Edukira joan

Beroaldi (medikuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Beroaldi (medikuntza)
Deskribapena
Motaflushing (en) Itzuli
EspezialitateaGinekologia
Arrazoia(k)Klimaterio
Identifikatzaileak
MeSHD019584
Artikulu hau asaldu neurobegetatiboari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beroaldi».

Beroaldia[1] asaldu neurobegetatiboa da, gorputzeko berotasuna, gorritasuna edo kongestioa (aurpegian, lepoan eta bularraldearen goiko aldean batez ere) eta izerditze ugaria dakartzana. Klimaterioan edo menopausian agertzen dira horrelakoak, bat-batean, eta iraupen laburrekoak izan ohi dira; gauez emakumea esnaraztea lortzen dute sarritan.[2]

  • Beroaldi arinak: bi minutu baino gutxiago irauten dutenak dira. Era berean, ez dira egunean zazpi aldiz baino gehiagotan agertzen.
  • Beroaldi moderatuak: bi minutu baino gehiago irauten ez duten arren, ohikoagoa da egunean zazpi aldiz baino gehiagotan egitea.
  • Beroaldi larriak: bi minutu baino gehiago irauteaz gain, egunean zazpi aldiz baino gehiagotan errepikatzen direnak dira.

Menopausiaren ondorioz agertzen diren beroaldietarako tratamendurik onena ordezko hormonak dira, hau da, estrogenoak eta estrogenoak progesteronarekin. Hala ere, terapia horiek areagotu egiten dute bularreko, obulutegiko eta umetoki-lepoko minbiziak, tronboak, istripu zerebrobaskularra eta gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua.[3]

Badira menopausiak eragindako beroaldiak arintzeko eraginkorrak direla erakutsi duten beste aukera batzuk ere, hala nola gelan giro hotza izatea eta giro beroa saihestea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  3. (Gaztelaniaz) American Cancer Society. Terapia hormonal en la menopausia y el riesgo de padecer cáncer. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.