaitari Errege Eskolan lan egin eban, behien tuberkulosia sakon aztertu arren, tuberkulosiarako prebentzio-metodoak asmatu ebazan ere,eta abereen abortu infekziosoa eragiten dauan baziloa aurkitu eban 1896.urtean, Brucella Abortus izenekoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bang, Danimarkako fisikari eta politikarien familia garrantzitsu batetik etorran. Anna Elisabeth Caroline Kleerekin ezkondu egin zan, ez ebazan seme-alabarik izan.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntza ikasi eban, Kopenhageko Unibertsitatean inbestigazio zientifikoan haritu zan. Hasiera baten, anatomia praktikoari ekitea pentsatu eban baina azkenean, albaitaritza zientzia aukeratu zuen. 1873.urtean ikasketak amaitu ebazan.
Hainbat urtez Kopenhageko Kommunehospital zentroan aritu zan fisikari laguntzaile bezala. 1880.urtean, doktoretza egin ondoren, Albaitarien Errege Eskolan albaitari burua bihurtu zan.
Aurkikuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ikerketa lana oso zabala izan arren, ario batzuetan gehiago zentratu egin zan. Anatomia praktikoan egin eban ikerketa garrantzitsuena, 1883.urtean argitaratu ebana. Aktinomikosiari buruz aritu zan, oso ohikoa ez dan gaixotasun infekziosoa.
1884 eta 1887 urteetan tuberkulosian asko sakondu eban, bere bizitzaren zati handi bat emon eban ikerketa honetan. Behi-esnean bazilo tuberkulosoa zegoela frogatzen lehenengo albaitaria izan zan.
Bruzelosis gaixotasuna eragiten duen bakteria mota aurkitu eban, behien abortuak eta gizakietan gripearen antzeko sintomak eragin ditzakeen bakteria.
Bakteriak deuseztatzeko behi-esnea berotzea beharrezkoa zela frogatu eban lehenengo albaitaria izan zan.
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giza eta animalien osasunari egindako ekarpenengatik eta aurkikuntzengatik, Bang ohorezko tituluak jaso zituen bere bizitzaren zehar. 1932.urtean, Nazioarteko Albaitaritza Biltzarreko kide bihurtu zan.