Bertha Gxowa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertha Gxowa
Hegoafrikako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
JaiotzaGermiston1934ko azaroaren 26a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaJohannesburg2010eko azaroaren 19a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Cecil
Hezkuntza
HeziketaThokoza Primary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksindikalista eta politikaria
Enplegatzailea(k)Defiance Campaign (en) Itzuli
Gauteng
Transvaal Provincial Council (en) Itzuli
African National Congress Women's League (en) Itzuli
African National Congress Youth League (en) Itzuli
Federation of South African Women (en) Itzuli
Malibongwe Drive (en) Itzuli

Bertha Gxowa, sortzez Mashaba (Germiston, Hegoafrika, 1934ko azaroaren 26a - Johannesburg, 2010eko azaroaren 19a) apartheidaren aurkako ekintzailea zen, Afrikako Kongresu Nazionaleko (ANC) kidea, eta sindikalista eta emakumearen eskubideen aldeko ekintzailea ere izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gxowa Germistonen jaio zen.[1] Bere aita ehungintzako langilea zen, eta bera ere hungintzako langileen sindikatuko bulegoko laguntzaile gisa hasi zen lanean Hego Afrikan.[1][2]

Ekinzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiz hasi zen Afrikako Kongresu Nazionalean (ANC) parte hartzen, Gazteriaren Ligan eta Emakumeen Ligan.[3] ANCren barruan konpromisoa hartu zuen Bantu Hezkuntzaren Legearen aurkako kanpainan.[4][2]

1952an, Mesfidantza Kanpainan parte hartu zuen (Erresistentzia Pasiboko Kanpaina bezala ere ezagutua).[3] Hego Afrikako Emakumeen Federazioko kide sortzailea izan zen.[2] 1956ko abuztuan, emakume-martxak antolatu zituen, arraza-legeen aurka protesta egiteko.[3] Helen Josephekin, Hegoafrikan zehar bidaiatu zuen lege horien kontra mobilizatzeko eta sortu ziren eskaeren aldeko sinadurak biltzeko.[2]

Azkenik, 1956an bertan atxilotu zuten, eta traizio deitu prozesuaren esparruan, traizio eta konspirazio handia leporatu zioten, Nelson Mandelari eta beste 156 akusatu kideei bezala, gobernua indarrez bota eta Estatu komunista batez ordezkatzeko xedez. Salaketa horiek heriotza-zigorrarekin zigortzen ziren. “Gazteak ginen, hogeita bat urte nituen. Deprimituta geunden eta beldurra genuen. Eta berak [Nelson Mandelak], adoretu egin gintuen”, aitortu zuen prozesuari buruz mende erdi geroago.[5]

Berari buruzko prozedura judizialak 1959ra arte iraun zuen.[3] Akusatu guztiak absolbitu zituzten azkenean, baina, 1960an, bere aurka 11 urtez erabili zen Komunismoa Zigortzeko Legearen arabera emandako kanporatze-agindu izenduna.[6][1][2] Debeku-agindu hori bukatuta, Tuberkulosiaren aurkako Elkarte Nazionaleko langile komunitario bihurtu zen, eta Afrikako Eliza Metodistan aktiboki parte hartu zuen.[7]

1990ean, ANC berrantolatzen parte hartu zuen, baita Katlehong udalerrian (Johannesburgeko ekialdean) hauteskundeen aurreko sentsibilizazio-kanpainetan ere.[2][5]

1994an, lehen legegintza-hauteskunde multirazialetan aurkeztu zuen bere hautagaitza, eta Parlamenturako hautatu zuten ANCk.[3] Bereziki, Barne Gaietarako eta Osasunerako Batzorde Parlamentarioan egin zuen lan 2004 arte.[1]

Johannesburgeko ospitale batean hil zen, 2010eko azaroaren 19an.[3] Bost seme-alaba zituen, eta Cecil Mntukanti Gxowarekin ezkondu zen, zeina bera baino lehen hil zen.[1] Haren hilobia Probintziako Ondare sailkatu zuten.[8]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]