Otsagabia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Otsagabia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Otsagi, Euskal Herria.jpg
Otsagabia udalerriko herrigunea eta Anduña ibaia.
Otsagabiko bandera

Otsagabiko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Zaraitzu
Izen ofiziala Bandera de Ochagavía.svg Ochagavía <> Otsagabia
Alkatea Marisa Sáez García-Falces
(Otsagabia)
Posta kodea 31680
INE kodea 31185
Herritarra otsagabiar
Kokapena
Koordenatuak 42° 54′ 24″ N, 1° 05′ 21″ W / 42.906666666667°N,1.0891666666667°W / 42.906666666667; -1.0891666666667Koordenatuak: 42° 54′ 24″ N, 1° 05′ 21″ W / 42.906666666667°N,1.0891666666667°W / 42.906666666667; -1.0891666666667
Otsagabia hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Otsagabia
Otsagabia
Otsagabia (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 114,62 km2
Distantzia 85 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 584 biztanle
% 52,32 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,68
Dentsitatea 5,1 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 9,45
Zahartze tasa[1] % 45,56
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 18,87
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 82,43 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 3,85 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 11,21 (2010)
Euskararen erabilera %  0,7 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.otsagabia.net

Otsagabia[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zangozako merindadean kokatua. Zaraitzu ibarraren herririk populatuena eta garrantzitsuena da. Udalerriak 584 biztanle zituzten 2014. urtean. Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz Otsagabian eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendeko agirietan udalerriaren «Osxagauia» eta «Oxssagauia» grafiak jasota daude.

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarrian gorria du, eta sable-otso bat, urre koloreko azazkalekin. Otsoak zilarrezko bildots bat du ahoan, eta urre koloreko adarrak hondo gorriaren gainean ageri dira. Armarri hau Zaraitzu haranarena eta hemengo herri bakoitzarena ere bada. Otsagabian eta Zaraitzuko beste hainbat herritan, hainbat etxeren aurrealdean ageri da armarri hau. Filipe II.a Espainiakoak Zaraitzuko kapareei emana da.


Otsagabia eta Anduña ibaiaren ikuspegi panoramikoa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

764 metroko garaieran dago, Zaraitzu ibaia sortzeko iparraldetik datorren Zatoia eta ekialdetik jaisten den Anduña errekek bat egiten duten tokian.

Muskilda santutegia herriko gain batean dago. Iparraldean Abodiko mendilerroa dauka, herria eta Iratiko oihana banatzen dituena.

Otsagabiaren udalerri mugakideak hauek dira: Iparraldean Iratiko oihana, Lekunberri (Nafarroa Beherea) eta Larraine (Zuberoa); ekialdean Itzaltzu eta Uztarroze (Erronkariko ibarra); mendebaldean Orbaitzeta eta Jaurrieta; eta hegoaldean Ezkaroze (Zaraitzu).

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsagabian mendialdeko klima atlantiarra dago (hegoaldeko gunerik baxuenetan, berriz, klima mediterraneoa dago, baina horren hedapena nahiko txikia da). Klimaren ezaugarri nagusia aldaketa termiko eta prezipitazio aldaketa handiak dira, haranen behealde eta mendien tontorren artean. Urteko batez besteko tenperatura 6 eta 10 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.200mm eta 1.800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira.

Landaredia aldatzen da altueraren arabera, baina oro har, klima atlantiarraren ezaugarriak ditu. Guztira 8.900 hektarea pago daude, batez ere Abodiko mendilerrotik eta Iratiko Oihanetik gertuko guneetan. Hariztiak 47 hektarea baino ez ditu hartzen, eta basa pinuek 545 hektarea Zatoia inguruko lurretan.

Horrez gain, Japoniatik eta Austriatik birlandaturiko 180,4 hektarea pinu daude.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irigoien, Iribarren eta Labaria dira herriko auzo nagusiak, San Joan Ebanjelariaren elizaren inguruan daudenak.

