Padua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Padua
Italiako udalerria
Daniele1357 prato della valle.jpg
Blason ville it Padoue.svg
Administrazioa
Estatua  Italia
Eskualdea  Veneto
Probintzia Paduako probintzia
Postakodea 35121–35143
ISTAT kodea 028060
Geografia
Koordenatuak 45° 25′ 00″ N, 11° 52′ 00″ E / 45.416666666667°N,11.866666666667°E / 45.416666666667; 11.866666666667Koordenatuak: 45° 25′ 00″ N, 11° 52′ 00″ E / 45.416666666667°N,11.866666666667°E / 45.416666666667; 11.866666666667
Map of comune of Padua (province of Padua, region Veneto, Italy).svg
Padua hemen kokatua: Italia
Padua
Padua
Garaiera 12±1 Metro m.
Eremua 93,03 km²
Demografia
Biztanleria 206.192 biztanle
Dentsitatea 2.216,4 bizt/km²
Bestelako informazioa
Katastro kodea G224
Telefono aurrizkia 049
Sailkapen sismikoa 4 (Oso txikia)
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Padua[1] (italieraz Padova) Italiako ipar-ekialdeko hiria da, Venetoko eskualdekoa, Paduako probintziako hiriburua. 93,03 km²-ko eremua du eta 2015ean 210.295 biztanle zituen[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar hiria zen K. a. 215. urtean. Alarikok (409) eta Atilak (452) bipildu zuten hiria V. mendean, eta lombardiarren eskuetara igaro zen ondorengo urteetan. Frederiko II.a Germaniako enperadoreak unibertsitate bat sortu zuen Paduan 1222. urtean, Zuzenbidearen irakaskuntzan oso ospetsu egin zena. Hirian guelfoen eta gibelinoen arteko borrokak izan ziren XIII. mendean, eta borroka horien ondorioz Carrara familiaren agindupean geratu zen hiria (1318-1405). 1405. urtean Veneziaren eskuetara igaro zen.

1797an austriarren esku utzi zuen Napoleonek hiria, Veneto guztiarekin batean (Campoformioko hitzarmena); 1848an Austriako Inperioaren aurka matxinatu zen. Italiako hiria da 1866tik aurrera. Lehen Mundu Gerran, Paduatik hurbil sinatu zuten austriarrek arma uztea (1918).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Padua 1961–1990, muturrekoak 1946–1990)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 22.9 24.8 29.4 32.5 35.0 38.2 37.2 34.0 29.0 21.9 16.8 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.7 8.8 13.1 17.5 22.4 26.0 28.4 27.9 24.5 18.8 11.5 6.5 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.2 4.7 8.3 12.5 17.0 20.7 23.0 22.4 19.2 13.8 7.6 3.1 12.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -19.2 -15.4 -8.2 -1.8 0.8 4.5 6.5 8.6 5.2 -1.6 -6.9 -10.0 -19.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.4 0.5 3.5 7.4 11.6 15.3 17.5 16.9 13.8 8.8 3.7 -0.4 8.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 70.4 56.9 67.0 68.1 78.6 88.0 64.2 79.8 58.2 65.5 86.7 62.4 845.8
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 6.8 6.0 7.1 7.9 9.0 8.8 6.2 6.4 5.5 6.1 7.5 6.1 83.4
Eguzki orduak 68.2 107.4 142.6 162.0 207.7 246.0 297.6 279.0 186.0 127.1 81.0 46.5 1951.1
Hezetasuna (%) 80 73 69 70 69 70 68 69 71 74 77 81 73
Iturria: Servizio Meteorologico[3][4]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza eta industria (ehun artifizialak, janari industria, mekanika industria eta kimina industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte lan garrantzitsuak ditu hiriak: XIII. mendeko katedrala, XIII. mendeko San Antonio basilika (Donatelloren brontzeak), Scrovegni familiaren kapera (Giottoren freskoak), San Antonio eskola (Tizianoren pinturak).

Paduar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Padua Euskaltzaindiaren 157. arauan
  2.   Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori) Comune:Padova, demo.istat.it, http://demo.istat.it/bilmens2015gen/index.html. Noiz kontsultatua: 2016-01-20 .
  3.   STAZIONE 095 PADOVA: medie mensili periodo 61 - 90, Servizio Meteorologico, clima.meteoam.it, http://clima.meteoam.it/web_clima_sysman/Clino6190/CLINO095.txt. Noiz kontsultatua: 2016-01-21 .
  4.   Padova Brusegana: Record mensili dal 1946 al 1990, Servizio Meteorologico dell’Aeronautica Militare, climaintoscana.altervista.org, http://climaintoscana.altervista.org/italia/stazioni-wmo/padova-brusegana/. Noiz kontsultatua: 2016-01-21 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Padua Aldatu lotura Wikidatan