Bantu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bantuak

Niger-Congo map.png


Marroian bantuak
Biztanleak guztira
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Erdialdeko Afrika, Hegoaldeko Afrika
Hizkuntza
Bantu hizkuntzak (535 inguru)
Erlijioa
gehiengoa: Kristautasuna eta sineste tradizionalak: gutxiengoa: Islama
Zerikusia duten beste giza taldeak
Niger-Kongo herriak

Bantua[1] Saharaz hegoaldeko Afrikako etnia-multzo bat da. 400 talde etniko baino gehiago dira, Erdialdeko Afrikatik Hegoaldeko Afrikaraino hedaturik daudenak, Afrikako Aintzira Handiak barne. Haien hizkuntzetan bantu hitzak (tokian tokiko aldaketak ditu) "gizakiak" esan nahi du. Ez dute arraza edo kultura talde uniformerik osatzen, eta haien arteko batasuna hizkuntzarena da nagusiki. Bantu hizkuntzak Niger-Kongo familiakoak dira, eta 535 inguru daude. Erlijioari dagokionez, animistak dira gehienak, kristau edo musulman bihurtu diren talde batzuk izan ezik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 1500etik aurrera, egungo Nigeria eta Kamerundik hegoalderantz hedatu ziren bantuak, eta IV. mendean iritsi ziren Afrikako hegoaldera, pigmeoak oihanean eta khoisanak basamortuan baztertuta. XVI. mendetik aurrera, zuriek bideraturiko esklabo-salerosketa eta kolonialismoaren gorabeherak jasan zituzten. XIX. mendean, zuluak kolonoen aurka altxatu ziren eta estatu bat osatu zuten Hegoafrikan (1815). Matabele herria Zimbabwen egokitu zen, eta alemaniarrek herero herria sakailatu zuten Namibian 1904. urtean (65.000 hildako). Hegoafrikako eta Namibiako bantu herriak apartheid politika arrazistaren mende bizi izan dira orain dela gutxi arte.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bantuak lau multzo nagusitan banatzen dira. Iparraldetik hegoaldera, hauek dira bantu etnia nagusiak: fangak, bakubak, balubak, lingalak, kikongoak, hutuak, bagandak, kinyaruandak, kirundiak, kikuyuak, tongak, tsongak, chewak, tswanaw, hereroak, swaziak, pediak, basothoak, vendak, zuluak eta xhosak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.