Anduña ibaiaz bestaldean, berriz, Urrutia dugu, bertan pilotaleku zaharra (gaurko plaza) eta frontoi berria daude, besteak beste.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendean Zaraitzu haraneko hiru lur sail edo mugapeak sortu ziren, eta Otsagabia hirugarrena izan zen. Eskualdean demografian eta ekonomiari dagokionez herri garrantzitsua izan da, horren adierazgarri herriak Zaraitzuko biltzarrean izan zuen ordezkari kopurua da. Biltzarrekoek administratu zituzten haraneko politika eta ekonomia. 1699an jurisdikzio autonomia eskuratu zuen, gainerako lur sailek bezala, baina 1864an behin betiko administrazio banaketa egin zen. Hala ere, Haraneko Biltzar Orokorrak iraun egin zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskilda baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Muskildako baseliza»

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsagabiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zortzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,29, (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait agintalditan Otsagabiko alkatetza Muskilda talde eskuindarrak hartu izan du. 2007an taldeko Juan Manuel Tohane Contín aukeratu zuten alkate. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta hortaz gehiengo osoa udalean. Ez zen baliogabeko botorik izan eta 20 boto zuri zenbatu ziren (botoen %4,10). Abstentzioa %15,57koa izan zen.

Otsagabiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Muskilda 275 4
Errekaidorra 193 3

2011ko udal hauteskundeetan ere Muskilda (4 zinegotzi) izan zen bozkatuena baina Errekaidorrak (2, ezker abertzaletik hurbil) eta Otsagabiak (2, Nafarroa Baitik hurbil) taldeko María Luisa Sáez García-Falcesen aldeko botoa eman zutenez, honek hartu zuen alkatetza[3].

Otsagabiko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Muskilda 230 3
Otsagabia 137 2
Errekaidorra 117 2

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Labaria kalea, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Juan Manuel Tohane Contin Muskilda
2011-2015 Marisa Sáez García-Falces Otsagabia

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsagabiko euskara ("uskara") XX. mendearen bukaeran galdu zen eguneroko bizitzan. Zaraitzueraren aldaera zen, eta hainbat aztarna laga ditu bertako toponimian. Azken testu idatziak utzi zizkiguten Zoilo Moso, Federico Garralda, Ziriako Garralda, Pedro Jose Sanper eta Jose Urrutia hiztunek. Otsagabiko euskaran, Otsagi du izena herriak, eta otsagiar bertako herritarrek.

Gaur egun, berreskuratze prozesua abian dago euskara batuaren, eskolaren eta euskaltegien bidez. Horren ondorioz, biztanleen %12 da euskalduna.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau makila-dantza berezkoak ditu herriak: Enperadorearena, Katxutxa, Dantza eta Modorro izenekoak. Halaber, "Pañuelo" izeneko zapi dantza eta "Jota" bat ere egin izan dituzte tradizionalki.

Dantza-taldearen burua "Bobo" dugu, pertsonaia misteriotsua dena.

Orhipean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Orhipean" izeneko jai-eguna ospatzen dute urtero 2001etik irailaren lehen asteburuan. Egun hartan, herriak duela ehun urteko itxura hartzen du, biztanleak orduko modan jantzita daudela eta antzinako ohiturak eta lanbideak erakusgai dituztela.

Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akelarrea herriko plazan egiten omen zen, baita Abodibidean ere, baso barnean. Kondairaren arabera, Joan I.a erregina Troyesko apezpikuaren magia beltzak hil zuen (1308-13an sorginkeriaz salatua). Harrezkero, erreginaren mamua Iratiko oihanean bizi omen da, mendeku bila.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GR 11 ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri honetatik igarotzen da.



Otsagabiar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otsagabia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Zaraitzu
Maps of municipalities of Navarra Zaraitzu.JPG
Espartza | Ezkaroze | Galoze: Galoze (kontzejua)ItzalleIzizeUskartze | Gorza: Gorza (kontzejua)ErripaldaIgari
Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze: Sartze (kontzejua)Ibiltzieta