Bertoldo di Giovanni
Appearance
Bertoldo di Giovanni | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1430 aldean |
Heriotza | Poggio a Caiano, 1491ko abenduaren 28a (55/56 urte) |
Irakaslea(k) | Donatello |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta domina-egilea |
Lantokia(k) | Erroma Padua eta Florentzia |
Lan nabarmenak |
Bertoldo di Giovanni (Florentzia, 1430 aldean - Poggio a Caiano, Florentziatik hurbil, 1491ko abenduaren 28a) italiar eskultore eta domina-egilea izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donatelloren ikaslea izan zen, eta haren tailerrean lan egin zuen. 1460-1470 bitartean, Florentziako San Lorenzo basilikako bi pulpitu egin zituen, Donatello hil zelarik amaitugabe gelditu zirenak. Bertoldoren lanik aipagarriena gudu-eszena bat irudikatzen duen brontzezko erliebea da, Lorentzo Medicirentzat egina. Bizitzaren azken urteetan, Lorentzo Mediciren arte ikastegiko irakasle eta zuzendaria izan zen. Akademia horretan, besteak beste, Michelangelok ikasi zuen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bertoldo di Giovanni. in: The Oxford Dictionary of Art and Artists. oxfordreference.com (Noiz kontsultatua: 2016-02-12).
- ↑ Bertoldo di Giovanni. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-02-12).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bertoldo di Giovanni |