Edukira joan

Ekaitz Santazilia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekaitz Santazilia

(2017)
Bizitza
JaiotzaIruñea1987ko martxoaren 13a (38 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa  (2011 -
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: ekaitz-santazilia-salvador

Ekaitz Santazilia Salvador (Iruñea, 1987ko martxoaren 13a) filologo, hizkuntzalari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle nafarra da.

Euskal filologian lizentziatua eta Hizkuntzalaritzan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean.[1]

Ikergaien artean ditu Nafarroako euskararen historia, euskal testu zaharren edizioa, morfologia, prosodia, tipologia, dialektologia, haur hizkera, hizkuntzalaritza historikoa eta hizkuntza ideien historia.[1] Hala, bakarka zein lankidetzan, euskal testu zahar eta autore ugari aurkitu edota ezagutzera eman ditu; besteak beste:

Gainera, XVI. mendeko justizia auzibide nafarretan dauden euskarazko pasarteak ikertu ditu,[14][15][16][17] baita bizigarritasunak munduko hizkuntzen morfologian duen eraginaz monografia bat argitaratu ere.[18]

EHUko Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kidea da,[19] baita NUPeko I-COMMUNITAS - Institute for Advanced Social Research institutuko[20] eta Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrako[1] kidea ere. Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkartekide[21] eta Nafar Ateneoan Euskara eleduna ere izan zen.[22]

Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkari zientifikoko zuzendaria da,[23] eta Principe de Viana aldizkariko erredakzio batzordeko kidea.[24] Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeko argitalpen batzordeko kidea ere bada.[25]

Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, hala nola, Euskalerria irratia, Xaloa Telebista, Pulunpe, Kotarro, Bertsoa, Argia, Guaixe, Mendixut eta Ze Berri?.

Gainera, komisario ibili da, batetik, 2019an Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egindako Fontes Linguae Vasconum: paperezko altxorrak erakusketan,[26] Nafarroako euskal testu zaharren dokumentu originalak erakutsi zituena, eta bestetik, Euskaltzaindiak 2023an antolatutako Euskara ezkabarten: paperetik ahora erakusketan,[27] ibar horren euskarak historian zehar utzitako lekukotasunak bildu zituena.

Horretaz gain, Euskargazki izeneko bloga du,[28] euskararen historia irudien bidez ezagutzera ematen duena.

Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 2024ko maiatzaren 31n, Baionako Herriko Etxean egindako Osoko Bilkuran. Santaziliarekin batera, Euskaltzaindiak, beste 8 Euskaltzain urgazle eta 21 ohorezko izendatu zituen egun berean.[29] Izendapen honen ikur-diploma, Euskaltzaindiak urte bereko azaroaren 29an, Bilboko Sociedad Bilbaina elkartean egindako Ageriko bilkuran jaso zuen[30].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es (kontsulta data: 2023-12-02).
  2. Santazilia, Ekaitz. (2023-06-14). «Datu berriak Araba-Nafarroetako euskararen historiarako: Eulateko dotrina (XVIII-XIX. m.)» Euskera ikerketa aldizkaria: 205–303.  doi:10.59866/eia.v1i68.256. ISSN 2792-2278. (kontsulta data: 2023-12-02).
  3. Santazilia, Ekaitz. (2022). «Zildozko Perutxeneko euskal predikuak (XIX. m.): aurkezpena eta ikerketaren lehen emaitzak» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 56 (2): 219–243.  doi:10.1387/asju.23959. ISSN 2444-2992. (kontsulta data: 2023-12-02).
  4. Krajewska, Dorota; Zuloaga, Eneko; Santazilia, Ekaitz. (2017). Esteve materraren: do(c)trina christiana (1617 & 1823): edizioa eta azterketa. Euskaltzaindia ISBN 978-84-946477-5-8. (kontsulta data: 2023-12-02).
  5. «Bazena badena bihurtu da» Berria 2015-02-17 (kontsulta data: 2023-12-02).
  6. Santazilia, Ekaitz. (2016-06-21). «Zaraitzueraren lekukotasunak XVIII. mende bukaeran: hiru testu zahar eta autore berri bat» Fontes Linguae Vasconum (121): 67–120.  doi:10.35462/flv121.2. ISSN 2530-5832. (kontsulta data: 2023-12-02).
  7. (Gaztelaniaz) Santazilia, Ekaitz. (2022). «Un Verrus del año 1869 en euskera salacenco» Cuadernos de Etnología y Etnografía Navarra (96): 121–147.  doi:10.35462/CEEN96.6. ISSN 2530-5840. (kontsulta data: 2023-12-02).
  8. (Gaztelaniaz) La historia de Navarra, los vascos y su lengua en un “nuevo” manuscrito del caballero de Bela : descripción, autoría y datación | Sancho el Sabio : revista de cultura e investigación vasca.  doi:10.55698/ss.v0i43.305. (kontsulta data: 2023-12-02).
  9. Santazilia, Ekaitz. (2022). «Senekaren izpiritua euskaraz: Larramendiren eraginaren eta itzulpengintza apologetikoaren adibide bat XVIII. mendeko Zuberoan» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 120): 95–122.  doi:10.26876/uztaro.120.2022.6. ISSN 1130-5738. (kontsulta data: 2023-12-02).
  10. Santazilia, Ekaitz; Taberna Irazoki, Mikel. (2020-05-30). «Uscaldunac garen ezquero. Berako euskal testu administratibo berri bat (1822)» Euskera ikerketa aldizkaria 2 (64): 811–869.  doi:10.59866/eia.v2i64.68. ISSN 2792-2278. (kontsulta data: 2023-12-02).
  11. «1826an Donezteben paratutako bertsoak aurkitu dituzte - Malerreka» Erran.eus (kontsulta data: 2023-12-02).
  12. «233 - Prentsa - Amezti.eus» amezti.eus (kontsulta data: 2023-12-02).
  13. «234 - Prentsa - Amezti.eus» amezti.eus (kontsulta data: 2023-12-02).
  14. «Orye, lagunac. Euskara nafarraren aztarnak XVI. mendeko hiru sorginkeria auzibidetan | Riev, International Journal on Basque Studies» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2023-12-02).[Betiko hautsitako esteka]
  15. Santazilia, Ekaitz. (2019-07-30). «"Gora, gora, jendeac!" Euskal testu berriak XVI. eta XVII: mendeetako justizia auzibide nafarretan» Euskera ikerketa aldizkaria 2 (63): 419–460.  doi:10.59866/eia.v2i63.83. ISSN 2792-2278. (kontsulta data: 2023-12-02).
  16. Santazilia, Ekaitz. (2019). «Ala ffede, bada! Euskal testu berri gehiago Nafarroako XVI. mendeko justizia-auzibideetan» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 108): 29–51.  doi:10.26876/uztaro.108.2019.2. ISSN 1130-5738. (kontsulta data: 2023-12-02).
  17. Santazilia, Ekaitz. (2015-06-20). «Garai arkaikoko euskara nafarraren lekukotasun berriak: gehiketak eta zuzenketak F. Maioraren liburuari» Fontes Linguae Vasconum (119): 109–146.  doi:10.35462/flv119.3. ISSN 2530-5832. (kontsulta data: 2023-12-02).
  18. (Ingelesez) Santazilia, Ekaitz. (2022-11-14). «Animacy and Inflectional Morphology across Languages» Animacy and Inflectional Morphology across Languages (Brill) ISBN 978-90-04-51306-8. (kontsulta data: 2023-12-02).
  19. «Kideak - Monumenta Linguae Vasconum Ikerketa Taldea - UPV/EHU» Monumenta Linguae Vasconum Ikerketa Taldea (kontsulta data: 2023-12-02).
  20. «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es (kontsulta data: 2023-12-02).
  21. «Aziti Bihia Elkartea - Ekaitz Santazilia Salvador» sites.google.com (kontsulta data: 2023-12-02).
  22. (Gaztelaniaz) Saiz, Ana Oliveira Lizarribar-Mikel. (2015-01-30). «Javier Torrens es el nuevo presidente del Ateneo Navarro» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2023-12-02).
  23. (Gaztelaniaz) «Información específica» revistas.navarra.es (kontsulta data: 2023-12-02).
  24. (Gaztelaniaz) «Información específica» revistas.navarra.es (kontsulta data: 2023-12-02).
  25. «Aurkezpena» Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea (kontsulta data: 2023-12-02).
  26. (Gaztelaniaz) «Aurkezpena» Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea (kontsulta data: 2023-12-02).
  27. irudia, Komunikazioa eta. (2023-11-19). «‘Euskara Ezkabarten, paperetik ahora’: euskarak ibarrean izan duen lekua hobeki ezagutzeko erakusketa» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-12-02).
  28. «Euskargazki - Blogak.eus» blogak.eus (kontsulta data: 2023-12-02).
  29. irudia, Komunikazioa eta. (2024-05-31). «Euskaltzaindiak 21 ohorezko eta 9 urgazle berri izendatu ditu» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-06-01).
  30. irudia, Komunikazioa eta. (2024-11-30). ««Ondo etorriak bai, baina ekinerako»» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]