Edukira joan

Berrus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berrus
Jatorria
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Otsagabia San Joan Ebanjelistaren eliza
1869ko dokumentua, Juan Jose Tonik sinatua, non egileak Otsagabian entzundako Berrusa kopiatu zuen.

Berrus euskarazko (eta latinezko) eskerako gabon kanta tradizionala da, Otsagabian Gabon egunean kantatzen dena.[1] Tradizioa zen etxez etxe ibiltzea abesti hau kantatzen, eta etxeko jaun-andreei dohaintzak eskatzea.

Hona Ekaitz Santaziliak dokumentatutako 1869ko bertsioa:[2]

Berrus, 1869ko bertsio bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
«

1.
Cristo sorchen duzu gaur
Alegraguiten gucioc gaur
Cristo sorcen duzu gaur
Danza guiten gucioc gaur.

2.
Nativitate gavean
ollarrac cantatu zuenean
Amac semea maitatric zauquien
Bi beso sanduen artean.

3.
Yrur arzayac juan ciren
Beleneco portalera
Ama vergina icusizuten
Seme arequin bularrera.

4.
José chatarran verocen
Maria chiman edacen
Orducho artan ari menciren
Seme on vaten trojacen
Eta Jesucristoren vesticen.

5.
Bigarren visitara Yrur errguec
eguinzuten Mirra incienso eta
urrea Guciec ofrecituzuten.

6.
Orienteco erregueac
Yzarrac guiaturic
Adoratuzuten Jesus
Jangoico eta guizon eguinic.

7.
Consideratu viardugü
Vioz guciarequin
Ceroza pasatu zuten
Jesus vere amarequin.

8.
Beleneco portalea
Portale famatua
Cristo baitago sorturic
Gure Salvazalea
Gure Salvazalea
Eta munduan redentorea.

9.
Nativitate gabean
Cerua idiqui zuten
Ese contaco esucandria
Can sarvaledi Amen.

10.
Cristo sinda mundura
Gure rescatacera
Disponiguiten gende onac
Jesusen adoracera.

»

Ochagavia oy dia 27 de Fevrero del año 1869 Juan José Toni.[1]

Anduña ibaia. Otsagabia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Santazilia, Ekaitz. (2023-05-11). «Un Verrus del año 1869 en euskera salacenco» Cuadernos de Etnología y Etnografía Navarra (96): 121–147.  doi:10.35462/CEEN96.6. ISSN 2530-5840. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  2. (Gaztelaniaz) Santazilia, Ekaitz, (2023). "Un Verrus del año 1869 en euskera salacenco". Cuadernos De Etnología Y Etnografía Navarra, (96), 121-147.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]