Edukira joan

Berta Peña Parras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berta Peña Parras
Bizitza
JaiotzaValladolid, 1895
HeriotzaBilbo1938ko martxoaren 12a (42/43 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
JarduerakEtxekoandrea

Berta Peña Parras (Valladolid, 1895 - Bilbo, Bizkaia, 1938ko martxoaren 12a) etxekoandrea zen, Espainiako 1936ko Gerra garaian, atxilotu, espetxeratu eta heriotz zigorra ezarri zioten Francisco Francok eman zuen jakitera ezarritako heriotz zigorra eta Bilbon fusilatu zuten.[1][2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berta Peña Parra Valladolidekoa zen, 1895ean jaioa; beraz, 1937an 42 urte zituen. Mariano Peña eta Victoria Parraren alaba zen. Ezkonduta zegoen eta etxekoandre lan egiten zuen lan. Sestaon bizi zen, Rivas kaleko 39. zenbakiko 3. ezkerrean.[3]

Atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937ko irailaren lehen hamabostaldian atxilotu zuen Berta Guardia Zibilak Sestaon, Santandertik itzuli zenean. Beste milaka euskaldunek bezala, Kantabriako hiriburura ihes egin zuen tropa frankistek bere herria konkistatu zutenean, gerra bera eta ondorengo errepresioa saihesteko asmoz.[3]

1937ko urriaren 14an, Sestaoko Guardia Zibilak haren berri eman zuen, eta "subjektu ezkertiar aktiboa" zela leporatu zion. Lau egun geroago, Sestaoko Udalak Berta Peñari "jokabide txarra" leporatu zion, "eskuineko pertsonak miatzen aritzen zela eta ezkertiartzat hartzen zela".[3]

Irailaren 15ko galdeketan, aitortu zuen Espainiako Langileen Alderdi Sozialistakoa zela, Errepublika garaian bere herrian egindako izaera politiko sozialeko adierazpenetara eta Herriko Etxean egindako mitinetara joaten zela. Aitzitik, ukatu egin zuen "jendetzak" gidatzeko inolako aginpiderik zuenik, kartzeletara preso eskuindarrak iraintzera joan zenik eta presoak erretzeko petrolioa eraman zuenik, baina aitortu zuen "emakume eskuindarrak ikustean faxistatzat" jotzen zituela

Urte bereko urriaren 20an, atxilotuaren bi bizilagunek haren aldeko lekukotza eman zuten instruktore militarren aurrean, eta adierazi zuten haren "jokabide moral, publiko eta pribatua ukiezina" zela, eta "bere etxeaz baino arduratzen ez zen" emakumea zela. Fiskalak eta auzitegiak ez zituzten adierazpen horiek kontuan hartu.

Fiskal militarrak azaroaren 20an aurkeztu zituen Berta Peña Parraren aurkako karguak, besteak beste, honako hau adierazi zuen: "Alderdi Sozialistako kidea zen, eta Mugimenduaren aurretik era guztietako manifestazio eta mitinetan parte hartzen zuen. Mugimenduan zehar kartzeletara joaten zen beste emakume batzuekin batera presoen janaria kontrolatzera, eta kasu askotan bota egiten zuten, haiek irainduz. Kalean eskuineko pertsona esanguratsuak iraintzen zituen, eta kartzelako sarraskia gertatu zenean, bere poza adieraz zuen ". Salaketa horiek zirela eta, heriotza-zigorra eskatu zu

Heriotza zigorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi egun geroago, auzitegi militarrak fiskalak eskatutako zigorra ezarri zuen, hots, heriotz zigorra. 1938ko urtarrilaren 14an, Francisco Franco estatuburuak ezarritako zigorraren berri izan zuen. 1938ko martxoaren 12ko goizaldean Berta Peña Parra fusilatu egin zuten Bilbon.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orue txaleteko emakumeen kartzela
  • 2022ko azaroaren 25ean Frankismo garaian hiriko kartzeletan errepresaliatutako emakumeak omendu zituen Bilbok, lore eskaintza batekin eta Santutxuko Orue txaleta oroitzeko plaka baten inaugurazioarekin. Berta Peña omenduen zerrendan azaltzen zen.[4][5][6]
  • 2023ko azaroaren 25ean Baskale, Akelarre, PCE-EPK, Eusko Lurra Fundazioa, CNT eta Santutxuko Familia Elkarteak omenaldia egin zieten Orueko txaleteko Emakumeen kartzelan, frankismoak emakumeen aurka aplikatu zuen indarkeria sistematikoagatik preso egon ziren emakumeei, haien artean Berta Peñari.[7]

Erreferenziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lista de personas de Sestao fusiladas por el franquismo» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  2. «Berta Peña Parras. Fusilamientos del 12 de marzo 1938» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  3. a b c «Bilbaopedia - Berta Peña Parra» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-26). «Bilbo homenajea a las mujeres represaliadas por el franquismo» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  5. «Bilbok omenaldia egiten die frankismoak errepresaliatuei» Electomanía 2022-11-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  6. Press, Europa. (2022-11-26). «Bilbao homenajea a las represaliadas por el franquismo con una placa dedicada a las encarceladas en el chalet de Orue» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  7. Confederal, Secretaría de Comunicación Comité. (2023-11-23). «25N: acto de memoria por las mujeres represaliadas en Bilbao» Confederación Nacional del Trabajo (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]